HARPIDETZA

Sare sozialak

CircularSeas proiektuaren 4. bazkide-bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2021eko urtarrila I

Azaro Fundazioak eta Leartiker zentro teknologikoak CircularSeas europar proiektuaren baitan ospatutako 4. bazkide-bileran parte hartu dute. Osasun egoeraren ondorioz online egin da eta bazkide guztiak elkartu dira azken urteko ekintza planari jarraipena emateko.

CircularSeas Interreg Atlantic Area programarekin batera Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bitartez finantzatutako proiektua da eta hondakin plastikoak itsas industrientzako produktu jasangarrietan bilakatzea du helburu.

Azaro Fundazioa hondakin plastikoen diagnostikoa egiteaz arduratu da, eta abenduan argitaratu zuen emaitzen txostena dagoeneko eskuragai dago. Bertan, proiektuko partaide diren 5 nodoetan burututako diagnostikoen bilduma aurkitu daiteke eta horietan bildutako hondakinen karakterizazioa ere azaltzen da, besteak beste. Gainera, Azaro Workshop 2 & 3 jardunaldian sortutako produktu berdeen ideiak biltzen ari da, ondoren negozio ereduak definitzeko.

Bestalde, otsailean workshop transnazional bat antolatu da, non beste herrialdeetako  produktu berdeak ezagutzeko aukera egongo den. Era berean, 3D Printing teknologia bidez ekoitzitako produktu potentzial berriak aurkeztuko dira. Antolatzaileek ekitaldian parte hartzeko gonbitea egin dute.

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abendua 2021 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 48 1 2 3 4 5
week 49 6 7 8 9 10 11 12
week 50 13 14 15 16 17 18 19
week 51 20 21 22 23 24 25 26
week 52 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe