Eskualdeko hainbat enpresa martxoaren 7an eta 9an egindako jardunaldietan

Inprimatu

2010.ean abiarazitako Elkarguneak programak jarraipena du aurten ere, ETEei zuzendutako hiru elkargune egingo direlarik, arlo komertziala lantzeko helburuarekin. Martxoaren 7an egin zen 2012.eko lehen topaketa eta hamairu enpresak hartu zuten parte. Bentas Taldea, merkatal arloan aditua den enpresaren eskutik, plangintza eta antolaketa komertziala izan ziren hizpide. Hurrengo Elkargunea maiatzaren 14ean egingo da.

Honekin batera, Azaro Fundazioak Tutoretza Komertziala izeneko zerbitzua jarriko du Elkargune hauetan parte hartzen duten enpresen eskura, arlo komertziala indartzeko tutoretza zerbitzua eskainiz.

Bestalde, martxoaren 9an Berrikuntza Gunean egin zen “Negozio ideia berriak osasun sektorean” jardunaldian plastikoa eta kautxua lantzen dituzten eskualdeko hainbat enpresa bildu ziren, osasun arloko estrategia global eta teknologikoaren berri izateko. Manu Vizan, Leartiker eta Azaro Fundazioaren partner den B+I Strategy konpainiako kidea izan zen hizlari. Medikuntzako osagai zein aplikazio ezberdinen inguruko merkatu egitura azaltzeaz gain, joera teknologikoez eta material berriek merkatu eta produktu hoietan izango duten garrantziaz mintzatu zen. Jardunaldiaren balorazio oso ona egiteaz gain, bertan parte hartu zutenek hartu-eman ugari egiteko aukera izan zuten.