HARPIDETZA

Sare sozialak

RETRACE proiektuaren baitan azken pausuak ematen…

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

Azaro Fundazioa, RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy) proiektuaren bazkide izanik, Eslovenian izan da proiektuaren baitan antolatutako aurtengo azken jardunaldian.

Jardunaldiaren helburua Retrace proiektuan orain arte emandako pausuen eta lortutako helburuen berri ematea izan da. Bertaratu direnen artean, proiektuko erakunde bazkideetako kideak, bazkideen lurraldeetako gobernuetako ordezkariak eta Interreg Europa programako ordezkariak izan dira. Bizkaitik, BEAZek, proiektuko kidea den heinean, Bilbao Bizkaia Circular iniziatibaren nondik norakoak azaldu ditu, Ekonomia Zirkularrean oinarritutako praktika on gisa.

Retrace Interreg Europe programaren baitan kokatzen da eta EGEFk kofinantzatuta dago. 4 urteko iraupena du (2016-2020) eta bere helburua Diseinu Sistemikoan oinarritzen diren Ekonomia Zirkularreko proiektuak martxan jartzea erraztea da.

Proiektua momentu honetan azkenengo fasean murgilduta dago, eta kideak, lehenengo fasean, bakoitzak bere herrialderako zehaztu zuen Regional Action Planaren barruan definitutako ekintzak aurrera eramaten ari dira. Plangintza horretan zehaztutako ekintza guztiak tokiko agente ezberdinen kohesioa eta lankidetza bermatzen duen proiektuen garapenera bideratuta daude.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe