HARPIDETZA

Sare sozialak

Cohes3ion Interreg Europe proiektua abian da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko urria I

Cohes3ion Europar proiektuari hasiera eman zaio, pasa den urriaren 8tik 10era bitartean, Bilbon ospatutako kick off bileran. Proiektu hau Eskualde garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dago, eta bere helburua Europako hainbat eskualdetako gobernantza-ereduak aztertzea da, Europako Batzordeak bultzatutako berrikuntza eta garapen estrategien inpaktua hobetzeko eta, ondorioz, hazkundea eta enplegua ere suspertu ahal izateko.

Cohes3ion Beazek lideratuko du eta 8 eskualdetako 10 bazkidek parte hartuko dute: kalabria, Estokolmo, Gales, Irlanda, Ruhr, Nord-Vest Errumania, Varsovia eta Bizkaia.

3 urteko iraupena izango duen proiektu honen bidez honako emaitzak lortzea aurreikusten da: Erkidego Adimentsuaren Mapa egiteko Erreminta Metodologikoak landu; Praktika Onak identifikatu, partekatu eta hedatu; lurraldeko Ekintza Plana diseinatu; eta Politika gomendioak garatu eta hedatu EGEF eta S3 proiektu operatiboetan lurraldetasuna eransteko.

Bilbon egindako bileran, gainera, Beaz eta Azaro Fundazioaren lana, Bizkaia Oreka ekimena eta BIC Bizkaia azpiegitura ezagutzeko aukera egon zen. Baita, RIS3 Euskadi ekimena zabaltzeko abagunea ere.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe