HARPIDETZA

Sare sozialak

ISWA 2019 Mundu Mailako Biltzarra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria

Azaro Fundazioa ISWA 2019 hondakin eta ekonomia zirkularrari buruzko mundu mailako biltzarrean egon zen, Bilbon ospatu zena, urriaren 7, 8 eta 9an.

Azaro Fundazioko taldeak biltzar horretan parte hartu zuen bertan bildutako informazioa *ORHI europar proiektura eramateko helburuarekin, bereziki nekazaritzako elikagaien sektorera eta Lea-Artibain sektoreari erantsitako industriara.

Hitzaldiak, besteak beste, Anthony Marhopoulus, Mario Picazo edo Nicola Cerantola adituen eskutik izan ziren, eta honako puntu hauek azpimarratu zituzten:

- Etorkizuneko ekonomia garapenerako landu beharreko lau eremu edo guneak hauek dira: ekonomia zirkularra, berotze globala, itsas-hondakina eta 4.0 industria.

- E-waste deritzonaren (hondakin elektroniko guztiak) hazkundea areagotu egingo da, egungo gizartearen teknologia kontsumoaren joeragatik.

- Desmuntaia eta remanufaktura ahalezkoak dira, 4.0 industrian hobekuntza lehiakorrerako.

- Hondakinaren digitalizazioa funtsezkoa da balio katea trazatzeko eta, ondoren, inguru horretan negozio aukeraren bat identifikatzeko edo balioa handitzeko.

Azpimarragarriak dira biltzarrean atzerriko jendea egon izana eta enpresen stand-ak, hondakinaren kudeaketaren eta erantsitako zerbitzuen ingurukoak.

 

*ORHI proiektua Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatuta dago, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren (POCTEFA 2014-2020) bitartez.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe