HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Formakuntza saioak Lea-Artibaiko ekintzaileentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko martxoa I

Azaro Fundazioak bere sorreratik lan egin du eskualdeko ekintzaileei laguntza eskaini eta erraztasunak ematen. Lea-Artibai eskualdeko ekintzaileen bidelagun izan da eta izaten jarraitzea du helburu, horregatik hasi berriei zein finkatutako ekintzaileei beraien ibilbide profesionalean lagungarri izango zaizkion ekintza ezberdinak antolatzen ditu.

Horren adibide dira formakuntza saioak. 2019. urterako “Ezagutza pildorak” deitu dioten hainbat formakuntza saio diseinatu ditu Azarok. Hilero ospatzen diren saio hauek dinamikoak eta praktikoak izaten dira batez ere, eta bakoitzean gai ezberdin bat jorratzen da, beti ere ekintzaileari eta enpresa munduari estuki lotutako gaiak eta aditu batek eskainiak.

Ekintzaileentzat interesgarriak eta baliagarriak izan daitezkeen gaiak izaten dira: bezeroarekin erlazionatutako hainbat gai (fidelizazioa, praktika onak...) planifikazio komertziala, sare sozialak, estrategia digitala, ezberdintzeko gakoak, interneteko segurtasunarekin erlazionatutakoak...

Ostiral honetan, konkretuki, Merkataritza Plana gaia landu dute Grupo Bentaseko Silvia Angueira adituaren eskutik. Silvia Angueirak 10 urtetik gorako esperientzia du merkataritza-aholkularitzan eta formakuntzan. Horrez gain, merkataritza-kudeaketaren hobekuntzarako prozesuen ezarpenean aditua da.

 

Azaro Fundazioa Oarsoaldean hizlari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko martxoa I

Azaro Fundazioa hizlari izan zen, Oiartzungo Labore elkartean antolatu zen mahai inguruan, martxoaren 20an. Oarsoaldean, hainbat kooperatiben artean ekonomia sozialeko eragileen espazio propio bat sortzen ari dira. Hori dela eta, beste eskualde batzuetako sektore horretako eragileak izan ziren han, beraien esperientziak partekatzen. Aiaraldea, Debagoiena eta Lea-Artibai eskualdeetako jardunbideak aurkeztu ziren.

Azaro Fundazioak bere egitasmoaren nondik norakoak azaldu zituen; hau da, eskualdeko kooperatibekin elkarlanean, Lea-Artibai eta ingurune hurbilean gizarte-ekonomiako enpresen sorrera sustatu eta horren inguruko filosofia hedatzea. Bestalde, kooperatiba horiekin zehaztu berri duen eraldaketa sozialerako proiektua ere aurkeztu zuen.

 

 

ORHI Europar Proiektuko Partzuergoaren hirugarren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko otsaila I

 

Azaro Fundazioa ORHI Europar proiektuko partzuergoaren hirugarren bileran izan zen, pasa den otsailaren 14 eta 15ean, Logroñon. 2018ko urtarrilean hasitako proiektua da, eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) %65ean kofinantziatuta dago Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez. ORHIren helburua POCTEFA lurraldearen mendebaldeko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren balioa azpimarratzea da, honako hauen bidez: sinergia garapena lurralde bietako enpresen artean; balio erantsiaren erabilera berriak sustatuko dituzten Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien nazioarteko eta mugaz bestaldeko identifikazioa; eta materia organiko eta plastikoen emariaren erabilera eragile eta eraginkorra enpresetan.

Bazkideek, bileraren egun bietan, sustatutako ekintza bakoitzean orain arte egindako aurrerapenak errepasatu zituzten eta hurrengo sei hilabeteetarako lan egitasmoa ezarri zuten. Bigarren eguneko jardunaldia ECOEMBRESen instalazioetan burutu zen, Espainia guztian ontziak berreskuratzeko irabazi-asmorik gabeko erakundea. Bertan, bazkideek, plastikozko ontzien birziklatze eta diseinu ekologikoarekin erlazionatutako egitasmo ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuten.

Momentu honetan, Azaro Fundazioa nazioarteko nekazaritzako elikagaien sektorerako negozio eredu berriak bilatzen eta identifikatzen ari da, gero, proiektuko partaide diren lurraldeetako enpresetan ezarri ahal izateko.

Partzuergoaren hurrengo bilera 2019ko irailean ospatuko da, Okzitanian.

 

 

 

Kooperatiben Mahaiak 2 kooperatiba berri babestuko ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

I 2019ko otsaila I

Azaro Fundazioak dinamizatzen duen Kooperatiben Mahaia Elkartearen otsaileko bileran, 2 proiektu berriri 18.000 €-ko babes ekonomikoa ematea erabaki zen: Berrizen kokatuta dagoen eskola aktiboa eta ikus- entzunezko zerbitzuak eskaintzen dituen Bermeoko kooperatiba bat.

Kooperatiben Mahai Elkartea Lea-Artibai eskualdeko eta Busturialdeko kooperatibek osatzen dute: Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier. Hauen inplikazioa eta babesa oso garrantzitsuak dira kooperatiba berrien sorreran. Aipatzekoa da, egitasmoa martxan jarri zenetik, 28 kooperatibek jaso dutela laguntza Mahaiaren eskutik.

Horrez gain, kooperatiba horiek beraien eskualdearekiko duten konpromisoan haratago joatea erabaki dute, eta Azaro Fundazioarekin elkarlanean, eraldaketa sozialerako beste proiektu batzuk lantzen ari dira.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe