HARPIDETZA

Sare sozialak

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak ekintzaileei bideratutako “Ekin pausoz pauso” ikastaroa antolatu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Eskualdeko ekintzaileen beharrizanei erantzuna emateko asmoz, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak, negozio ideia bat duten ekintzaileei zuzendutako “Ekin Pausoz Pauso” ikastaroa antolatu dute, irailaren 30etik urriaren 9ra bitartean burutu dena.

Formakuntza honetan parte hartu duten ekintzaileek enpresaren kudeaketaren eremuko oinarrizko kontzeptuak landu dituzte, hala nola merkataritza-arloa, ekonomia-arloa, izaera juridiko ezberdinen ezaugarriak, sorrera tramiteak, lan arriskuen prebentzioa, ingurumena, eta abar. Ondoren, ikasitakoa bakoitzak bere proiektuan aplikatu beharko du. Horretarako, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren eskutik bakarkako aholkularitza jasoko dute eta euren negozio ideiaren bideragarritasun plana landu ahal izango dute.

Gainera, ikastaro hau egiten duten ekintzaileei Bizkaiko Foru Aldundiaren “Langabezian eta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzendutako dirulaguntza” eskatzeko aukera zabaltzen zaie. Aurtengo bigarren deialdia urriaren 29an irekiko da eta azaroaren 10era arte egongo da zabalik.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 49 1 2 3 4 5 6
week 50 7 8 9 10 11 12 13
week 51 14 15 16 17 18 19 20
week 52 21 22 23 24 25 26 27
week 53 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
Innovación basada en la vigilancia e inteligencia