HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibaiko XII Enpresa Proiektu Lehiaketak baditu irabazleak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko iraila

Joan den larunbatean (irailak 22) Ispasterren ospatu zen Lea-Artibaiko Ekintzaile egunaren baitan Lea-Artibaiko Enpresa proiektu lehiaketaren sari banaketa ere ospatu zen.

Ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen ekimen honen hamabigarren edizioa izan da aurtengoa, eta berezia izan da lehen aldiz bi modalitate berri saritu direlako: emakume ekintzailea eta negozio ideia jasangarria. Hauexek izan dira aurtengo saridunak:

• Enpresa berritzaileen modalitatean ZKOMUNIKAZI enpresa izan da irabazlea eta 2.000€-ko saria eskuratu du. Lantzen duen arlo berritzailea, ETEentzako marketin digital estrategien diseinu eta ezarpena, erabakigarria izan da saria emateko orduan.

• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak modalitatean HIRUKI SHOP gailendu da 1.500€ko sariarekin. Saria emateko orduan bereziki kontuan izan dira moda eta osagarri denda honek defendatzen dituen baloreak eta beste kontsumo mota arduratsuago baten alde egiten duen apustua.

• Kooperatiba izaera juridikoa duten enpresakmodalitatean 2.000€-ko saria banatu zen eta DIVAKIA Durangoko kooperatibarentzat izan da. Kooperatiba izaera izateaz gain, software salmenta bereziki energiaren sektorera bideratzea hartu da kontuan saria ematerakoan.

• Emakume ekintzaileei eskainitako modalitate berrian 750 €-ko sariaren irabazlea panpina forma duten paparreko orratzak saltzen dituen CHIQUININAS enpresa izan da. Estrellak xehetasun guztiei eskaintzen dien arreta eta Chiquininak emakumeen aniztasunaren isla izatea elementu garrantzitsuak izan dira saria ematea erabakitzeko orduan.

• Azkenik, Negozio ideia jasangarrien modalitateko irabazlea ONDDUK DOMUK enpresa izan da, eta 750 €-ko saria eraman zuen.Etxebizitza geodesiko, energetikoki burujabe eta ekologikoak eraiki eta saltzeko ideia oso berritzailea da, eta benetako iraultza eraikuntza eredu tradizionalekin alderatuta. Horregatik erabaki da saria ematea.

 

Ibai-Gane jatetxea eta Pastor anaiak dira SPRINT_INN Azelerazio programarako Lea-Artibaiko enpresa aukeratuak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko iraila

SPRINT_INN teknologia berriei esker negozio ideia edo enpresa proiektu tradizionalak azeleratzeko programa berritzaileak baditu jada irabazleak. Lea-Artibai, Busturialdea eta Ermuko ekintzaile eta enpresak berritzaileagoak izatea lortzera bideratuta dago programa hau, eta erakunde ezberdinek bultzatzen dute (Azaro Fundazioa barne) Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Lea-Artibai eskualdean, Ibai-Gane jatetxea eta Pastor 360º izan dira negozio ideia sarituak. Lehenengoak plater prestatuen online salmentarekin hasi eta bultzada bat eman nahi dio negozioari, bigarrenak aldiz online posizionamendua hobetu nahi du bere produktu berritzailea, 360º ko tour birtualak, jende gehiagori iristeko.

Gainerako proiektu sarituak Ana Belen Pola (hipnosi eta programazio neurolinguistiko online eskola), Mio (komunikazio estudioa), Zebra (etxeko animaliak nola zaindu erakusten duen app-a) eta Dhorfilia (kalitate altuko online bitxigintza) izan dira.

Sprint_Inn programaren bidez ekintzaile hauek negozio eredu berritzaileen definizio eta azelerazioan aholkularitza espezializatua, mentoring zerbitzua, Madrilgo Tetuan Valley enpresa azeleratzailean bi egonaldi, azelerazio metodologia berritzaileen ezarpena eta ideiak lantzeko espazioak izango dituzte.

 Momentu honetan gure eskualdeko enpresa hautatuak Azaro Fundazioko eta Leartibai Garapen Agentziako teknikariekin negozio ideiak definitzen ari dira. Ostean, Madrilera joan eta Tetuan Valley enpresa azeleragailuko metodologia berritzaileen bidez euren negozioetan osagai digital bat txertatu eta berritzaileago egingo dituzte.

 

Arrantza sektoreari buruzko jardunaldi arrakastatsua Ondarroan sektoreko hainbat eragileren presentziarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018ko iraila

Joan den irailaren 21ean arrantza sektorearen lehiakortasuna hobetzeko Azaro Fundazioak eta Bermeo-Sukarrieta-Mundaka Behargintzak martxan jarri duten proiektuaren hasiera jardunaldia ospatu zen Ondarroako Kofradia Zaharrean.

Ainhoa Arrizubieta Azaro Fundazioko Zuzendariak egin zuen jardunaldiaren sarrera, Ondarroa 2020 egitasmoaren baitan kokatuko den eta BFAko Elkarlanean 2018 programari esker gauzatuko den proiektu honi hasiera emateko. Proiektuaren helburua lankidetzaren bidez Lea-Artibai eta Busturialdeko eskualdeetako arrantza sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da.

Ondoren, Ainara Basurko BEAZeko Zuzendariak BEAZek arrantza sektoreari eskaini diezazkion diru-laguntza eta programa desberdinak aurkeztu zituen. Bereziki honako 3 lan lerro hauek sustatzeko lanean dihardutela azpimarratu zuen: sorrerarako programak, berrikuntzarako programak eta elkarlanerako programak.

Eusko Jaurlaritzako Leandro Azkuek, Arrantza eta Akuikultura Zuzendariak, Eusko Jaurlaritza EIAF (Europako Itsas eta Arrantza Funtsa) EAEra egokitzeko lanean ari dela azaldu zuen, Europatik datozen lan lerroei jarraiki. Horretarako, 2018tik 2023ra 100 milioi euroko aurrekontua izango dute. Halaber, arrantza extraktiboak gero eta muga gehiago dituenez jarraitu beharreko bidea berrikuntza salmenta eta eraldaketaren sustapena direla azpimarratu zuen.

Ondoren, Galiziako 3 enpresak hartu zuten hitza:

• Opromar: Franciso Teijeirak arrain bazterkin edo soberakinei balio erantsia emateko proiektu baten emaitzak azaldu zituen: soberakinekin “arrain masa prestatu” bat egitea da ideia, gero hanburgesak edo pintxoak egiteko baliagarria izan daitekeena.

• PortoMuiños: Manuela Buján berrikuntza arduraduna izan zen hizlaria eta kontserba-enpresa honek berrikuntza eta elkarlan proiektuetan izandako esperientzia azaldu zuen. Beraien produktuak algen kontserbetan oinarritzen dira eta eskaria “sortu” egin behar izan dutela adierazi zuen, ez delako oso produktu ohikoa gure sukaldeetan.

• Ocean secrets:Turismoari loturiko enpresa bat da, baina itsasontzian buelta bat ematea baino zerbait gehiago eskaintzen duena. Naturarekin bat egiteko leku bat eskaintzen dute, alderdi zientifikotik esperientzi bat, baina baita kultura ezagutzeko aukera bat ere.

Bukatzeko, bertaratutako enpresei elkarlanerako lan bileren datak gogorarazi zitzaizkien:

• Irailak 27 Bermeoko Arrantzaleen museoan 11:30-13:30etara

• Irailak 28 Ondarroako Kofradia Zaharrean 9:30- 11:30etara

Lan bilera hauen helburua arrantza sektoreko elkarte eta enpresen arteko elkarlanerako baliagarriak izan daitezkeen hobekuntza, berrikuntza edota negozio berriak identifikatzean datza. Horretarako, lan dinamika espezifiko bat dago prestatuta.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5
week 19 6 7 8 9 10 11 12
week 20 13 14 15 16 17 18 19
week 21 20 21 22 23 24 25 26
week 22 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe