HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Azaro Fundazioa KoopFabrikak antolaturiko saio batean hizlari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko apirila

Azaro Fundazioak KoopFabrikak apirilaren 10ean Hernanin antolatu zuen formatzaileentzako jardunaldi batean parte hartu zuen hizlari moduan.

KoopFabrika ekintzailetasun soziala eta ekonomia sozial berria sustatzeko lankidetza programa bat da, izaera anitzeko eragileak saretzen dituena: Mondragon Unibertsitateko Lanki ikertegia, OlatuKoop sarea, Bagara, EHUko GEZKI Gizarte Ekonomia Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua eta eskualde ezberdinetako udal eta garapen agentziak besteak beste.

Aipaturiko saioan interkooperazioaren inguruko esperientzia ezberdinak azaldu ziren, hala nola, Mondragonen interkooperazio esperientzia eta OlatuKoop sarearena.

Azaroren kasuan Lea-Artibai eskualdean eta bere ingurune hurbilean gizarte ekonomiako enpresen sorrera bultzatu eta gizarte ekonomiaren inguruko filosofia hedatzeko daukan egitasmoa aurkeztu zuen. Ekimen hau aurrera eramateko Kooperatiba Mahai Elkartearekin eta inguruko eskualdeetako sustapen eragileekin duen elkarlanaren garrantzia azpimarratu zen bereziki aurkezpenean zehar.

 

Fabrikazio Aurreratua izan zen gai nagusia Azaro Fundazioak TransferINN proiektu europarraren baitan antolatutako jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Fabrikazio Aurreratua izan zen protagonista martxoaren 14an Lea-Artibai Berrikuntza Gunean ospatu zen jardunaldi teknikoan.“Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean Azaro Fundazioak antolatutako topaketa hau datorren urte eta erdian zehar ospatuko diren lau jardunaldietako lehena izan zen. TransfeINNproiektu europarraren baitan Azaro Fundazioak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoaketa ESTIAk Fabrikazio Aurreratuaren inguruan sortu duten nodoaren ekimen bat da hau.

Ainhoa Arrizubieta, Azaro Fundazioko zuzendaria izan zen jardunaldiari hasiera emateko arduraduna eta TransferINN1 proiektu europarraren aurkezpenarekin hasi zuen saioa. Proiektu honen helburua unibertsitateetan, formazio zentroetan, zentro teknologikoetan... eskura dagoen ezagutza Enpesa Txiki eta Ertainei (ETE) eta ekintzaileei transferitzea ahalbidetuko duen mugaz bestaldeko berrikuntza ekosistema indartzea da. Egitasmo honen baitan gauzatu diren ekintzetako bat mugaz bestaldeko berrikuntza eta transferentzia nodoen sorrera izan da, eta horixe izan da justu ere, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunea atzo fabrikazio aurreratuan interesa duten enpresen topaleku bilakatzeko arrazoia.

Jardunaldian parte hartu zuten hizlariek fabrikazio aurreratuaren aukerak eta industrian duen garrantzia aztertu zituzten ikuspuntu eta esperientzia ezberdinak elkarbanatzen zituzten bitartean. Hauek izan ziren jardunaldian entzuteko aukera izan genuen hizlariak; Marc Moulín (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko Zuzendaria) José María Borda (Sisteplant enpresako Zuzendaria), Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitateako Datuen Analisiak eta Zibersegurtasuna Ikerketa Taldeko Koordinatzailea), Iván Tabernero (ADDILAN), Lander Galdos (Mondragon Unibertsitatea, SERVO-4.0) eta Olivier Larre (ESTIA, ADDIMADOUR).

Bukatzeko, jardunaldian zehar parte hartu zuten hizlariekin mahainguru bat ospatu zen eta Olga Irastorza (Bihartean Euskal Herriko Mugaz Gaindiko Merkataritza Ganberaren Arduraduna) ibili zen moderatzaile lanetan.

Fabrikazio Aurreratuak eskaintzen dituen aukerak eztabaidatu ziren mahai horretatik ateratako ondorioak hauxek izan ziren:

• Aurrerapauso handiak ematen ari bagara ere, Euskadin 4.0 Industriatik urrun gaude. Hala ere, aurrera egiteko bidea dago eta horretarako gaitasuna, gogoa eta egiteko modua ditugu.

• Elkarlan horizontala burutu behar da eta enpresa traktoreak ETEekin lan egitera behartu behar dira hauei aurrera egiten laguntzeko.

• Prestakuntza ezinbestekoa da 4.0 Industria garatzeko. Arazoa, kontzientziara heltzean datza, aldaketa kultural bat behar da.

• Teknologia eta berrikuntza beharrezkoak dira, baina prestakuntza gehiago behar da; bideratutako prestakuntza gehiago; enpresekin batera burututako prestakuntza gehiago... Eta jendea/gizartea fabrikazio aurreraturantz erakarri behar da.

-------

[1]TRANSFERINN: Azaro Fundazioak zuzentzen duen eta Europako beste sei erakunderekin batera parte hartzen duen proiektu europar bat da: Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, ESTIA (Ecole Supérieure des technologies Industrielles Avancées), INSUP formation, Ariège Expansion, Perpignan-eko unibertsitatea eta Kataluniako Generalitateko Irakaskuntza Saila. Proiektu hau %65ean kofinantzatu du Eskualde Gapenerako Europako Funtsak (EGEF), muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa indartzea helburu duenInterreg V-A Espania-Frantzia-Andorra Programaren bitartez (POCTEFA 2014-2020).  Egitasmo honek eskaintzen duen laguntza lurralde garapen jasangarri baten aldeko estrategia bateratuen bitartez mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzean datza.

 

Retrace proiektuaren lehen nazioarteko difusio jardunaldian izan gara Bruselan.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Retrace proiektuaren lehen fasea bukatzear da, eta bi urte hauetako emaitzak erakusteko helburuarekin martxoaren 22an nazioarteko difusio jardunaldia antolatu zen Bruselan. Ekimenak egun osoko egitaraua izan zuen, bi saiotan banatuta. Goizeko saioa Retraceko kideei zuzenduta egon zen, eta arratsaldekoa aldiz, publiko guztiarentzat irekita egon zen.

Goizeko saioan, Retraceko emaitzen inguruan hitz egin zen, batez ere lurralde bakoitzean landu diren Ekintza Planen inguruan.

Arratsaldean bestalde “Ekonomia Zirkularra, Europear Batasuneko lurraldeak moldeatzen”  izenburudun konferentzia izan zen ekintza esanguratsuena. Horren ostean, mahai-inguru bat egin zen, “Politiken bide-orria Europa Zirkularrerantzgaia landuz.

Ekimen honek politikariak, agintariak, politikak definitzeko arduradunak, Europar Batasuneko ordezkariak, garapen agentziak eta Ekonomia Zirkularra sustatzeko interesa duten enpresak bildu zituen, eta benetan interesgarria eta arrakastatsua izan zen.

(Argazkia Politecnico Torino)

 

Lea-Artibai Sarean, hileroko dinamikarekin jarraitzen dugu.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Hileroko hitzorduarekin jarraituz eta Lea-Artibai Sarean ekimenaren baitan, inguruko ekintzaile eta enpresa sortu berriekin euren beharrizanen araberako dinamikak lantzen jarraitzen dugu.

Oraingoan markinting-a izan da mintzagai. Dinamika parte hartzaile baten bidez enpresa bakoitzak marketing ekintza txiki bat diseinatu du Izaskun Rama dinamizatzaileak emandako pautetan oinarrituz. Ekintzak amankomunean jarri eta elkarren laguntzaz aberastu ditugu.

Ekimen hau ekintzaileen elkargune izateko sortu zen, eta hileroko hitzordura bertaratzen den ekintzaile batek esan bezala “talde terapia bihurtu dira dinamika hauek”. Ekintzaile izatearen arazoak eta enpresa bat martxan jarri ostean lehen urteetan izaten diren gora-beherak errazago eramaten laguntzen duten terapia saioak.

Zu ere Ekintzaile bazara, proiektuari forma ematen ari bazara edota merkatuan hiruzpalau urte badaramatzazu, zatoz zure kezka, poz eta ilusioak konpartitzera; elkarrekin errazagoa da bidea

Lea-Artibai Sarean, Ekintzaileen hileroko zita. Hileko azken ostiralak.

 

Eskualdeko 15 ekintzailek bat egin zuten Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Martxoko hilabeteak duen emakume-kutsua aprobetxatuz eta lehen edizioko arrakastaren ondoren, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak bigarren urtez Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen Topaketa antolatu zuten joan den martxoaren 20an.

Bi erakunde antolatzaileen aurkezpenarekin hasi zen saioan komunikazioa izan zen, Adela Balderas irakasle eta coach-aren laguntzaz, Lea-Artibaiko Berrikuntza gunean batu ziren eskualdeko 15 emakume ekintzailek jorratu zuten gaia. Profil oso ezberdinetako emakumeak denak ere; diseinatzaile grafikoak, ekintzaileak, coach-ak, aseguru aholkulariak, artisauak, hizkuntza irakasleak, komunikazio enpresa bateko jabeak, diseinatzaileak, denda ekologiko bateko langileak, argazkilariak...

Balderasek emakume ekintzaileak modan gaude esaldiarekin hasi zuen saioan, zerbitzu on bat ematea, bezeroa ondo ezagutzea eta mimoa bezalako kontzeptuak landu zituzten.

Lehenik, momentu honetan bizi dugun testuinguru digitalean eta sare sozialek duten eragina kontutan hartuta, ekintzaile batek eskura dituen erremintak mahai gainera ekarri zituzten taldeka egin zuten lan-dinamikan; zer zaren kontatzea garrantzitsua da, baina nola kontatzen duzun da printzipalena. Zerbitzu on bat emateak duen garrantzia argi gelditu zen saioan, bezeroa zaintzea ezinbestekoa dela eta gakoa detaileetan dagoela argi ikus baitzen. Sormena latzeko ariketa baten ostean (klip batek zenbat erabilera ezberdin izan ditzakeen ikusiz) taldekako beste ariketa bat egin zuten, zer bilatzen du bezeroak gaur egun? Nolako garrantzia dauka bezeroarekiko komunikazioak? galderei erantzunez. Bukaeran, ekintzaile bakoitzak autokritika egin eta beraien ibilbidean zehar izandako bi porrot eta beste bi arrakasta elkarbanatu zituzten gainerako ekintzaileekin.

Saio dinamikoa, parte hartzailea eta dibertigarria izan zen. Ekintzaileak zein antolatzaileak saioaren balantze oso positiboa egin zuten eta datorren urtean ere errepikatuko dutela adierazi zuten. Adela Balderasek azken gomendio batekin bukatu zuen saioa; izan zaitezte kuriosoak, horrela inoiz ez diozue ikasteari utziko.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1 2
week 36 3 4 5 6 7 8 9
week 37 10 11 12 13 14 15 16
week 38 17 18 19 20 21 22 23
week 39 24 25 26 27 28 29 30