HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa CIRCULARSEAS proiektuaren bigarren bazkide bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

 

 

 

 

 

 

I 2019ko azaroa I

Urriaren 29 eta 30ean, Azaro Fundazioa Plymouth hirian ospatutako Circular Seas proiektu europarraren bigarren bazkide bileran egon zen. Bertan, bazkideek azken 6 hilabeteetan egindako aurrerapausoak aurkeztu zituzten.

Proiektuaren liderra Leartiker da eta Azaro Fundazioarekin batera beste 6 bazkide ditu: Université de la Rochelle etaCommunauté d'Agglomération de La Rochelle (Frantzia), Universidad de Vigo (Espainia), University of Plymouth (Britainia Handia), Cork Institute of Technology (Irlanda) etaInstituto Politécnico de Leiria (Portugal). 

Circular Seas Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatuta dago, INTERREG ATLANTIC AREA programaren bitartez, eta bere helburua itsasotik berreskuratutako hondakin plastikoak berrerabiltzeko estrategiak bilatzea da. Proiektuak iraungo duen lau urtetan zehar gaur egungo diagnosi-lana burutu, hondakin horien batze aukerak definitu, balorizaziorako teknologia desberdinen azterketa egin eta itsasoarekin erlazioa duten produktu berritzaileak sortuko dira, 3D printing teknologiaren bitartez.

Azaro Fundazioa bazkide bakoitzak bere lurraldean egin behar duen tokiko diagnosiaren metodologiaren diseinu eta inplementazioaren arduraduna da. Diagnosi-lan horren emaitzak 2020ko martxoan argitaratuko dira eta bertan identifikatuko dira bazkideen lurraldeetako portu nagusienetan berreskuratutako hondakin plastikoen inguruko datuak eta produktu jasangarriagoen beharrizanak.

Horren harira, Lea-Artibai eskualdean Ondarroako portuko hainbat jarduera ekonomikorekin harremanetan gaude diagnosi-lan hori aurrera eramateko.

Hurrengo bazkide bilera martxoaren bukaeran izango da, Leirian (Portugal).

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1
week 49 2 3 4 5 6 7 8
week 50 9 10 11 12 13 14 15
week 51 16 17 18 19 20 21 22
week 52 23 24 25 26 27 28 29
week 1 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe