HARPIDETZA

Sare sozialak

ORHI proiektu europarraren partzuergoaren bosgarren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko otsaila I

Azaro Fundazioa *ORHI proiektu europarraren partzuergoaren bosgarren bileran izan zen, otsailaren 4tik 5era bitartean, Iruñan. 2018ko urtarrilean hasitako proiektu honen helburua POCTEFA lurraldearen mendebaldeko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren balioa azpimarratzea da, honako hauen bidez: sinergia garapena lurralde bietako enpresen artean; balio erantsiaren erabilera berriak sustatuko dituzten Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien nazioarteko eta mugaz bestaldeko identifikazioa; eta materia organiko eta plastikoen emariaren erabilera eragile eta eraginkorra enpresetan.

Bazkideek, bileraren bi egunetan, martxan jarritako ekintza bakoitzean orain arte egindako aurrerapenak errepasatu zituzten eta hurrengo sei hilabeteetarako lan egitasmoa ezarri zuten.

 

 

Landutako gaiak hauek izan ziren:

     - Tailerren metodologiarako egokitzapenaren errepasoa.

     - Negozio-Eredu Zirkularren eta Teknologia Berritzaileen katalogoen aurkezpena.

     - Katalogoen hedapena nola egin erabakitzea.

     - Ospatzeko dauden herrialde-tailerren koordinazioa eta Logroñoko Mugaz Bestaldeko tailerra (martxoak 26).

     - Identifikatutako irtenbideak lurraldean inplementatzeari jarraipena: Segizio proiektuak.

     - Komunikazio-planaren jarraipena: proiektuaren bukaerako bideoa eta prensa dosierra.

Momentu honetan, Azaro Fundazioan 2 segizio proiektuetan ari dira lanean inguruko enpresekin, beraien barne-prozesuaren fluxuaren inguruan hobekuntzak lortzeko, digitalizazioaren eremutik.

Gogorarazi nahi da, aurki, Negozio Ereduen eta Teknologia Berritzaileen katalogoak eta aurkezpen bideoak argitaratuko direla ORHI-ren webgunean.

Azkenik, martxoaren 26an ospatuko den eta Nekazaritzako Elikagaien sektorearentzako antolatuko den, Logroñoko Mugaz Bestaldeko Tailerrera gonbidapena luzatzen da.

Proiektuaren hurrengo bazkide bilera azaroan egingo da, baina lehenago, ekainean, Skype saio bat antolatuko da ekintzen jarraipena egiteko.

 

*Proiektu hau Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programarekin batera % 65ean finantzatuta dago Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (FEDER) bitartez.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1
week 10 2 3 4 5 6 7 8
week 11 9 10 11 12 13 14 15
week 12 16 17 18 19 20 21 22
week 13 23 24 25 26 27 28 29
week 14 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe