Innobasque, Madrid Emprende, Hub Madrid eta Medialab Pradon izan da Azaro Fundazioa

Inprimatu

Lea-Artibai Health Unit estrategia azaltzeko asmoz, Azaro Fundazioa Innobasqueko arduradunekin bildu da. Lea-Artibai eskualdea osasun arloan espezializatu ahal izateko Innobasqueren lankidetza izango du Azarok.

Otsailaren bukaeran berriz eta Garapenek antolatuta, Madrid Emprende, Hub Madrid eta Medialab Prado bisitatu zituzten Azaro Fundazioko kideek. Madrilen kokatutako hiru erakundeok ekintzaileei zein enpresei bideratutako zerbitzuak, programak eta guneak eskeintzen dituzte.

Madrid Emprende, Madrileko garapen agentzia, hiriko enpresa-ehunaren lehiakortasuna bultzatzea du helburu. Hub Madrid, bere aldetik, lanerako guneak jartzen ditu ekintzaile sozialen eskura, beraien artean ezagutzak eta esperientziak parteka ditzaten. Medialab Prado, azkenik, artea, zientzia eta teknologia uztartea helburu duen gunea da; elkarlanean garaturiko proiektua sustatzen dira bertan.