HARPIDETZA

Sare sozialak

Ekonomia Zirkularra. Barne-ekintzailetzarako aukera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

I 2019ko iraila I
 

Urriaren 24an, Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean, Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldi bat ospatuko da, Azaro Fundazioak antolatuta Innobasque eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Jardunaldi hau RIS3 Euskadi plana (Espezializazio Adimentsu Estrategia) lurralde mailan ezagutzera emateko ekimen sorta baten parte da. Ekonomia Zirkularra zeharkako gaia da eta sektore asko ukitzen ditu. Gainera, plan horren hainbat eremutan dago eta eragin zuzena du bere garapenean. Horregatik, ekimen honen helburua bikoitza izango da: remanufaktura, ekodiseinua eta zerbitizazioa kontzeptuekin lotutako kasu praktikoen bitartez Ekonomia Zirkularra enpresa mundura gerturatzea; eta RIS3eko Euskadiko estrategia plana ezagutzera ematea.

Jardunaldia goizeko 9:00etatik 11:00etara izango da, eta Azaro Fundazioaren aurkezpenarekin hasiko da. Ondoren, ekimenera gonbidatutako hizlariek hartuko dute hitza. Horrela, Ihobek Ekonomia Zirkularraren estrategia eta egungo tresnen aurkezpena egingo du. Aclimarekin ingurumenaren eragina eta enpresen lehiakortasunaren elkarrenganako loturaren inguruan hausnarketa egingo du. Halaber, remanufaktura, ekodiseinua eta zerbitizazioa kontzeptuekin lotutako hitzaldiak emango dira MU (Mondragon Unibertsitatea) eta enpresa erreferenteen eskutik.

Jardunaldi honek plaza mugatuak ditu, eta Ekonomia Zirkularrean interesa duten enpresei zuzendutako dago. Joan nahi dutenek Azaro Fundazioan eman dezakete izena.

RIS3 Euskadi Estrategia

RIS3 Estrategia, Europako Batzordearen gidaritzapean, lurralde ezberdinek 2014-2020rako definitu duten espezializazio adimentsurako estrategia da. Helburu nagusia lurralde bakoitza, mundu mailan, lehiakor izan daitekeen ekonomiaren eremuetan espezializatzea da, eta Euskadin hiru lehentasun ezarri dira: fabrikazio aurreratua, biozientziak/ osasuna eta energia. Bere xedea I+D+i-aren garapenerako dauden baliabideak hiru eremu horietan kontzentratzea da, hazkundea eta lana sortzeko. RIS3 Estrategia hainbat erakunderen lankidetzari esker ari da gauzatzen: agintari publikoak; enpresa komunitatea; ezagutzaren eta unibertsitatearen mundua; eta gizarte zibila.

 

                            

  

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza