HARPIDETZA

Sare sozialak

Negozio zirkularren eredu berrien inguruko jardunaldia ORHI europar proiektuaren baitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria

Urriaren 15ean, ORHI proiektu europarraren baitan, negozio zirkularren eredu berrien inguruko jardunaldia ospatu zen, proiektuko kide diren Saiolan, Aclima eta Azaro Fundazioaren eskutik. Jardunaldia Aclimaren instalazioetan egin zen, Bilbon, eta Euskadiko ekonomia garapen agenteak eta enpresak egon ziren bertan.

Ekimen horren helburua nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularraren inguruko 20 negozio berritzaile aurkeztea izan zen. Nicola Cerantola eta Leartikerren hitzaldiak ORHI proiektuaren baitan egindako lanetan ardaztuak egon ziren. Nicolak nekazaritzako elikagaien sektoreko materia organikoan zentratutako 10 negozio eredu erakutsi zituen. Leartikerreko ordezkariak, aldiz, nekazaritzako elikagaien sektoreko hondakin plastikoari dagokion 10 negozio zirkular ereduen inguruan aritu zen.

Horretatik guztitik azpimarratu beharra dago negozio zirkularren ereduak ez daudela oinarrituta bakarrik hondakin bat beste produktu edo ekintza baten lehengai edo input izatean. Hausnarketa haratago doa eta hauetan ardazten da: produktua nola diseinatu, sektoreko agente ezberdinen lankidetzarekin balio proposamena nola hobetu, gastuak nola murriztu edo irabaziak nola areagotu energia berriztagarrien inplementazioagatik edo lankidetza ekintzetan, beteak beste.

Ekonomia zirkularra ez da eredu ekonomiko berri baten edo lurralde baten garapenarentzako irtenbidea, baina bai zer egiten den berriz pentsatzeko bidea: gastuak neurtu, arindu eta murriztu balioa lortzearekin batera, merkatuan eta enpresa- eta lurralde-lehiakortasunean hobetu eta berritu ahal izateko.

Hitzaldiak bideo bidez grabatu ziren eta laburki hedatuko dira ORHI webgunearen bitartez, urte bukaerarako argitaratuko den irtenbide berritzaileen katalogoarekin batera.

 

*ORHI proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatuta dago, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) bitartez.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe