HARPIDETZA

Sare sozialak

TransferINN proiektu europarrak berrikuntza eraman die mugaz gaindiko lurraldeko ekintzaile eta enpresa txiki eta ertainei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko azaroa I

Azaro Fundazioak TransferINN proiektu europarraren itxiera jardunaldia ospatu zuen, pasa den azaroaren 20an, Bartzelonan. Proiektu horren helburu nagusia mugaz gaindiko lurraldean berrikuntza ekosistema bultzatzea izan da, unibertsitateetan, zentro teknologikoetan, eta abar, eskura dagoen ezagutza, mikroenpresa, Enpresa Txiki eta Ertain (ETE) eta ekintzaileei transferitzea ahalbidetuko duena. Azaro Fundazioak gidatu du proiektua eta berarekin batera parte hartu dute Mondragon Goi Eskola Politeknikoa J.M.A. S.Coop., ESTIA (Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Perpignango Unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailak.

Proiektuaren aurkezpen jardunaldia 2016ko irailaren 14an ospatu zen, Markina-Xemeinen, eta 3 urte ondoren, proiektua amaierara iritsi da, Bartzelonan ospatutako ekitaldi baten egindako lortutako emaitzen aurkezpenarekin. Itxiera jardunaldian, gainera, mugaz gaindiko lurraldean garatu diren ekintzak eta lortu diren helburuak aurkezteaz gain, berrikuntzaren inguruan hausnarketa egin zen, Xabier Marcet (Estrategia-, berrikuntza- eta ekintzailetza korporatibo-aholkularia) adituaren eskutik.

TransferINNproiektuari esker ETE-etan berrikuntza proiektuak sortu eta garatu dira eta etengabeko berrikuntza dinamikak jarri dira martxan, berrikuntza- eta nazioartekotze-kudeatzaileen bitartez, 150 bat enpresa txiki eta ertainetan sistema integral eta iranukorrak ezarri dituztenak. 45 berrikuntza- eta nazioartekotze-kudeatzaile ere trebatu dira eta mugaz gaindiko berrikuntza eta ezagutzaren transferentziarako 4 nodo edo lantalde sortu dira, gai hauetan espezializatuak: bat nekazaritzako elikagaien industriakoa, bi fabrikazio aurreratuaren ingurukoak eta beste bat turismoari buruzkoa.

Proiektu honen inguruan egindako lanak 25 ezagutza-eragileren (zentro teknologikoak, unibertsitateak, eta abar.)interesa piztu du eta 6 hitzarmen lortu dira enpresa eta ikerkuntza zentroen artean, merkaturatzeko produktuen garapenaren sorburu izan direnak: Vracoop (kartoiarekin egindako ontziratu gabeko produktuen banatzaileak), Stample (negozioarentzako postontzi propioa) eta Xubaka (2 gurpildun ibilgailu elektrikoak), besteak beste.

Jarraipen bileretan eta praktika onen hartu-emanetan jasotako ezagutzen artean honako hauek nabarmentzen dira: eraldaketa digitalari aplikatutako “Design Thinking” metodoa; enpresen sustapena bultzatzeko sistematikak; eta ekintzailetza eta berrikuntza zentroen eta parke teknologikoen zerbitzuak.

AZARO FUNDAZIOAK LEA-ARTIBAIKO BERRIKUNTZAREN ALDE APUSTU EGITEN DU

2002an sortu zenetik, Azaro Fundazioa Lea-Artibai eskualdearen garapen ekonomiko eta sozialaren alde ari da lanean, negozio aukera berriak identifikatzen, eskualdeko enpresa sarearen lehiakortasuna indartzen, ekintzailetza-kultura sustatzen eta izaera korporatiboa bultzatzen. Hala ere, azken urteetan, Azaro Fundazioa apustu handia egiten ari da berrikuntzaren alde, eta horren adibide da TransferINN proiektu europarrean duen partaidetza.

Azaro Fundazioak Fabrikazio Aurreratuaren nodoan egin du lan, non sektore honen inguruko 4 jardunaldi burutu dituen. Halaber, 7 berrikuntza- eta nazioartekotze-kudeatzaile trebatu ditu eta 12 berrikuntza proiektu garatu ditu Lea-Artibaiko enpresekin.

 


TransferINN TransferINN proiektua Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF) % 65ean kofinantzatu du, muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duen, Interreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020). Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe