HARPIDETZA

Sare sozialak

Aukera digitalak identifikatzeko CHALLENGE 4.0 programa zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko uztaila I

Azaro Fundazioa pasa den urtean lantzen hasi zen CHALLENGE 4.0 programaren helburua Lea-Artibaiko ETEen digitalizazioa bultzatzea da, negozio-eredu eraginkorragoak lortzeko balio-proposamen berritzaileago batekin eta beraien bezero eta hornitzaileekin hobeto lotuta. Horretarako, Azaro Teknikerrekin elkarlanean ari da, enpresaren Eraldaketa Digitalean espezializatua dagoen zentro teknologikoa.

Aurtengo proposamenak bi alderdi ditu eta ETEek zeinetan parte hartu erabaki beharko dute. Horrela, nahiz bata edo bestea aukeratu, Azaro Fundazioaren eta Teknikerren laguntza izango dute, eta prozesua bukatzerakoan digitalizazioaren inguruko hainbat ideia izango dituzte beraien negozioetan inplementatu ahal izateko.

Lehenbiziko alderdia doakoa da enpresentzat Bizkaiko Foru Aldundiaren Eskualdeko Lehiakortasuna Sustatzeko programari esker. Alderdi honetan, enpresek hiru web mintegitan parte hartu ahal izango dute, non enpresa partaideen sektoreentzako digitalizazioak eskaintzen dituen aukerak erakutsiko diren, eta ondoren autodiagnostiko digital bat burutu ahal izango dute beraien negozioentzako digitalizazio aukera zehatzak antzemateko, beraien abiapuntua eta interesak kontuan hartuta. Lehenengo web mintegia irailaren 16an ospatuko da 10:00etan. Prozesu honetan parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete hemen. Izena emateko azken eguna irailaren 9a da.

Bigarren alderdian, enpresek Aukera Digitalen Diagnostiko baten parte hartu ahal izango dute. Bertan, Teknikerrekin, egiaztatuta eta eraginkorra den metodologia duena, burututako 3 zuzeneko edo online bidezko saiotan (egoeraren arabera) enpresaren egoera aztertuko dute digitalizazio aukera zehatzak identifikatuz. ibilbide-orri bat ere egingo dute enpresak hautatutako aukera inplementatzeko. Alderdi hau ez da doakoa, baina ekimenean parte hartu nahi duten ETEek Azaroren laguntzarekin Teknikerren (edo konfiantzazko beste hornitzaile baten) kanpo-kostua % 80an finantzatu ahal izango dute Bizkaiko Foru Aldundiaren Txekeo Teknologikoak Programa 2020 ekimenaren bitartez. Beraz, Aukera Digitalen Diagnostiko hau egin nahi duten Lea-Artibaiko ETEek izena eman dezakete hemen ekimenaren xehetasunak ezagutzeko. Izena emateko azken eguna irailaren 15a da.

ETEren batek argi ez badu zein ekimenetan parte hartu, Azaro Fundazioarekin harremanetan jarri daiteke, non alderdi biei buruzko informazioa eman eta erabakia hartzen lagunduko dioten. Harremanetarako datuak hauek dira:

Leire Seara

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

94 616 91 72

 

 

 

 

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 36 1 2 3 4 5 6
week 37 7 8 9 10 11 12 13
week 38 14 15 16 17 18 19 20
week 39 21 22 23 24 25 26 27
week 40 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
InnovaciĆ³n basada en la vigilancia e inteligencia