HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioa izango da Eusko Jaurlaritzak abiatu duen STEAMsare hezkuntza-programaren 5 eragile dinamizatzaileetako bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urtarrila I

Eusko Jaurlaritzak Euskadin eskola, enpresa eta eragile zientifiko-teknologikoen sare bat lortzeko helburuarekin,STEAMsare programa jarri du martxan. STEAM hezkuntza (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak) bultzatzeko 37 ikastetxe eta 21 enpresa zein eragile sozioekonomikok parte hartuko dute ekimen honetan.

Programa hau 5 eragile dinamizatzailek lagunduta jarriko da martxan: Berrikuntzaren Euskal Agentzia – Innobasque, Azaro Fundazioa, Makina Erremintaren Institutua, Iraurgi Berritzen, Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Korporazioa.Lea-Artibai eta Busturialdea eskualdeak dinamizatzeko ardura Azaro Fundazioak izango du.

STEAMsarerenhelburu nagusiak dira, ikasleei zientzia- eta teknologia-arloko ikasgaien eta lanbideen irudi errealista, positiboa eta askotarikoa eskaintzea, baita arlo horretan bokazioak sustatzea ere. Hezkuntza-curriculuma aberasteko hainbat jarduera garatuko dira, era horretan irakasleei laguntza emanez aipatutako ikasgaiei benetako testuingurua ematen. Gainera, enplegu horien lan-errealitatea, profil profesionalen aniztasuna eta euskal industria-ehunaren aberastasuna erakutsiko dira, enpresetara egindako bisiten, erronka teknologikoei buruzko tailerren edo espezialistekin egindako bileren bidez.

AZARO FUNDAZIOA TALENTUA ETA STEAM IKASGAIAK BULTZATZEN 2018TIK

Talentua landu eta STEAM ikasgaiak bultzatzeko, hain zuzen ere, Azaro Fundazioak, 2018an, Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearekin elkarlanean (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), TALENTATU izeneko proiektua abiarazi zuen.

2018-2019 ikasturtean zehar Lea-Artibai eskualdeko gazteei zuzendutako ekintza ugari antolatu zituzten STEAMikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz.

2018-2019 ikasturteko ekintzetan eskualdeko 15 ikastetxe eta ia 2.000 ikaslek parte hartu zuten. LH1eko ikasleetatik hasi eta Prestakuntza Zikloetako ikasleetaraino heldu zen egitasmoa: kooperatiba eta enpresetara bisitak, hitzaldiak, egun bateko egonaldiak kooperatibetan, herri trukaketak, ikastetxeetako orientatzaileentzako bisitak enpresetan, 2019-2020 ikasturterako erronka berrien diseinuak, enpresa eta kooperatibetako langileen bisitak ikastetxeetan, eta bukatzeko Lea-Artibaiko Zientzia eta Teknologia Eguna ospatu zen. Aurtengo ikasturtean, Talentatu programa Busturialdeko ikastetxeetara ere zabaldu da, non 3000 ikasle baino gehiago parte hartzen ari diren.

Talentatu proiektuaren helburuetako bat Lea-Artibai eta Busturialdeko ikasleak eskualdeetan bertan lanean gelditzea sustatzea da, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez, ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza-ibilbide guztian zehar txertatuz. Ikasketak dituzten ikasleak lanera kanpora atera beharrean eskualdean bertan gelditzea eta kooperatibek behar dituzten profileko langileak bertakoak izatea lortu nahi da.

  

 

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Uztaila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 27 1 2 3 4 5
week 28 6 7 8 9 10 11 12
week 29 13 14 15 16 17 18 19
week 30 20 21 22 23 24 25 26
week 31 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe