HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa gonbitadu gisa LEHENDAKARIEN TOPAKETA 2019 ekitaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa I

Pasa den urriaren 24an, Otaloran (MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroa), “Lehendakarien Topaketa 2019” ekitaldia ospatu zen. Bere helburua 2021-2024 epealdirako prestatu duten Politika Sozioenpresariala, Gobernantza Kooperatiboa eta Erantzukizun Sozialaren inguruko hausnarketak partekatzea izan zen. Topaketan MONDRAGONeko kooperatibetako 70 lehendakari baino gehiagok parte hartu zuten eta Azaro Fundazioa gonbidatu gisa joan zen Lea-Artibai eskualdean transformazio sozialerako garatzen ari diren eredua partekatzeko.

Ekitaldia Iñigo Ucin-en(Kontseilu Orokorreko Lehendakaria) aurkezpenarekin hasi zen,  jarduera honen bilakaera eta “Etorkizuneko MONDRAGON” deritzon ponentzian jasotako konpromisoak errepasatuz. Halaber, 2021-2024 epealdirako Politika Sozioenpresarialaren lehen proposamena ere aurkeztu zen, hurrengo Biltzarrean eztabaidatuko dena.

 

 

 

 

 

 

 

Mahai-inguru baten Gobernantza Kooperatiboaren inguruan hausnartu ondoren, lurraldearen transformazio sozialean kooperatibek duten paperaren inguruan hitz egiteko momentua iritsi zen. 3 eredu aurkeztu ziren: Aritz Otxandianok (Fagor Taldeko Gizarte Eraldaketa Arduraduna) karbono emisioetan neutroa den Debagoiena baterantz trantsizioa bilatzen duen proiektua aurkeztu zuen eta Koldo Kortabitartek (Maier-eko Lehendakaria) kooperatiben lidergotzatik lantzen ari diren proiektu sozialak aurkeztu zituen. Azkenik, Ainhoa Arrizubietak (Azaro Fundazioko Zuzendaria) Talentatu izenpean Lea-Artibain transformazio sozialerako garatzen ari diren proiektua aurkeztu zuen.

Talentatu proiektua eskualdeko agente ezberdinen arteko kooperazioan oinarritzen da erronka partekatu bat lortzeko, “Lea-Artibain talentua sortu, mantendu eta erakartzea”, hain zuzen ere. Erronka hau inguruko kooperatibek gidatutako agenteek daramate aurrera, hezkuntza zentroekin elkarlanean eta Azaro Fundazioaren dinamizaziopean. Eskualde mailara bideratutako Talentatu proiektu hau zuzeneko inpaktua lortzen ari da 6-18 urte bitarteko 2.000 ikasle baino gehiagotan eta 70 irakasle eta 40 kooperatiba-bazkidek parte hartzen dute.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe