HARPIDETZA

Sare sozialak

Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren hamalaugarren edizioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko martxoa I

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, urtero antolatzen duten Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren 14. edizioa abiarazi dute. Bizkaiko Foru Aldundia eta Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearen laguntzarekin antolatutako lehiaketa honetara proiektuak aurkezteko azken eguna martxoaren 31 izango da.

Lehiaketara, 2019 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2020an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokionez, Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenean kokatutakoak ere aurkeztu ahalko dira.

Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea, eta Lea-Artibai eskualdean lanpostuak sortzea helburu duen ekimen honek hiru modalitate bereizten ditu edizio honetan:

          - Negozio ideia berritzaileak. 2.000€-ko sariarekin.

          - Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak. 1.500€-ko sariarekin.

          - Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak aurkeztutako proiektu onena (bere jarduera edozein izanik).

            Oharra: sariak ez dira beraien artean bateragarriak izango.

Saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izateaz gain, erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hatzeko aukera izango dute. Gainera, enpresa martxan jarri arte eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza ere jasoko dute.

Sari banaketa maiatzaren 7an* izango da Markina-Xemeinen ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren baitan antolatuko diren ekimenekin batera.

Edizio honetan gainera, herritarrek enpresa proiektu onena bozkatzeko aukera izango dute. Antolatzaileek beraien sare sozialen bitartez lehiaketara aurkezten diren proiektuekin erlazionatutako argazki eta proiektu/jardueraren azalpen laburrak argitaratuko dituzte. Apirilaren 6tik 26ra bozketan parte hartzen duten herritarren artean “Hamen Bertokoa” otzara bat zozketatuko da.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek inskripzio-orria eta lehiaketaren oinarriak eskuragarri izango dituzte Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzaren webguneetan / www.azarofundazioa.com / www.leartibai.com /

Lea-Artibai eskualdearen garapenarekin konprometituriko bi erakunde hauek beraien misioaren baitan jasota dute enpresa berrien sorreraren alde lan egitea, eta ekimen honekin, ekintzailetza kultura hedatzeko eta enpresekin erlazionatutako ekimen berriak sustatzeko ahalegin berezia ere egiten dute. Horrela, bere edizio guztietan 200 proiektutik gora aurkeztu dira lehiaketara eta inoiz ez da saririk esleitu gabe gelditu. Guztira, 38 proiektu saritu dira eta 80.000€ banatu dituzte erakundeok sarietan.

* Data hau mantentzea erabaki dugun arren,  momentu honetan COVID 19a dela eta, bizi dugun egoera aldakorra kontutan hartuta, baliteke Lea-Artibaiko Ekintzaile Eguna beste egun batera pasatzea. Horrela balitz, erabakia hartu bezain laster jakinaraziko da.

Antolatzaileak:

 

Laguntzailea:

 

 

 

 

Ekimen honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko saileko Behargintza programaren laguntza jaso du.


AGENDA

Azkeneko hilabetea Martxoa 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 9 1
week 10 2 3 4 5 6 7 8
week 11 9 10 11 12 13 14 15
week 12 16 17 18 19 20 21 22
week 13 23 24 25 26 27 28 29
week 14 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe