HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibai Sarean, harremanak saretzen jarraitzen dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hileroko zitarekin jarraituz eta Lea-Artibai Sarean ekimenaren baitan, inguruko ekintzaile eta enpresa sortu berriekin euren beharrizanen araberako dinamikak lantzen jarraitzen dugu. Ekimenaren azken saioan, proiektu bakoitzaren pitcha prestatzen aritu ginen. Horretarako teknikak jaso ostean, enpresa bakoitzak bere aurkezpena egin zuen modu eraginkorrean, role playingaren bidez.

Hileroko zitara bertaratzen den ekintzaile batek esan bezala “talde terapia dira dinamika hauek”. Ekintzaile izatearen arazoak eta enpresa bat martxan jarri ostean lehen urteetan izaten diren gora-beherak amenizatzen laguntzen duten terapia saioak eskaintzen ditu Lea-Artibai Sarean dinamikak. 

Zu ere Ekintzaile bazara, proiektuari forma ematen ari bazara edota hiruzpalau urte badaramatzazu merkatuan, zatoz zure kezka, poz eta ilusioak konpartitzera; elkarrekin errazagoa da bidea

Lea-Artibai Sarean, Ekintzaileen hileroko zita. Hileko azken ostiralak.

 

Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 20an, Emakume Langilearen Nazioarteko egunari keinu eginez, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak elkarlanean Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketa antolatuko dute. Topaketa hau eskualdeko emakume ekintzaile guztiei zuzenduta dago, eta helburu nagusia iaz egin zen Emakume Ekintzaileen I. Topaketari jarraipena ematea da. Iaz parte hartu zuten emakumeen beharrizanak oinarri hartuz, oraingoan coaching-a eta motibazioa landuko dira Adela Balderas “coach” eta hezitzaile ospetsuaren eskutik. Dinamika parte hartzailea izango da, emakumeak protagonista izango direlarik.

Hona hemen ekitaldiaren zehaztapenak:

• Data: Martxoak 20, asteartea

Lekua: Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea

• Ordua: 14:30 -16:30

Izena eman nahi izanez gero, deitu 94 683 34 95 (Jone) / 94 616 91 72 (Yaiza) edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera martxoaren 16a baino lehen.

Animatu parte hartzera!

 

EMEekin: emakumeen ekintzailetza eta kalitatezko lanpostu egonkorrak sustatzeko programa berria

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak eskualdeko emakume langabeei zuzendutako trebakuntza programa berri bat jarriko du martxan, emakumeen ekintzailetza eta lanpostu egonkor eta kalitatezkoak sustatzeko helburuarekin. Lan munduratzerakoan emakumei lagundu nahi zaie, berdin delarik inorentz lan egin edo enpresa jarduera berri bat martxan jarri.

Erabiliko den metodologiak aurrez aurreko prestakuntza online edo IKT erreminten bidezko trebakuntzarekin konbinatuko du, eta oinarri ia guztiz praktikoa izango du. Izan ere, modulu bakoitzean beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzeko proiektu bat landuko da.  Presentzialaren eta birtualaren arteko dualtasun honek familia bizimoduarekin bateragarritasuna erraztea du helburu, edozein toki eta momentutan formaziora sarbidea izanik. Gainera, irakaslearekin etengabeko online kontaktua ahalbidetzen du.

Trebakuntzak gaitasunen garapenerako 4 gaikako modulu izango ditu, ekintzailetza, negozio ereduak eta berrikuntza, ekonomia zirkularra eta sormenari buruzkoak. Gainera, norbere garapenerako modulu bat ere egongo da, lidergotza, komunikazio, talde lana,  gatazken konponbidea, emozioen kudeaketa, aldaketara orientazioa… bezalako gaitasunak lantzeko.

Parte hartzaile bakoitzari ibilbide pertsonalizatu bat egingo zaio, teknologia berrietan oinarritutako lan orientazio eta bitartekotza zerbitzu bat eskainiz.

Programak sei hilabeteko iraupena izango du: martxotik irailera.

Programan parte hartzeko interesa badaukazu jarri gurekin kontaktuan hurrengo email edo telefonoaren bitartez:

Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu / 946169172

Izena emateko azken egun otsailaren 23a izango da.

 

            

 

Lea-Artibaiko berrikuntza ekosistema ezagutzera etorri da SPRIko zuzendari nagusia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Alex Arriola SPRIko Zuzendari Nagusia, Aitor Cobanera Teknologia eta Berrikuntzako Zuzendaria eta Iñaki Tellechea Enpresa Sustapeneko Zuzendaria gure artean izan ditugu Lea-Artibaiko berrikuntza ekosistema ezagutzeko.

Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikoa bultzatzeko lau erakundeen artean dugun gobernantza eredua (Leartiker ikerkuntza arloan, Lea Artibai Ikastetxea prestakuntzan, Leartibai Garapen Agentzia toki garapenean eta Azaro Fundazioa ekintzailetza eta berrikuntza arloan) goraipatu eta eredugarritzat jo dute, eta lan ildo horretan lanean jarraitzeko animatu gaituzte.

Horrez gain, Leartikerren garatzen dauden hainbat ikerkuntza proiektu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bisitariek, eta baita Azaro Fundazioak inguruko enpresen lehiakortasunean eragiteko dituen lan ildo nagusiak ere.

 

Lankidetza-sormena proiektuak definitzeko estrategia gisa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Denok dakigu enpresa munduan lankidetza proiektuak aurrera ateratzea zaila dela, baina ondo dakigu baita ze garrantzitsuak eta beharrezkoak diren. Horregatik, Azaro Fundazioak Hegan eta Durangoko Lehiakortasun Poloa bezalako beste erakunde batzuekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako Elkarlanean laguntzara proiektu bat aurkeztu zuen iaz. Proiektu horren helburua enpresen arteko lankidetza ideia eta  proiektuak definitzea da.

Helburua lortzeko Azarok oso ondo ezagutzen dituen bi tresna konbinatu dira. Alde batetik Adimen Lehiakorra (AL) eta bestalde Sormena. Adimen Lehiakorra erabiliz, proiektuaren lehen hilabeteetan prozesuko partaide garen erakunde guztiak gai ezberdinei eta gure beharrei buruzko ezagutza sortzen joan gara. Urtarrilaren 31 eta otsailaren 7an froga eta balioeste aldi baten ostean, ekintzara pasako gara garatutako ezagutza guztia ideia eta proiektuen definizioan gorpuztuz. Horretarako Sormena erabiliko dugu, Creative Problem Solving metodologiaren bitartez hurrengo erronkari aurre egiteko: 4.0 Industriari buruzko enpresen arteko lankidetza ideiak definitzea. Horretarako, bitarteko erakunde ezberdinak (Innobasque, BFA, Eraikune, HEGAN, Durangaldeko Lehiakortasun Poloa, Euskadiko Teknologia Libreko eta Ezagutza Irekiko Enpresen Elkartea eta Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntza) eta hainbat enpresa batuko gara, sektore anitzeko ikuspuntu batekin negozio ideia zehatzak eta enpresa errealitatearekin lotura dutenak definitzeko, lankidetzaren aspektua ahaztu gabe.

 

Madrilen egon gara Tetuan Valley eta Seed Rocket start-up azeleradorak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den urtarrilaren 24an Campus Madrid espazioan izan ginen bertan kokatutako bi proiektu interesgarri ezagutzen:

Tetuan Valley irabazi asmorik gabeko enpresa azeleratzaile bat da, ekintzaile digitalak trebatzeko helburua daukana. Sei asteko formakuntza baten bitartez ekintzaileei enpresa munduari buruz jakin beharrekoa irakasten diete, lehen prototipoa sortu edo lehen bezero edo erabiltzaileak lortzeko laguntza eskainiz. 240 start-up baino gehiagorekin lan egin dute dagoeneko eta ekintzaile komunitateari garrantzi handia ematen diote. Egun Azaro elkarlanerako proiektu bat definitzen ari da Tetuan Valleyrekin, eskualdeeko ekintzaileei zerbitzu berritzaileak eskaintzeko asmoz.

Madrilgo bisita aprobetxatuz, Seed Rocketen instalazioak ere bisitatu genituen. Seed-Rocket Espainiako lehen enpresa azeleratzailea da, eta oinarri teknologikoa duten proiektuekin egiten du lan. Mentore, inbertitzaile eta ekintzaileek osatzen duten sare baten bitartez teknologia berriei bultzada eman eta proiektu berritzaileen aldeko apustu argia egiten dute.

Biak ere oso erakunde interesgarriak eta ekintzailetzarekin benetan konprometituak iruditu zaizkigu. Honela beraz, elkarlanerako bide zehatzak definitzen hasiak gara dagoeneko.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30