HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Madrideko Pharma azoka bisitatu dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urriaren  9, 10 eta 11n CPhl (Pharmacetical ingredients event) azoka ospatu zen Madriden.  Industria farmazeutikorako osagai, ekipamendu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak batzen dira azoka honetan eta aurten 140 herrialde ezberdinetako  enpresak batu dira, sektorea osatzen duten balio kateko enpresak hain zuzen ere. Horien artean, farmako generikoak egiten dituzten enpresak, farmako hauek  egiteko behar diren osagaiak ekoizten dituzten enpresak, hauek guztiak ekoizteko behar diren ekipamendu hornitzaileak, (fermentadore, bioreaktore, dosifikadore, eta abar..)  eta logistika eta zerbitzuekin zerikusia duten enpresak.

Bisitaren helburua  sektore honetan ematen ari diren aldaketak eta horiek eskaini ditzaketen negozio aukerak identifikatzea izan zen. Horretarako 30 elkarrizketa egin ziren. 

Orain dela 10 urte arte sektore kontserbadorea izan bada ere (margen handia eta sarrera hesi handiko sektorea), hainbat sendagairen patenteen kadukatzea eta beste sektore batzuetan bezala, kostuen murrizketa eta produktibitatearen handitzeen eraginak, farma sektorea, sektore oso dinamikoa bihurtu dute.

Hurrengo urteetarako identifikatutako tendentzia esanguratsuenak hurrengoak izan dira:

R&D ourtsorcing:  farmakoak sortzeko orduan enpresek balio katearen  ikerketa eta garapen atala azpikontratatzen  ari dira. Produktu berrien garapenean adituak bihurtzen ari diren enpresak azpikontratatzen, alegia.

"Single use" erabilera:prozesuen esterilizazioa behar beharrezkoa da farmakoak eta bere lehengaiak ekoizteko orduan. Esterilizazio prozesu hauek garestiak dira eta behin erabili eta botatzeko produktuak gero eta leku gehiago hartzen doaz. 

Medikamentuen kontsumitzeko formatu aldaketak: formatu aldaketak ekipamendu berriaren sorrera edo eta egungo ekipamenduetan hainbat berrikuntza txertatzea ekartzen ari da.  

• Ingurumena eta jasangarritasuna:sektore honetan ere eragina izaten ari diren kontzeptuak dira. Birziklapena, hondakinen kudeaketa, energiaren erabilera eta abar.

 

Azaro Fundazioa Ihobe, Eve eta SPRIk antolatutako SUSTEEN Programaren aurkezpenean izan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Susteen programaren helburua sektore zehatz batzuetako ETEei lehiakortasuna eta sustengarritasuna hobetzeko laguntza ematea da. Programa honek 80 enpresa txiki eta ertainei ingurumenaren eta eraginkortasun energetikoaren arloan aholkularitza jasotzea ahalbidetuko die Spri, Eve eta Ihobe elkarteen laguntzari esker.

Programa hau honako sektoreetara zuzenduta dago: metalen produkzio eta transformazioa, elikagaien industria, gailu elektroniko eta elektrikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta hondakinen kudeaketa.

Aipatutako elkarte laguntzaileek ingurumen eta eraginkortasun energetikoa, ingurumen eta energia kontu-ikuskaritza, eta balore altuko ingurumen eta energia zerbitzu berrien proposamen eta definizioa bezalako gaietan aholkularitza zerbitzu espezializatua eskeiniko dute.

Susteen programan interesa duten enpresek elkarte partehartzaileek antolatuko dituzten workshop-etako baten parte hartu ahal izango dute. Lehenengoa urriaren 31n izango da, mekanizatu prozesuak, metalen produkzio eta transformaziora zuzenduta egongo da. Azaroaren 29an sektore kimikora zuzendutakoa ospatuko da (composite eta plastikoen transformazioa) eta azkenik, urtarrilaren 24an elikagaian sektorearen txanda izango da (edariak, kontserbak eta esnekiak).

 

Urrian hamar ekintzailek jaso dute enpresa gestioan trebakuntza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urtero legez, aurten ere ekintzaileei zuzendutako trebakuntza eskaini dugu urtean bi aldiz. Apirilean antolatu zen urteko lehen ikastaroa Leartibai Garapen Agentziaren eskutik eta hamasei izan ziren parte hartu zuten ekintzaileak. Urrian izan da bigarren deialdia, Azaroren gidaritzapean, eta hamar ekintzailek hartu dute parte.

Negozioa martxan jarri nahi duten ekintzaileak izaten dira trebakuntzan parte hartzen dutenak eta ikastaroan zehar enpresaren kudeaketa eta egunerokotasunean kontutan izan behar diren gaiak aztertzen dira. Ekintzaileen aldetik harrera ona izaten du ikastaro honek, negozioaren gestioan kontutan izan beharreko pautak islatzen direlarik.

Enpresa sortu berri hauei, Azaro Fundazioak, beraien lehen urteetan zehar "finkatze faseko" aholkularitza eskaintzen die, merkatuan egonkortasun bat lortu bitartean.

 

Enpresekin arlo komertziala lantzen jarraitzen dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azken hilabeteotan egin izan dugun moduan, eskualdeko enpresei beraien arlo komertzialean izan ditzaketen kezka eta zailtasunak lantzen jarraituko dugu datorren astean ospatuko dugun elkargune baten bidez. Urriaren 1ean izango da eta landuko den gaia Merkataritza Hazkundea eta Leialtasuna izango da.

Hona hemen elkarguneko egitaraua deskargatzeko.

 

 

Enpresak hasi dira Azaroren Informazio Estrategikorako Sistema erabiltzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Maiatzean zehar Azaro Fundazioak Berrikuntza Dinamiken inguruan jardunaldi bat antolatu zuen. Bertan, produktu berriak garatzeko merkatu berrietara dibertsifikatzeak duen garrantzia azpimarratu zen. Gainera, Azaroren azken boletinean Informazio Estrategikoaren Sistemei (IES) buruz ere hitzegin genuen, informazioaren erregistroa, analisia eta bilaketa koordinatzeko funtsezko erreminta, honen osteko balorazioa egiteko.

Honen inguruan egindako ahaleginek emaitza eman dute. Eskualdeko zenbait enpresa zerbitzu honek duten garrantziaz ohartuta Azaro Fundazioarekin batera, Informazio Estrategikoaren Sistemen bidezko Berrikuntza Dinamikak martxan jartzen ari da. Teknika eta erreminta hauen erabileraren bidez enpresek negozio inteligentzia iturri ezberdinetako jatorria duten eta sakabanatuta dauden datuak trasformatzen dituzte.

Apurka-apurka geroz eta gehiago zarete ekimen honi buruzko interesa duzuen enpresak. Interesatuta daudenak edo informazio gehiago nahi dutenak Azaro Fundazioarekin jar daitezke kontaktuan.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2 3 4
week 6 5 6 7 8 9 10 11
week 7 12 13 14 15 16 17 18
week 8 19 20 21 22 23 24 25
week 9 26 27 28

Hurrengo Ekitaldiak

2018 urtarrilak 26
Lea-Artibai Sarean
2018 otsailak 07
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia
2018 otsailak 22
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia