2012, Kooperatiben Nazioarteko Urtea

Inprimatu

Nazio Batuek 2012.urtea Kooperatiben Nazioarteko Urtea izendatuta, Azaro Fundazioak eta Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak bat egin dute Nazio Batuen Erakundearen aldarrikapenarekin. Kooperatibek garapen ekonomiko eta sozialerako egin duten ekarpena azpimarratzen du NBEren adierazpenak, bereziki pobrezia murrizteko, lanpostuak sortzeko eta gizarteratzearen alde kooperatibek egindako lana. “Kooperatibek mundu hobea eraikitzen laguntzen dute” izenburupean, hiru helburu finkatu dituzte urte honetarako: kontzientzia handiagoa sortzea, hezkundea bultzatzea eta politika egokiak ezartzea.

Kooperatiben Mahaia Elkarteak, Azaro Fundazioaren laguntzarekin, sortu berri diren hainbat enpresa-kooperatibari aholkularitza eta laguntza ekonomikoa eman die azken urteetan. Eta aurten, horren urte berezia izanik, ekitaldi berezi bat antolatuko dute maiatzean, NBEk izendatutako Kooperatiben Urtea ospatzeko.