HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

39.000€ lortu ditugu eskualdeko 13 enpresentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

52.000€ lortu dira Cheque+Innova diru-laguntzaren bitartez eskualdeko enpresentzat. Azaro Fundaziotik konkretuki, 39.000€ bideratu ditugu, lanean dihardugun 13 enpresekin. Hona hemen txekeen bidez Azaro Fundazioa enpresa ezberdinekin lantzen ari diren gaiak eta gai bakoitzeko enpresa kopurua:

• Berrikuntzarekin lotutako proiektuak: 4 enpresa

• Nazioartekotzea lantzen: 2 enpresa

• Arlo Finantzarioa: 3 enpresa

• Posizionamendua: enpresa 1

• Plan estrategikoa eta barne antolakuntza lantzen: 3 enpresa

 

BFAren babesa jaso duten bost Nazioartekotze proiektutan ari gara lanean, bost enpresekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdeko enpresen nazioarteko lankidetza bultzatzeko definituta dituen bi lerrotarako diru laguntza lortu du Azaro Fundazioak. Lehenengo lan-lerroak eskualdeko elikagaigintza sektoreko enpresen eta Finlandia eta Noruegako elikagai enpresa eta zentro teknologikoen arteko elkarlana bultzatzea du oinarri. Bigarrenak aldiz, eskualdeko 5 enpresekin banakako proiektuak lantzen lagunduko du hauen nazioartekotzea bultzatzeko. Proiektu hauek irailean hasiko dira eta 2013ko ekainerako bukatuta egongo dira.

Jada bigarren urtez lortu du Azaro Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza hau eta honen eraginez, eskualdeko bost enpresek euren nazioartekotze proiektuak gauzatu ahal izan dituzte. Aurreko deialdian, Azaroko teknikarien lan orduak eta nazioarteko bidaietarako laguntza zuzena jaso zituzten enpresek.

 

Merkataritza arloko elkarguneak 2012an zehar

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012an zehar, 3 elkargune antolatu ditugu eskualdeko enpresentzat, arlo komertzialean aholkularitza jaso dezaten. Bertan, 15 enpresek hartu dute parte urte osoan zehar eta hauen helburua euren enpresetan lan komertziala hobeto antolatu eta ondorioz lehiakorragoak izatea izan da. Ikasitakoa, gero Azaro Fundazioak enpresan bertan aplikatzen lagundu die hala nahi izan dutenei, planifikazio komertziala diseinatuz.

Datorren urtean ere enpresentzat interesgarriak izan daitezkeen gaien inguruko elkarguneak antolatuko ditugu.

 

Enpresak hasi dira Azaroren Informazio Estrategikorako Sistema erabiltzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Maiatzean zehar Azaro Fundazioak Berrikuntza Dinamiken inguruan jardunaldi bat antolatu zuen. Bertan, produktu berriak garatzeko merkatu berrietara dibertsifikatzeak duen garrantzia azpimarratu zen. Gainera, Azaroren azken boletinean Informazio Estrategikoaren Sistemei (IES) buruz ere hitzegin genuen, informazioaren erregistroa, analisia eta bilaketa koordinatzeko funtsezko erreminta, honen osteko balorazioa egiteko.

Honen inguruan egindako ahaleginek emaitza eman dute. Eskualdeko zenbait enpresa zerbitzu honek duten garrantziaz ohartuta Azaro Fundazioarekin batera, Informazio Estrategikoaren Sistemen bidezko Berrikuntza Dinamikak martxan jartzen ari da. Teknika eta erreminta hauen erabileraren bidez enpresek negozio inteligentzia iturri ezberdinetako jatorria duten eta sakabanatuta dauden datuak trasformatzen dituzte.

Apurka-apurka geroz eta gehiago zarete ekimen honi buruzko interesa duzuen enpresak. Interesatuta daudenak edo informazio gehiago nahi dutenak Azaro Fundazioarekin jar daitezke kontaktuan.

 

Abian da EKINN programa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak Mondragon Unibertsitateko Mondragon Team Academy-ren ekintzailetza sailarekin eta MIK S.Coop ikerketa zentruarekin elkarlanean garatutako EKINN programa errealitate bihurtu da eta azaroaren 20an ekin zion bere ibilbideari. Eusko Jaurlaritzaren eta Lea-Artibaiko Amankomunazgoaren babesa jaso duen ekimen hau azaroan hasi eta udararte luzatuko da. Egungo egoeraz jabeturik, Fundazioak langabezian dauden pertsonei bereziki eskeini nahi izan die aukera hau.

Adin, ikasketa eta esperientzia ezberdineko profila duten 12 pertsonako taldea izango da EKINN programan parte hartuko dutenak, gehienak Lea-Artibai eskualdekoak. Etorkizunean norbere negozio propioa martxan jartzeko interesa adierazi duen jendea; talde ekintzailea da, talde-lanean ekingo duena.

EKINN programa ekimen berritzaile eta apurtzailea da. Finladiar metodologia punteroan oinarritutako programa honek kultura-aldaketa suposatzen du, orainarte izan dugun ikasteko eta lan-mundura sartzeko prestakuntzarekin zerikusirik ez duen ekimena da. Pertsonen trebezia eta abileziak lantzeko eta ekintzailetza prozesu osoa ezagutzeko eta bizitzeko aukera aproposa eskaintzen du.

12 pertsonako lan-talde honetaz gain, Azaroko Fundazioko eta Mondragon Team Academy-ko teknikariak ere izango dira gidari lanetan. Proiektu errealetan egingo dute lan, talde-lana bultzatuko da eta proiektu erreal hauen bidez dirua irabazteko aukera izango dute, hau da, fakturatzeko aukera izango da. Gainera, Team Academy komunitateko kide diren einean, nazioarteko bidaiak egiteko aukera ere izango dute.

Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean, Azaro Fundazioaren instalazioetan kokatuko den ekintzaile talde honi EKINN programak pertsona eta profesional moduan hazteko aukera paregabea eskeiniko die.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5 6
week 19 7 8 9 10 11 12 13
week 20 14 15 16 17 18 19 20
week 21 21 22 23 24 25 26 27
week 22 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 apirilak 27
Lea-Artibai Sarean
2018 maiatzak 07
Ekin pausuz pausu
2018 maiatzak 10
ORHI proiektuaren bilera
2018 maiatzak 25
BE sarearen bilera
2018 maiatzak 25
Lea-Artibai Sarean