HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak TransferINN proiektu europarraren itxiera jardunaldia ospatuko du, Bartzelonan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria I

Azaroaren 20an, Azaro Fundazioak gidatzen duen TransferINN proiektu europarraren itxiera jardunaldia ospatuko da, Bartzelonan. Proiektu horren helburu nagusia unibertsitateetan, formakuntza zentroetan eta zentro teknologikoetan eskura dagoen ezagutza, Enpresa Txiki eta Ertainei (ETE) eta ekintzaileei transferitzea da.

Azaro Fundazioarekin batera proiektuan parte hartzen ari diren kideak hauek dira: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa J.M.A. S.Coop., ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Perpignan-eko Unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Saila.

TransferINN proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatuta dago, muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duen, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) bitartez. Programa horrek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez, mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

Proiektuaren aurkezpen jardunaldia 2016ko irailaren 14an ospatu zen, Markina-Xemeinen, eta 3 urte ondoren, proiektua amaierara iritsi da. Itxiera jardunaldian,  mugaz gaindiko lurraldean garatu diren ekintzak eta lortu diren helburuak aurkezteaz gain, berrikuntzaren inguruan hausnarketa egingo da. Xabier Marcet aholkularia, estrategia, berrikuntza eta ekintzailetzan aditua dena, izango da hizlari, besteak beste.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe