HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

RETRACE proiektuaren jarraipen bilera Eslovenian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I Urtarrila 2019 I 

Urtarrilaren hasieran RETRACE (Regions Transitions towards a Circular Economy)proiektuko bazkide guztiak Eslovenian izan ziren bertan ospatu zen bostgarren koordinazio bileran proiektuaren jarraipena egiteko.

Proiektuko fase bakoitzaren aurrerapen maila, zereginen errepasoa, momentura arte lortutako helburuak, definititutako ekintzak aurrera eramateko hurrengo eman behar diren pausoak… bezalako gaiak izan ziren bilera horretan bazkideek eskuartean izan zituztenak.

2018ko azken newsletterrean jakitera eman genuen bezala, Azaro Fundazioak beste europako sei erakunderekin batera parte hartzen duen RETRACE proiektu europarra bere bigarrren fasean murgilduta dago.

Momentu honetan EGEFk Interreg Europa programaren baitan diruz lagundutako proiektuko honetako bazkide bakoitza bere lurralderako definitu duen Ekintza Planaren inplementazio fasean dago.

 

Azaro Fundazioak Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia 2030 egitasmoan parte hartu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I Urtarrila 2019 I 

2030. urtea epemuga jarrita, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategia rako proposatzen dituen gako nagusiak aztertzeko Euskadiko ekonomia, gizarte eta ingurugiroaren sektoreko eragile guztiek bat egin zuten pasa den urtarrilaren 16an.

Elena Moreno, Eusko Jaurlaritzako Ingurumeneko sailburuordea, izan zen ekitaldiari hasiera eman ziona eta ekonomia zirkularraren alorrean Euskadi zein egoeratan aurkitzen den azaldu zuena. Bere hitzetan “2000. urtetik euskal ekonomiak %26ko hazkundea izan du, eta materialen kontsumoa ordea, %25 murriztu da”. Aldaketa honen ezaugarri nagusia ekoizpen prozesu osoan zehar egiten den optimizazioa da; disenua eta fabrikaziotik hasi, kontsumo eta berrerabilpen, birmanufaktura eta birziklapen prozesuetatik jarraituz, eta probetxugarriak ez diren hondakinen ezabaketara heldu arte. Modu honetan baliabideen sarrera murrizteaz gain, hondakinen sorrera ere gutxitzen da.

Ekitaldiak iraun zuen bitartean bertaratuek lanerako mahai ezberdinetan parte hartzeko aukera izan zuten. Azaro Fundazioak bere aldetik, enplegua eta negozio eredu zirkular berritzaileen mahaian parte hartu zuen eta bertan, sektore industrialean balio kate osoa inplikatzeak eta ekonomia garapen jasangarriago baterantz abiatzeko erakunde-traktoreen sentsibilizazioak duten garrantziaz aritu zen.

Horretarako Azaro Fundaziotik ekonomia zirkularraren estrategia ekintzailetzan, zein barne-ekintzailetzan bultzatzen da, gure herrialdeko ekonomiari hazten laguntzeko aukera moduan.

Aipatutako Estrategian ekarpenak egin nahi dituztenek otsailaren 1era arteko epea dute, horretarako Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera email bat bidaliz.

 

Euskadi, Errioxa eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien enpresen arteko sinergiak sustatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I Urtarrila 2019 I  

Euskadi, Errioxa eta Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektoreari zuzenduta, datorren urtarrilaren 31n ”Enpresen arteko sinergiak sustatzen” tailerra ospatuko da Calahorran. Jardunaldi hau ORHI proiektu europarraren baitan kokatzen da, Interreg Poctefa deialdian, eta bere helburua nekazaritzako elikagaien sektorean ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen konponbide berritzaileak sustatzea da, plastikozko eta materia organikozko baliabideei zuzendutakoak, hain zuzen ere.

Jardunaldi honek bertan parte hartzen duten enpresek euren arteko sinergia posibleak identifikatzea du helburu, bi alderdientzako onuragarriak izango daitezkeen hitzarmenak sustatuz. Hitzarmen posibleen eredu batzuk hauek izan daitezke:

1. Enpresa batek bere azpiproduktuak eskaintzen ditu eta beste enpresa batek input gisa hartzen ditu

2. Baliabideak partekatzea(biltegi, garraio edota profesional espezializatu bat partekatzea…)

3. Elkarlan hitzarmenenbitartez, enpresa bateko teknologiak beste enpresa batek duen beharrari erantzuna ematea.

Tailer honetan Lea-Artibaiko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresek euren harreman sarea zabaltzeko aukera izango dute. Hala nola, Euskadi, Errioxa eta Nafarroako sektore honetako balio kateko enpresa ezberdinekin, ikuspegiak eta esperientziak elkarbanatu, eta beraien enpresa-jarduerentzako onuragarriak izango diren hitzarmen posibleak identifikatzeko aukera izango dute.

ORHI Eskualde Garapenerako Europako Funtsak Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez %65ean finantzatutako proiektu europarra da eta 2018ko urtarriletik 2020ko abendura arteko iraupena izango du.

 

NESI EUSKADI Azaro Fundazioaren egoitzan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I Urtarrila 2019 I 

Urtarrilaren 17an NESI Euskadi sarea Azaro Fundazioaren egoitzan izan zen, Markina-Xemeinen. NESI Euskadi, NESI-Local Hubs nazioarteko sareko partaidea da eta euskal erakundeen arteko elkarlan eta berrikuntza lokarri gisa lan egiten du, pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen eredu ekonomiko baterantz bideratutako transformazio baten alde.

Azaro Fundazioa 2018tik NESI sareko kide da eta bere helburua ekonomia berrietara bideratutako proiektuak bultzatzea da, parte hartzen duten erakundeekin elkarlana eta elkarbanatzea sustatuz, eta ekonomia zirkularraren arloa lehenetsiz.

Azaro Fundazioaren egoitzan egin zen topaketan jorratu ziren gaietako batzuk hauek izan ziren: NESI Euskadiren webgune berria, SC/048 Europako Txostenaren aurkezpena Euskadin, Ekonomia Berriak, Berrikuntza Soziala eta Aldaketari buruzko foroa, Ekonomia Berriak Euskadi 2030 Agendarako erreminta gisa eta etorkizunera begira garrantzia nabarmena eskuratzen ari diren kontsumitzaile eta ekonomia berriak.

NESI Euskaditik datorren apirilaren 24, 25 eta 26an Malagan ospatuko den NESI Forum 2019 ekimenean aktiboki parte hartzeko gonbidapena egiten zaie ekonomia berrien inguruan lan egin nahi duten erakundeei. Hitzordu hau, aurreko (eta lehenengo) edizioan bezalako arrakastatsua izatea espero da, munduko 43 herrialde ezberdinetako 700 pertsonatik gora bildu bait zituen lehenengo edizioak.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6
week 41 7 8 9 10 11 12 13
week 42 14 15 16 17 18 19 20
week 43 21 22 23 24 25 26 27
week 44 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2019 urriak 03
Zaintza eta adimenean oinarriutako berrikuntza