HARPIDETZA

Sare sozialak

Euskal ETEek erabilgarri dute jadanik Hazinnova ekimen berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

2.400 euskal ETEekerabilgarri dute dagoeneko Hazinnova zerbitzu berria.SPRI Taldeak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziak joan den martxoan abiarazitako ekimen horrek 500 proiektu inguru jarriko ditu martxan enpresa parte-hartzaileen berrikuntza eta lehiakortasun-indizeak hobetzeko helburuarekin.

Hazinnova ekimenak 2,5 milioi euroko aurrekontua du, eta Euskadik berrikuntzan bere etekina hobetu ahal izateko erabiliko da, Berrikuntza-maila Handiko Eskualdeen multzoan jarrai dezan ahalbidetzeko.

Horrela, Euskal ETEek doako aholkulari espezializatu bat eskatzeko aukera izango dute, lana antolatzeko modu berriak eta produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko metodo berriak ezartzen lagunduko diena. Honako laguntza hauek jasoko dituzte, hain zuzen ere:

-        Enpresaren errentagarritasuna kontrolatzea

-        Prozesuen eraginkortasuna hobetzea

-        Entrega-gastuak edo -epeak murriztea

-        Beraien erakundeko langileak motibatzea

-        Merkatu-kuota handitzea

-        Bezero-segmentu berrietara iristea

-        Marka eta diseinu industrialak babestea

Ekimen honen lehentasunak hauek dira: Euskadiko enpresa berritzaileen kopurua handitzea; eta berritzeko joerarik ez duten enpresei lehen esperientzia baliagarri eta praktikoa ahalbidetzea, berrikuntzari esker. Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bitartez, konpromisoa hartu du berrikuntza ETE txikienetaraino heltzeko, beraiei zuzendutako laguntza espezifikoak eskainita.

Ildo beretik, Innobasque-k adierazi du handitu egin nahi duela ETEei ematen dien laguntza, berrikuntzaren bidean sartu daitezen. Horrez gain, 40 ordezkarik (tokiko garapen agentziak, klusterrak, merkataritza ganberak eta enpresa-elkarteak)osatutako sare bat sortu du, Euskadiko eskualde guztietako enpresetara heldu ahal izateko eta Hazinnova ekimenean parte hartzea erabakitzen duten guztiei proiektu osoan laguntzeko.

Hazinnova ordezkarien sareak 2.400 enpresatara iritsi nahi du, eta 500 proiektu garatu nahi ditu. Bereziki, aurretik berrikuntza-jarduerarik egin ez duten eta 6-99 langile bitartean dituzten enpresetara heltzea du helburu.

Hazinnova ekimena aurkezteko ekitaldiak

Ekimen hau enpresa txikiak dituzten Euskadiko eskualde guztietara heldu ahal izateko ahaleginetan, aurkezpen ekitaldiak antolatu dira, irailaren erdialdetik azaroaren bukaerara arte aurrera eramango direnak. Hazinnovaren arduradunak (Eusko Jaurlaritza, SPRI eta Innobasque) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako eskualde guztietara joango dira, eta, tokiko ordezkariekin batera, zerbitzuaren ezaugarri eta irismenaren inguruko azalpenak emango dizkiete zonalde bakoitzeko ETEei.

Informazio gehiago:

Berrikuntzaren Euskal Agentzia, INNOBASQUE

Blanca Pardo

T. 658 727 776  /  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ana Larizgoitia

T. 656 788 328  /  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

 

 

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza