HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Eskualdeko 15 ekintzailek bat egin zuten Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen II. Topaketan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Martxoko hilabeteak duen emakume-kutsua aprobetxatuz eta lehen edizioko arrakastaren ondoren, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak bigarren urtez Lea-Artibaiko Emakume Ekintzaileen Topaketa antolatu zuten joan den martxoaren 20an.

Bi erakunde antolatzaileen aurkezpenarekin hasi zen saioan komunikazioa izan zen, Adela Balderas irakasle eta coach-aren laguntzaz, Lea-Artibaiko Berrikuntza gunean batu ziren eskualdeko 15 emakume ekintzailek jorratu zuten gaia. Profil oso ezberdinetako emakumeak denak ere; diseinatzaile grafikoak, ekintzaileak, coach-ak, aseguru aholkulariak, artisauak, hizkuntza irakasleak, komunikazio enpresa bateko jabeak, diseinatzaileak, denda ekologiko bateko langileak, argazkilariak...

Balderasek emakume ekintzaileak modan gaude esaldiarekin hasi zuen saioan, zerbitzu on bat ematea, bezeroa ondo ezagutzea eta mimoa bezalako kontzeptuak landu zituzten.

Lehenik, momentu honetan bizi dugun testuinguru digitalean eta sare sozialek duten eragina kontutan hartuta, ekintzaile batek eskura dituen erremintak mahai gainera ekarri zituzten taldeka egin zuten lan-dinamikan; zer zaren kontatzea garrantzitsua da, baina nola kontatzen duzun da printzipalena. Zerbitzu on bat emateak duen garrantzia argi gelditu zen saioan, bezeroa zaintzea ezinbestekoa dela eta gakoa detaileetan dagoela argi ikus baitzen. Sormena latzeko ariketa baten ostean (klip batek zenbat erabilera ezberdin izan ditzakeen ikusiz) taldekako beste ariketa bat egin zuten, zer bilatzen du bezeroak gaur egun? Nolako garrantzia dauka bezeroarekiko komunikazioak? galderei erantzunez. Bukaeran, ekintzaile bakoitzak autokritika egin eta beraien ibilbidean zehar izandako bi porrot eta beste bi arrakasta elkarbanatu zituzten gainerako ekintzaileekin.

Saio dinamikoa, parte hartzailea eta dibertigarria izan zen. Ekintzaileak zein antolatzaileak saioaren balantze oso positiboa egin zuten eta datorren urtean ere errepikatuko dutela adierazi zuten. Adela Balderasek azken gomendio batekin bukatu zuen saioa; izan zaitezte kuriosoak, horrela inoiz ez diozue ikasteari utziko.

 

Azaro Fundazioa Perpinyànen izan da TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko martxoa

Martxoaren 21, 22 eta 23an Azaro Fundazioa Perpinyànen (Frantzia) izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta EGEFek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da.Proiektu honetako lider gisa, Azaro Fundazioa gainerako kideekin elkartu zen Perpinyànen,orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

Bileran partaide ezberdinek landu dituzten gaiei buruzko aurkezpenak egin zituzten, eta hurrengo eman beharreko pausuak adostu ziren. Hainbat gai landu ziren bileran: nodoak, kideek garatu dituzten Adimen Estrategiko Sistemak, komunikazio plana, ziurtapen prozesua, gastu bateratuak, praktika onak...

Fase honetan, nodoetan egin beharreko ekintzekin jarraitzeaz gain, enpresekin berrikuntza sistematikak, planak edo proiektuak ezartzen hasi gara, beraz, gai hauek jorratzeari eskaini zitzaion bilerako denbora gehiena. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lan taldeak dira, eta honako lau gai hauei buruzkoak dira: nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura-segurtasuna, ekoizpen aurreratua eta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa. Nodo bakoitzaren baitan ekintza desberdinak garatuko dira. Azaro Fundazioa MGEP eta ESTIA-rekin batera Fabrikazio Aurreratuaren nodoan ari da lanean. Nodo honen barruan 4 jardunaldi antolatu dira “Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean. Lehen jardunaldia, martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta fabrikazio aurreratuaren testuinguru orokorra izan zen mintzagai.

Gainera, proiektuaren lider gisa Azaro Fundazioa aurreko seihilekoan (2017ko iraila-2018ko martxoa) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz ere arduratu zen eta bilera honekin hasten den hurrengo seihilekorako helburuak ere aurkeztu zituen.

Hurrengo bilera 2018ko azaroan izango da Bidart-en (Frantzia).

 

Lehen jardunaldia: Fabrikazio Aurreratuaren testuinguru orokorra

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 14an Fabrikazio Aurreratuari buruzko lehen jardunaldia ospatuko da Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean.

Jardunaldi hau TransferINN proiektu europarraren baitan kokatzen da, muga eremuko zazpi erakunderen lankidetzaren bitartez gauzatzen dena. Bere helburu nagusia ezagutzaren transferentzian oinarritutako berrikuntza ekosistemak sortzea da.

Hain zuzen ere, Fabrikazio Aurreratua ezagutzaren transferentzia gauzatzeko aukeratu den alorretako bat da, eta horregatik, Azaro Fundazioak ikuspuntu ezberdinetatik gai hau landuko duten lau jardunaldi antolatuko ditu, MGEP eta ESTIArekin elkarlanean.

Animatu etortzera!

Mesedez konfIrmatu martxoaren 12a aurretik 946 169 172 telefonoan edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera idatzita.

(Egin klik argazkian programa osoa ikusteko)

Proiektu hau %65ean finantzatu du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) Interreg V-A Espainia-Frantzia- Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga eremuko gizarte eta ekonomia integrazioa indartzea da. Programa honek lurralde garapen jasangarri baten alde, ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak burutzeko estrategia bateratuen garapenean ardazten du du bere laguntza.

 

Sektore arteko lankidetza ideiak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den urtarrilaren 31an eta otsailaren 7an Bizkaiko enpresa eta bitarteko erakunde ezberdinak Azaro Fundazioaren bulegoetan batu ginen sektoreen arteko lankidetza proiektuak definitzeko. Ez zen erronka makala esku artean geneukana! Hala ere, sormen tailerrak dinamizatu zituen Maria Txakartegiren lan bikainak eta parte hartzaileen gogoak espero baino emaitza hobeak lortzea eragin zuten.

CSP (Creative Problem Solving) metodologiak, pixkanaka eta ia konturatu ere egin gabe, ideiak definitzeko gaia ardaztera eraman gintuen, betiere gure gaitasunak kontuan izanda eta gainerako eragile eta enpresen gaitasunak ere irudikatuz, ideia guztietan ez baldin bada askotan.

Lortutako emaitza 14 lankidetza ideia definitzea izan da, batzuk bitarteko erakundeen artean eta beste batzuk enpresen artean. Hala ere, oraindik lan asko dago egiteko, naiz eta dagoeneko badagoen ideia hauek proiektu bihurtzeko prozesua arinduko duen ekintza plan espezifiko bat ideia bakoitzeko.

Definitutako ideia gehienak fabrikazio aurreratuarekin lotuta daude; konfidentzialtasuna dela eta xehetasunetan sartu gabe, bitarteko erakundeek ordezkatzen dituzten sektore guztietan digitalizazioak indar handia daukala aurreratu dezakegu.

Hemendik aurrera lan asko daukagu aurretik, esaterako proiektuko partenerrak konfirmatu eta sakontzea, proiektuaren garapenera enpresak gonbidatzea, lan kronograma definitzea eta proiektua dagokion laguntzetara aurkeztea, adibidez Elkarlanean.

Hurrengo newsletterrean definitu ditugun ideiei buruzko berriak izatea espero dugu.

 

Lea-Artibai Sarean, harremanak saretzen jarraitzen dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hileroko zitarekin jarraituz eta Lea-Artibai Sarean ekimenaren baitan, inguruko ekintzaile eta enpresa sortu berriekin euren beharrizanen araberako dinamikak lantzen jarraitzen dugu. Ekimenaren azken saioan, proiektu bakoitzaren pitcha prestatzen aritu ginen. Horretarako teknikak jaso ostean, enpresa bakoitzak bere aurkezpena egin zuen modu eraginkorrean, role playingaren bidez.

Hileroko zitara bertaratzen den ekintzaile batek esan bezala “talde terapia dira dinamika hauek”. Ekintzaile izatearen arazoak eta enpresa bat martxan jarri ostean lehen urteetan izaten diren gora-beherak amenizatzen laguntzen duten terapia saioak eskaintzen ditu Lea-Artibai Sarean dinamikak. 

Zu ere Ekintzaile bazara, proiektuari forma ematen ari bazara edota hiruzpalau urte badaramatzazu merkatuan, zatoz zure kezka, poz eta ilusioak konpartitzera; elkarrekin errazagoa da bidea

Lea-Artibai Sarean, Ekintzaileen hileroko zita. Hileko azken ostiralak.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31