HARPIDETZA

Sare sozialak

100 partaide baino gehiago Nekazaritzako Elikagaien sektorean Ekonomia Zirkularraren inguruko Jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko uztaila I

 

Pasa den ekainaren 18an, Cámara Bayonne Pays Basquen, FEDER-POCTEFA Europako Funtsarekin % 65ean onartutako eta finantzatutako ORHI proiektuaren baitan jardunaldi bat ospatu zen. Mugaz gaindiko jardunaldi hau nekazaritzako elikagaien sektoreak Ekonomia Zirkularrerantz bilakatzeko dituen arazoetan oinarritu zen, ondorengo erronkei aurre egiteko irtenbideak emateko helburuarekin: sektoreko materia organikodun azpiproduktuak balioztatzea, balio erantsia duten produktu berriak sortzeko; energia sortzea; elikagaien eraldaketatik datozen hondakin-urak gutxitzea edota berrerabiltzea; eta elikagaien bilgarrietatik eta nekazaritzatik datozen plastikoak ordezkatzea edota murriztea.

ORHI proiektua 9 kidek osatutako partzuergo batek sustatzen du. Kide horiek 5 lurralde ezberdinetakoak dira (Euskadi – Errioxa – Nafarroa – Occitanie – Pyrénées-Atlantiques): Saiolan, Azaro Fundazioa, Aclima, Ader, Ain, Apesa, Estia, Chambre de Commerce et d’Industrie Bayonne Pays Basque eta Coop de France Occitanie.

Jardunaldian 100 enpresa eta zentro teknologiko espezializatu baino gehiagok parte hartu zuten, eta 30 irtenbide berritzaile baino gehiagoren aurkezpenarekin hasi zen. EKONEK, CENER, SENSARA, VEGEPLAST y M-CUBE (Grupo Ovalie) izan ziren irtenbideak aurkeztu zituzten erakundeetako batzuk, ondorengo erronkei bideratutako erantzunak eskaintzen dituztenak:

· Bioplastikoen ekoizpena azpiproduktu organikoen bidez.

· Azpiproduktu organikoen eraldaketa ale edo hautsera, giza eta animali-elikadurarako edota ongarri gisa erabiltzeko.

· Metanizazio-soluzioak neurrira eskala txikira.

· Ostalaritzako enpresek erabilitako olioen berreskuratzea.

· Hondakin plastikoekin produktu berriak sortzea; adibidez, hiri-altzariak.

· Packaging biodegradagarriak, konpostagarriak, eta abar, sortzea.

Ondoren, 4 mahai-inguru egin ziren aurkeztutako erronken irtenbideen eskaintzaile eta eskatzaileen artean. LEARTIKERek lehenbiziko mahai-inguruan parte hartu zuen hainbat enpresekin batera, eta Gaxure eta laktosueroaren rebalorizazioan oinarritutako produktuak aurkeztu zituen. Arratsaldean enpresen artean garatutako 123 aldebiko bileretan ere egon zen, enpresa horien arteko balio-konexioak sustatzea helburu izan zutenak.

Leartikerrez gain, euskal enpresa-partaidetzak ordezkari gehiago izan zituen: AGROCIRCULAR, BLUEDESIGN, BREEN, CWT, EKOLBER, EKONEK, EUSKADIKO NEKAZARI-ELIKAGAIEN KOOPERATIBEN FEDERAZIOA, GAIKER, ARKAUTE NEKAZARITZA INSTITUTUA, LAMBDA RECYCLING, LIKUID NANOTEK, LORRA KOOP., PLASTIGAUR, TECEXSA, TECNUN, TITAN ECO SOSTENIBLE eta ZUBIGUNE FUNDAZIOA.

*Proiektu hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (FEDER) kofinantzatuta dago eta ezagutzaren transferentzian oinarritutako berrikuntza ekosistemak bultzatzea du helburu. Espainia, Frantzia eta Andorra herrialde mugakideen garapen jasangarria sustatzeko sortutako INTERREG-POCTEFA lurralde kooperaziorako programaren barruan kokatzen da.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe