HARPIDETZA

Sare sozialak

“Ekonomia zirkularra, berrikuntzarako aukera”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2020ko urria I

Aurreko urteetan bezala, Azaro Fundazioak Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldi bat antolatu du Innobasquerekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Urriaren 22an ospatutako ekitaldia online egin da, pandemiaren aurkako prebentzio-neurriei jarraituz.

Jardunaldi hau RIS3 Euskadi plana (Espezializazio Adimentsu Estrategia) lurralde mailan ezagutzera emateko ekitaldi sorta baten parte da. Ekonomia zirkularra zeharkakoa eta sektore anitzekoa da, eta plan horren esparru askotan dago, eta zuzenean eragiten dio haren garapenari.
Horregatik, "Ekonomia zirkularra, berrikuntzarako aukera" jardunaldiaren helburua bikoitza izan da: batetik, RIS3ren estrategia eta tresnak ezagutaraztea, Europako Itun Berdearekin batera; bestetik, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua enpresa-mundura hurbiltzea, Grupo Vaillant Saunier Duval bezalako kasu erreferenteen bidez, non arau berriak eta enpresaren ekonomia zirkularraren estrategiak kontuan harturik produktu eko-berritzaileak gauzatu dituzten.

Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa eta Aklima – Ingurumenaren Euskal Klusterra erakundeen hitzaldiak ere izan dira. Ihobek Ekonomia Zirkularraren estrategia eta egungo tresnak aurkeztu du.

RIS3 Euskadi Estrategia

RIS3 Estrategia, Europako Batzordearen gidaritzapean, lurralde ezberdinek 2014-2020 aldirako definitu duten espezializazio adimentsurako estrategia da. Helburua lurralde bakoitza, mundu mailan, lehiakor izan daitekeen ekonomiaren eremuetan espezializatzea da, eta Euskadin hiru lehentasun estrategiko aukeratu dira: fabrikazio aurreratua, biozientziak/ osasuna eta energia. Xedea da I+G+b garatzeko erabilgarri dauden baliabideak eremu estrategiko horietan kontzentratzea, hazkundea eta enplegua sortzeko. Estrategia hau hainbat erakunderen lankidetzari esker ari da gauzatzen: agintari publikoak; enpresa komunitatea; ezagutzaren eta unibertsitatearen mundua; eta gizarte zibila.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 49 1 2 3 4 5 6
week 50 7 8 9 10 11 12 13
week 51 14 15 16 17 18 19 20
week 52 21 22 23 24 25 26 27
week 53 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2020 irailak 24
CircularSeas workshop 2&3
2020 urriak 01
Innovación basada en la vigilancia e inteligencia