HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Ekonomia zirkularra Lea-Artibaiko enpresetan txertatzeko aukera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Urriaren 24an Lea-Artibai Berrikuntza Gunean Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldia  ospatu zen Azaro Fundazioaren eskutik, Innobasque eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean. Guztira 30 pertsona inguru bildu ziren bertan, asko inguruko enpresetako ordezkariak.

Jardunaldiaren helburua Ekonomia Zirkularraren kontzeptua enpresetara hurbiltzea izan zen, ideia bat izateari utzi eta enpresen egunerokotasunean txertatzeko dauden bideak azalduz.

Hori lortzeko, Azaro Fundazioko Zuzendaria den Ainhoa Arrizubietak Bizkaiko Foru Aldundiaren Bizkaia Orekan programaren baitan, ekonomia zirkularraren inguruan  eskaintzen diren azterketak eman zituten ezagutzera, eta bertaratuei parte hartzeko gonbidapena luzatu zitzaien. Bi metodologia ezberdin dira, bata ekoizpen prozesuan oso enfokatua, bestea aldiz, negozio eredua bere osotasunean aztertzean datza, hau zirkularragoa nola izan hausnartzeko.  BFAk finantzatzeaz gain, interesa duen edozein enpresarentzat izan daitezke egokiak eta onuragarriak, Ainhoak azpimarratu zuenez.

Ondoren, Ihobeko Ignacio Quintanak Eusko Jaurlaritzatik RIS3 estrategiaren baitan Ekonomia Zirkularraren alde egiten duten apustuaren zergatia eman zuen ezagutzera. Izan ere, euskal industriaren kostuen %61 materialekin zerikusia duten kostuak dira,  beraz, garrantzitsua da zentzu honetan gastuak murriztea.

Alderdi teknikoaren ostean, Elkober, Rebattery eta Plastic Repair System enpresek kasu praktikoak azaldu zituzten. Azken enpresa honetan plastikoa gutxitzeko metodo bat garatu dute, termosoldadura prozesu baten bitartez. Itzulgarriak diren produktuen erabilgarritasuna 100%ean mantenduz, adibidez enpresa industrialetako plastikozko kontainerrak. Produktu berria erosi beharrean konpontzeak gastu ekonomikoaren zein karbono aztarnaren murrizketa garrantzitsua dakarrelarik.

     

 

Ekintzailetza lankidetzan, eskualdeko kooperatibentzat berrikuntzarako estrategia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Azaroaren 23an, Azaro Fundazioak eta Mondragon promozio zentroak antolaturiko jardunaldia Mondragon Korporazioko Bizkaiko kooperatibei zuzenduta egon da. Bertan, Cikautxo, Eika, Barrenetxe, Lea Artibai Ikastetxea eta Leartiker, izan dira  eskualdeko ordezkariak eta Batz, Eroski, Laboral Kutxa,  LKS-k Bizkaiko beste eremu batetik hurbildutakoak.

Lankidetzan ekin (emprender en colaboraciĆ³n) izan da jardunaldiaren gai nagusia, horretan dabiltzan 3 enpresen esperientzia ezagutzeko aukera izan dugularik:: batetik, CAF enpresak bere eragile ikuspuntutik startup-ekin nola lan egiten duen, bestetik, Tecuni enpresak BFA-ren open future programak startup baten bidez duen erronka bati aurre egiten nola lagundu dion azaldu du, azkenik, Savvy enpresa sortu berriakstartup baten ikuspuntutik hitz egin du.

Horrez gain, Calve Mayor inbertsio fondoak negozio aktibitate berriak identifikatu eta finantzatzeko bideak eta baliabideak zeintzuk diren aurkeztu ditu. Bukatzeko, Beaz-ek, Bizkaiko Foru Aldundiaren sozietate publikoaren eskutik, enpresa sustatzaile eta startup-en arteko lankidetzaren bidez erronken garapenerako dituen programen berri eman du.

   

 

Azaro Fundazioa berrikuntzarako zaintza eta adimen sistematikoan erreferente gisa VISIO 2018 Nazioarteko Biltzarrean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko azaroa

Azaro Fundazioak bostgarren aldiz parte hartu du hizlari gisaazaroaren 15 eta 16an Bilbon ospatu den VISIO Biltzarrean. Aurten bere zazpigarren edizioa bete duen etamundu osoko profesional eta erakundeak biltzen dituen Biltzar hau erreferente bat bilakatu daorain arte zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra bezala ezagutzen genituen arloetan. Aurrerantzean Nazioarteko Biltzar honetan azpimarratu duten bezala eta arau berriak dioen legez, zaintza eta adimena terminoekin ezagutuko dira esparru hauek.

VISIO Biltzarraren bigarren eguna Azaro Fundazioaren ponentziarekin ireki zuten. IƱaki Liebana eta Leire Aranaetxeberria, Azaroko teknikariek,enpresa eta erakundeetan zaintza eta adimenak duen garrantzia azpimarratu zuten bertaratuen aurrean. Izan ere, Azarok enpresen barne eta kanpo informazioa automatizatu eta kudeatzen duen Intool izeneko erreminta propioa garatuta dauka. Erreminta honek ezagutza sortu eta etengabeko berrikuntza dinamika bat ezartzen laguntzen die enpresei eta, azken urteetan bereganatutako esperientziari esker, adimeneko sistema bat txertatzean ikasitako lezioak transmititu zituzten Bilbon. Biltzarrean parte hartu eta ekitaldian stand propioa jartzeak, garrantzia handiko eragile gisa kokatzen du Azaro Fundazioa zaintza eta adimenaren alorrean.

Hortaz, Azaro Fundazioak INTOOL erremintaren aldeko apustua egiten jarraituko du eta berau hobetzeko baliabideak ere jartzen jarraituko du. Ahalegin honi esker Azarok mota honetako ekimenetan eta Europa mailan antolatzen diren beste batzuetan ere parte hartzen du (SCIP Europe eta ICI Conference), beti ere, inguruko enpresa-ehuna berritzea eta indartzea helburu hartuta.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5
week 19 6 7 8 9 10 11 12
week 20 13 14 15 16 17 18 19
week 21 20 21 22 23 24 25 26
week 22 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe