HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa GLOBAL INNOVATION DAY 2019 jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa I

Pasa den azaroaren 4an, Innobasquek (Berrikuntzaren Euskal Agentzia) antolatutako “Global Innovation Day 2019” jardunaldia ospatu zen Euskalduna Jauregian. Azaro Fundazioa bertan egon zen, Agentziaren beste kide guztiekin batera. Aurten, jardunaldiak, beste urteetan baino formatu askoz biziagoa eta dinamikoagoa eduki duenak, berrikuntza disruptiboa izan zuen ardatz.

Ekitaldiari hasiera emateko, Manuel Salaverriak ongietorria eman zien bertaratu zirenei eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hitzaldi txiki batekin jarraitu zuen.

Ondoren, Universidad Politécnica de Madrid-eko Concha Bielza eta Pedro Larrañaga Adimen Artifizialaren inguruan aritu ziren, hurrengo urteetan berrikuntza disruptibo gehien ekarriko dituen teknologietako bat.

Jardunaldiaren ildo nagusiari jarraituta, Euskadiko hainbat erakundek, Asimob, Biotech Foods, Graphenea, Naiz Fit, Polimerbio eta The Art of Discoveryk, beraien berrikuntza disruptibo proiektuak  aurkeztu zituzten:

  • Asimob: sentsore mota ezberdinetan eta adimen artifizialean oinarritutako aplikazio eta zerbitzuak erabiltzen ditu errepideetako istripuak zorrozki gutxitzeko eta, ondorioz, bizitzak salbatzeko.
  • Biotech Foods: haragikiak sortzen ditu laborategian; horrela, abereak hiltzea saihestu eta aldaketa klimatikoa gelditzea ahalbidetzen du.
  • Graphenea: etorkizuneko materialaren, grafenoaren, aukerak erakusteaz gain, bere erabilera zabaltzeko negozio eredu berri baten alde apustu egiten du.
  • Naiz Fit: tailuen arazoak konpontzen ditu, jantziak gorputz bakoitzera nola egokitzen diren erakusteko gai den zerbitzu baten bidez. Pertsonen itxura hobetzea lortzen du.
  • Polimerbio: gaixoen bizi-kalitatea zeharo hobetzen du, ebakuntza kirurgikoak murrizten baititu, behin gorputzean ezarrita erauzi beharrik ez duen polimero bioabsorbente bati esker.
  • The Art of Discovery: gaixotasun katastrofikoentzako eta zahartzerako medikamentu berrien aurkikuntza bizkortzen du, adimen artifizialaren laguntzarekin.

Azaro Fundazioa, Lea-Artibaiko enpresen lehiakortasunaren agente dinamizatzailea izanik, ekitaldian egon zen, eta aurkeztu ziren proiektu bakoitzaren inguruko xehetasunak bildu zituen. Ezin da ahaztu aldaketei aurre egitea puntu garrantzitsuenetako bat dela berrikuntza prozesuetan, eta , ondorioz, enpresen lehiakortasunean.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe