HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Fabrikazio Aurreratuari buruzko bigarren jardunaldia: digitalizazioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko maiatza

Ekainaren 8an TransferINN proiektuko Fabrikazio Aurreratuari buruzko bigarren jardunaldia ospatuko da Hernaniko Orona Ideo Campusean.  Oraingoan jardunaldia digitalizazioari buruzkoa izango da, eta enpresen eraldaketa digitalak eskaini ditzakeen aukera eta onurak landuko dira bertan.

Esan bezala, jardunaldi hau TransferINN proiektu europarraren baitan kokatzen da. Proiektu honetan mugaz gaindiko zazpi erakundek parte hartzen dute, eta bere helburu nagusia ezagutzaren transferentzian oinarritutako berrikuntza ekosistemak sortzea da.

Fabrikazio Aurreratua da hain zuzen ezagutzaren transferentzia hori gauzatzeko aukeratutako alorretako bat, eta baita Azaro Fundazioa MGEP eta ESTIArekin batera lantzen ari den gaia ere. Lan talde honen helburuetako bat lau jardunaldi tekniko antolatzea da, Fabrikazio Aurreratua ikuspuntu ezberdinetatik aztertzeko.

(Egin klik irudian jardunaldiaren programa ikusteko)

Lehen jardunaldia martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, eta Fabrikazio Aurreratuaren testuinguru orokorra eta egungo egoera ezagutzera emateko balio izan zuen. Aurretik aipatu bezala, bigarren jardunaldia ekainaren 8an izango da eta digitalizazioa izango da hizpide, enpresa desberdinen praktika onak ezagutzeko aukera izango dugularik. Hirugarren jardunaldia (Fabrikazio Gehigarriari buruzkoa) urrian izango da ESTIA-n , eta azkena (negozio ereduei buruzkoa) 2019ko maiatzean.

Beraz, ekainaren 8an Orona Ideo Campusa jardunaldi interesgarri baten testigu izango da, non enpresa ezberdinek partekatuko dituzten esperientziei esker, digitalizazio prozesuari buruzko ikuspuntu zabalagoa lortu eta enpresa bati eskaini diezazkion onurei buruz informatu ahal izango dugun.

Animatu eta etorri!

Mesedez, konfirmatu asistentzia ekainaren 5a baino lehen email bidez (y Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu ) edo telefono honetara deituta 94 616 91 72.

Proiektu hau %65ean kofinantzatu du Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF), muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duenInterreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).  Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

 

ORHI proiektuko kideak Pauen batu dira 3. ekintzari hasiera emateko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

ORHI proiektu europarra % 65ean Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatuta dago eta Interreg V-A Espainia - Frantzia - Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren baitan gauzatuko da. Proiektua 2018ko urtarrilean hasi zen eta 2020ko abendura arte iraungo du.

ORHIk POCTEFAren mendebaldeko eremuan (Espainia-Frantzia-Andorra) enpresen arteko sinergiak garatuz nekazaritzako elikagaien industriari balioa eman nahi dio. Bere helburua Teknologia Berritzaileen eta Negozio Eredu berrien nazioarteko eta mugaz gaindiko identifikazioa da, enpresetan materia organiko eta plastiko fluxuen balio erantsiko erabilera berriak sustatu eta hauen baliatze eraginkorra bultzatu dezaten.

Apirilaren 10 eta 11an proiektuko kide guztiak Pauen batu ziren 3. ekintzari hasiera emateko helburuarekin. Ekintza hau agitazio metodologia batean formakuntza jasotzean datza, nekazaritza elikadura sektorean, enbalajean eta sektorearen industria osagarrietan emango diren ikastaroetan erabiltzeko.

Metodologia horrek sektoreko enpresen artean sinergiak identifikatzea ahalbidetuko du, enpresa parte hartzaileek dituzten hondakin eta gaitasunak identifikatu eta beste enpresa parte hartzaileren batek izan ditzakeen beharrekin gurutzatu edo lotuz.

Bestalde, momentu honetan Azaro Fundazioa lurraldearen karakterizazioan ari da lanean. Hori  dela eta sektoreko enpresa eta elkarteekin batuko da informazioa eta datuak jaso eta proiektuaren helburuei erantzuna emateko.

 

RETRACE proiektu europarrak bere bigarren faseari hasiera eman dio

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Nola ari da gertatzen Ekonomia Zirkularrerantz trantsizioa Europan? Ze garrantzia dauka horrek Europako Kohesio Politikaren baitan? Ze ideia eskaini dezakete Ekonomia Zirkularrarekin zerikusia daukaten politikak formulatzen eskualde mailan izandako esperientziek?

Hauek dira Bruselan ospatutako CIRCULAR REGIONS ON THE WAY - A vision on Cohesion Policy Beyond 2020 jardunaldian landu ziren galderetako batzuk, Politécnico di Torino-ko Arkitektura eta Diseinu Sailak Interreg Europe RETRACE proiektuaren baitan antolatutakoa. (Ekitaldi honi buruz gehiago jakiteko Euskadi Irratiko Vivir para ver irratsaioan egin genuen elkarrizketa entzun dezakezu).

Jardunaldi hau bereziki garrantzitsua izan zen RETRACE proiektuaren lehen nazioarteko dibulgazioa ekimena izan zelako, eta baita bere lehen fasearen bukaera ere. Orain, proiektuko kideak apirilaren 1ean hasi zuten bigarren fasean murgilduta daude jada.

Fase honetan garrantzitsuena kide bakoitzak idatzi duen Tokiko Akzio Planetan definitutako ekimenen inplementazioa eta jarraipena izango da. Horretarako politiketan modu errealean eragiten eta Ekonomia Zirkularreko proiektuak lantzen ahaleginduko dira, proiektu hauen ardatza elkarlan publiko-pribatua izango delarik.

Bere aldetik Azaro Fundazioak bi lan-ildo jarraituko ditu: herritarren eta inguru enpresarial zein publikoaren artean sentsibilizazio ekimenak egiten jarraitzea eta lurraldeko beste entitate batzuekin elkarlanean jasangarritasun eta zirkularitate ezaugarriak dituzten proiektuen traktore eta azeleratzaile papera hartzea.

RETRACE proiektuak Ekonomia Zirkularrerantz trantsizioa erraztuko duten tokiko politikak formulatzeko metodologia moduan Diseinu Sistemikoaren erabiltzea bultzatu nahi du eta EGEF-ek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) finantzatuta dago Interreg Europa proiektuaren bidez

 

“Innovation and Entrepreneurship Lab” ekimenaren bigarren edizioa bukatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Lehen Job Lab programaren barruan kokatzen den “Innovation and Entrepreneurship Lab” atalaren  bigarren edizioa apirilaren 11an bukatu zen.

Lehen Job Lab programa Lea Artibai Ikastetxeak martxan jarritako programa bat da, Lea-Artibai eskualdeko eta inguruko langabetuen laneratzea hobetzeko helburua duena. Europako Gizarte Funtsaren finantzazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan kokatzen da, eta hiru ekimenetan banatuta dago.

Horietako bat da hain zuzen “Innovation and entrepreneurship lab” deritzona. Bertan hautatutako pertsonak berrikuntza teknikari gisa beharrezkoak diren gaitasunetan trebatzen dira eta praktikak egiten dituzte enpresetan proiektu ezberdinak garatuz.

Bigarren edizio honetan lehenengoan baino parte hartzaile gehiago egon dira. Orain, praktikak amaitu eta bi astera, erdia baino gehiago lanean dago jada.

Ekaitz Solabarrieta Agorria dugu bigarren edizioko partaideetako bat, eta berarekin izan gara programa honen baitan bizitako gertuagotik ezagutzeko:

Zer ikasi zenuen edo zertan lan egin zenuen aurretik?

Telekomunikazio sistemak eta informatika aplikazioen garapena ikasi nuen. Aurretik informatika mantentze-lanetan eta aplikazioen tester bezala ibili naiz lanean.

Nolako esperientzia izan da "Innovation and Entrepreneurship Lab"?

Bi hilabetez kontzeptu teorikoak barneratzen egon ginen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta ondoren ITS enpresan egon naiz praktika egiten. Ikasitakoa praktikan jartzeaz gain, beste hainbat lan ere egin ditut bertan. Lehenengo asteak lankideengandik ikasten egon nintzen, baina pixkanaka ni ere lanak egiten hasi nintzen, azkenean beraiek bezala lan egitera iritsi arte. Asko ikasi dut eta gustura egon naiz.

Ze egoeratan zaude orain?

Praktikak bukatu ostean urte beterako lan kontratua egin didate. Enpresan oso giro ona dago eta lana ere gustuko dut, beraz oso pozik nago.

Gomendatuko zenuke programa honetan parte hartzea?

Lan egin nahi duen edonori gomendatuko nioke. Gaur egun leku guztietan esperientzia eskatzen dizuete, eta askotan horixe da hain zuzen gazteoi falta zaiguna. Lehen job lab aukera ona da lan munduan murgiltzen hasteko.

 

 

TransferINN proiektu europarraren jarraipen bilera Perpignanen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea helburu duen eta EGEFk kofinantzatutako TransferINN proiektu europarrak Perpignan-en (Frantzia) bildu ditu oraingoan proiektuko kideak. Martxoaren 21, 22 eta 23an ospatu zen bilera honetan izan zen Azaro Fundazioa ere, eta proiektuaren lider gisa, aurreko seihilekoan (2017ko urria- 2018ko martxoa) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz arduratu zen, hurrengo seihilekorako helburuak aurkezteaz gain.

Lehenengo eguna praktika onei zuzenduta egon zen. Hainbat enpresen kasuak ezagutu eta Perpignaneko unibertsitatean martxan jartzen ari diren enpresen inkubagailua ikusteko aukera izan zuten bazkideek. Hurrengo bi egunetan bakoitzak lantzen ari den gaiei buruzko aurkezpena egin zuen; Adimen Estrategiko Sistemak, Ingeniaritza Talde Integratuen formazioa, komunikazio plana, ziurtapen prozesua, gastu bateratuak eta nodoak, besteak beste. Topaketari amaiera emateko, hurrengo eman beharreko pausuak adostu zituzten eta hurrengo bilerarako data ezarri; 2018ko azaroan, Bidart-en (Frantzia).

Kontuan izan behar da proiektuaren fase honetan proiektuko kideak enpresekin berrikuntza sistematikak, planak edo proiektuak ezartzen hasiak direla. Gai honek garrantzi handia dauka proiektuaren baitan eta ezinbestekoa da bazkideek horrelako bileretan egiten ari direnaren beri ematea, gainerakoek ekarpenak egin ditzaten eta ideia berrientzako tartea egon dadin.

Horrez gain, bazkideek ez diote nodoetan lan egiteari utzi. Nodoak gai konkretuak lantzeko osatutako lan-taldeak dira, eta honako lau gaietan zentratu dira: Nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura segurtasuna, ekoizpen aurreratua, eta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa. Azaro Fundazioa, Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin eta ESTIarekin batera, Fabrikazio Aurreratua lantzen ari da. Horretarako, hurrengo urte eta erdian zehar lau jardunaldi tekniko antolatuko dituzte, gai honen alderdi ezberdinak landu eta publikoari ezagutzera emateko. Lehen jardunaldia joan den martxoaren 14an ospatu zen Leartibai Berrikuntza Gunean, eta oso harrera ona izan zuen (informazio gehiagorako entzun Bizkaia Irratiko Lau Haizetara saioan egin ziguten elkarrizketa). Hurrengo jardunaldia aldiz, ekainaren 8an izango da Mondragon Unibertsitatean.

 
 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30