HARPIDETZA

Sare sozialak

EMEekin programaren 2. edizioa bukatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

EMEekin programaren bigarren edizioa bukatu berri da. Otsailean hasi zen 10 parte- hartzailerekin, eta guztiak helburu berarekin abiatu ziren: gaitasun pertsonaletan eta hainbat konpetentzia teknikotan dituzten ezagutzak sakontzea, euren burua ahaldundu eta laneratzeko orduan indartsu sentitzeko. Profil desberdinetako emakumeak elkartu dira programan, eta horrek esperientzia aberasten lagundu du, elkarren artean ezagutzak partekatzeko aukera izan baitute. Programaren amaierara 4 emakume iritsi dira, gainerakoek lana aurkitu baitute denbora tarte horretan.

Parte-hartzaileek oso ondo baloratu dute ekimen berritzaile hau. Programa aberasgarria izan dela azaldu dute: alde batetik, ezagutzen ez zituzten teknika eta erraminta berritzaile asko landu eta barneratu dituztelako eta bestetik, profil desberdinetako emakumeak bildu direlako eta horrek hainbat kezka edo gai elkarbanatzeko aukera eman dietelako. Programak ahalduntze maila altua eman diela adierazi dute.

EMEekin Azaro Fundazioak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin eta Leartibai Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean, martxan jarritako programa da.

Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko emakume langabetuei zuzenduta dago eta beraien ekintzailetza eta kalitatezko enplegu egonkorrak bultzatzea du helburu. Formazio programa berritzaile baten bitartez emakumeak ahaldundu eta egungo lan mundurako beharrezkoak diren tresnak ematen zaizkie, laneratzeko momentuan prest eta konfiantzaz sentitu daitezen.  

Azaro Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkiegu EMEekin programaren bi edizioetan parte hartu duten emakumeei. Beraientzat ez ezik, guretzat ere esperientzia atsegina izan da bertan parte hartu duten emakumeen bilakaera ikustea; izan ere, Ikastaro hau praktikoa izateaz gain, emozionala ere izan da. Eskerrik asko eta zorte on!

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe