HARPIDETZA

Sare sozialak

Definitu zure enpresaren CHALLENGE 4.0 eta garatu zure erronka, Berrikuntza Irekia erabilita

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko ekaina I

Challenge 4.0 Azaro Fundazioak enpresen eskura jarritako programa berria da. Berrikuntza irekiaren bidez, inguruko enpresek 4.0 arekin lotura zuzena dute, eta horri esker aurrera eraman ditzaketen proiektuak definitu ahal dituzte. Programaren helburua inguruko enpresa txiki eta ertainetan digitalizazioa bultzatzea da, startup eta enpresa hornitzaileekin harremanetan jarriz. Horretarako, Azaro Fundazioak IK4-TEKNIKER Zentro Teknologikoarekin kolaboratuko du.

Programak bi fase ditu. Lehenengo fasea enpresaren erronka digitala definitzean datza. Horretarako, IK4-TEKNIKERREk “Enpresaren heldutasun digitala” zein den aztertuko du, eta emaitzen arabera, enpresan garatu daitezkeen hainbat erronka digital finkatuko dira. Horietatik bat aukeratuko da, eta bere roadmap-aren definizioarekin emango zaio bukaera lehenengo fase honi.

Bigarren zatia Open Innovation edo Berrikuntza Irekiarena izango da. Enpresetan definitutako erronken hedapena egin eta erronka hauei erantzuna eman diezaieketen startup edota hornitzaileen bilaketa egingo da. Beraz, fase honen xedea erronka digitala garatzeko irtenbidea definitzea izango da. Baita finantziazio iturriak bilatzea ere.

Challenge 4.0 programaren helburua honakoa da: inguruko enpresek planteatutako erronka digitalei, inguruko startup eta enpresa hornitzaileen bidez, soluzioen inplementaziora iristea da.

Momentuz, 3 dira programan parte hartzera animatu diren Lea-Artibaiko enpresak. Programaren inguruko informazio gehiago Azarok, fabrikazio aurreratuaren inguruan, antolatutako jardunaldian emango da.

Challenge 4.0 programa lankidetza proiektu bat da, eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatuta dago, BIZKAIA OREKAN ekimenaren bidez. Hauek dira programan parte hartzen duten erakundeak: Gernikako Lanbide Ekimenak, Ermuako Udala, Bermeo-Mundaka-Sukarrietako Behargintza, Durangaldeko Lehiakortasun Poloa, Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa.     

  

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2
week 6 3 4 5 6 7 8 9
week 7 10 11 12 13 14 15 16
week 8 17 18 19 20 21 22 23
week 9 24 25 26 27 28 29

Hurrengo Ekitaldiak

2020 otsailak 03
Bazkide bilera ORHI Poctefa
2020 otsailak 04
Bazkide bilera ORHI Poctefa
2020 otsailak 27
CircularSeas workshop