HARPIDETZA

Sare sozialak

TALENTATU proiektua martxan berriro

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier), Azaro Fundazioarekin elkarlanean, orain dela 2 ikasturte martxan jarritako Talentatu proiektuak jarraipena izango du 2020-2021 ikasturtean.  Proiektu honen helburu nagusia talentua sortu, mantendu eta erakartzea da.

Talentua sortu lan-ildoaren bitartez, etorkizunari begira, eskualdeko ikasleak eskualdean lanean gelditzea sustatu nahi da, enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez ikasleak eskualdearekin eta bertoko enpresekin duten harremana eta ezagutza hezkuntza ibilbide guztian zehar txertatuz.

Horretarako, ikasturte honetan ere, maila bakoitzari eta egoera berriari egokitutako hainbat ekintza landuko dira, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics) ikasgaiak sustatu, zientzia eta teknologiarako zaletasuna piztu, eskualdea ezagutu, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria-sarea nolakoa den ikusi eta etorkizunean bertoko enpresak beharko dituzten langile profilak ezagutzera emateko asmoz. Ekintza horien bitartez, hain beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak garatuko dituzte, eta ikasturte honetan, gainera, IKTak are eta presentzia handiagoa izango dute, garatuko diren ekintza asko era birtualean egingo baitira.

Aipagarria da ekintza guzti horiek aurrera eraman ahal izateko ikastetxeek egiten duten ahalegina, ekintza horiek beraien kurrikulumean txertatzen baitituzte. Eta eskertzekoa da, bereziki, kooperatibetako profesionalen lana jarduera horietako batzuk burutzeko orduan, baita ikasleen familien, herritarren eta inguruko eragile ezberdinen inplikazioa ere.

Ziurgabetasun garaiak badira ere, proiektuaren antolatzaileek programan parte hartzera animatzeko deia egin nahi dute, esperientzia aberasgarria izan baitaiteke elkar ezagutzeko, zubiak eraikitzeko eta etorkizuna elkarlanean lantzeko.

 

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 49 1 2 3 4 5 6
week 50 7 8 9 10 11 12 13
week 51 14 15 16 17 18 19 20
week 52 21 22 23 24 25 26 27
week 53 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
InnovaciĆ³n basada en la vigilancia e inteligencia