HARPIDETZA

Sare sozialak

“Bizinfish” Marokora Misioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

“Nazioartekotzea lankidetzan, arrain eraldaketa enpresen artean” proiektua

 

I 2020ko otsaila I

Azaro Fundazioa, BFAren eskutik 2019-2020 Nazioarteko Partzuergoen Programaren baitan, enpresen arteko lankidetza proiektua, “Nazioartekotzea lankidetzan, arrain eraldaketa enpresen artean” aurrera eramaten ari da, “Bizinfish –Arrainaren industria Bizkaian bezala ere ezagutzen dena.

Proiektu honen helburua arrainaren merkaturatze eta eraldaketaren sektoreko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzea da. Horretarako, otsailaren 17tik 20ra bitartean, Lea-Artibaiko 9 enpresak Marokorako misio komertzialean parte hartu dute. Beraien xedea nazioarteko eremuan negozio aukerak bilatu, produktu berriak sortu eta merkatu berrietan aukerak sortzea izan da, Casablanca eta Agadir-en lankidetzak zehaztearen bitartez.

Parte hartu duten enpresak hauek izan dira:

1. Arrankoba 08 S.L.

2. Beripesca Seafood S.L.

3. Heisa - Hermanos Echevarría Idoeta, S.A.

4. Itsas Aurre Pescados S.L

5. Matxitxako Moluscos S.L.

6. Pescados Burgondar S.L.

7. Pescados Llorente S.L.

8. Pescados Urbare S.L.

9. Ondarroako Arrain Salerosleen Elkartea.

Partaideek misioan izandako bileren ondoren, misioaren balorazioa egingo da, eta, ostean, egindako kontaktuen jarraipena, BIZINFISH enpresen eta marokoar merkatuaren artean negozio aukera bat ezartzeko xedearekin.

 

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3
week 19 4 5 6 7 8 9 10
week 20 11 12 13 14 15 16 17
week 21 18 19 20 21 22 23 24
week 22 25 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe