HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Kooperatibagintza baloreei buruzko jardunaldia ospatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

"Kooperatiben oinarri diren printzipio eta baloreak gaur egungo erronketara nola egokitu" izenburupean, mahai ingurua ospatu zen uztailaren 12an Markina-Xemeinen kokatutako Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Hizlari lanetan, Joxe Ramon Elortza aritu zen, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko kidea. Ekitaldi honetan, Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteko kide diren enpresetako ordezkariez gain, eskualdeko beste kooperatibak eta Azaro eta Mahaiaren laguntzaz sorturiko kooperatiba berriek ere parte hartu zuten.

Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkartea 2003an sortutako lan talde bat da. Bertan, eskualdeko zortzi kooperatibetako ordezkariak biltzen dira: Burdinola, Cikautxo, Danobat-Group Lealde, Eika, Euskadiko Kutxa, Fagor, Kide eta Maier. Mahai honen egitekoa eskualdean enpresa kooperatibo berrien sorrera bultzatzea da, inbertsioetarako laguntza ekonomiko zuzena ematen baitiote proiektu kooperatibo berriei. 2004-2011 bitartean 233.000€tako laguntza eman dute guztien artean,  17 kooperatiba berriren sorreran lagunduz.

 

Azaro Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiko "Lankidetza" dirulaguntza lortu du Enpresen Nazioartekotzearekin lotura duten 2 lan lerro martxan jartzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdeko enpresen nazioarteko lankidetza bultzatzeko definituta dituen bi lerrotarako diru laguntza lortu du Azaro Fundazioak. Lehenengo lan-lerroak eskualdeko elikagaigintza sektoreko enpresen eta Finlandia eta Noruegako elikagai enpresa eta zentro teknologikoen arteko elkarlana bultzatzea du oinarri. Bigarrenak aldiz, eskualdeko 5 enpresekin banakako proiektuak lantzen lagunduko du hauen nazioartekotzea bultzatzeko. Proiektu hauek irailean hasiko dira eta 2013ko ekainerako bukatuta egongo dira.

Jada bigarren urtez lortu du Azaro Fundazioak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza hau eta honen eraginez, eskualdeko bost enpresek euren nazioartekotze proiektuak gauzatu ahal izan dituzte. Aurreko deialdian, Azaroko teknikarien lan orduak eta nazioarteko bidaietarako laguntza zuzena jaso zituzten enpresek.

 

Hainbat ekitaldi osasun sektoreak eskaintzen dituen dibertsifikazio aukeren inguruan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Osasun teknologiak dibertsifikaziorako eta berrikuntzarako ardatz bilakatzen ari dira. Honen erakusgarri dira, ekaineko azken astean, osasun sektoreak eskaintzen dituen aukerak ezagutaraztera emateko antolatu ziren  hainbat ekitaldi.

HTA in Integrated Care for a Patient Centered System. Ekainak 25-27 Bilboko Euskalduna Jauregian.

Cumbre AAL  2012. Conferencia sobre el desarrollo de políticas y mercado para una sociedad que envejece. Ekainak 27-29 Bilboko Euskalduna Jauregian.

 ENPRESA TOPAGUNEA: "Dibertsifikazio Ekonomikorako sektoreen arteko lankidetza: Osasun-Industria". Ekainak 28 Cedemi - Barakaldon.

 Mahai ingurua: Exploring the links between Health Care and Technology: international experiences. Ekainak 29 Deustoko Unibertsitateko Liburutegian.

VII Programa Marco de I+D de Europa y Horizonte 2020: NUEVAS POSIBILIDADES DE COOPERACIÓN EN I+D+i. Uztailak 3 BEC-en.

Kontuan hartuta Lea-Artibai eskualdean negozio aukera berriak identifikatzeko sektore estrategikoa izan daitekeela, Azaro Fundazioak eta Leartiker-ek  jardunaldi hauetan parte hartu dute aukera berri hoiek identifikatzeko asmoz.

Jardunaldi hauetatik ondorioztatu dezakegu Europako dirulaguntzetan osasun sektoreak garrantzia  izango duela eta gero eta enpresa, zentro teknologiko eta unibertsitate  gehiago dagoela sektore honetarantz dibertsifikatzeko interesarekin.

 

Lehiakortasun eta berrikuntza guneen esperientziak partekatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2012ko uztailaren 18an Zamudiko Parke Teknologikoan "Lehiakortasun eta Berrikuntza Guneen esperientziak partekatzen" izenburupean jardunaldi bat ospatu da (Lanbide-Hobetuzek Infyderekin batera antolatua)  eta Azaro Fundazioabertan izan da Lea-Artibaiko esperientzia ezagutzera ematen.

Lea-Artibai Berrikuntza Gunea aztergai izan da eta bereziki bere bi proiektu Esperanza 2013 eta Lea-Artibai Health Unit, ardatz hartuta.

Esperanza 2013. Hau egituratzen duten lau ardatzen arteko interakzioa eta koordinazioa azpimarratu dira: Formazio espezializatua (enpresek eta langileek dituzten beharrizanen araberakoa), ekintzailetza, berrikuntza eta garapen teknologiko aplikatua. Ardatz hauen garapenerako Lea-Artibai Ikastetxea-Leartiker, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren arteko elkarlan ereduaren onurak ere aipatu dira. Besteak beste, baliabideen optimizazioa, indarrak eta esfortzuak batzea, fokalizazio eta eraginkortasun  handiagoa eta enpresei zerbitzu integrala eskaintzea.

Lea-Artibai Berrikuntza Gunean jaio berri den Lea-Artibai Health Unit iniziatiba ere aurkeztu da. Tokiko Espezializazioaren aldeko apustua. Eskualdeko enpresa sarearen konpetentziak aztertu eta  sektore emergenteekin uztartuz, osasun sektorera dibertsifikatzeko egindako apustua.

Lea-Artibaiko esperientziaz gain, Goierrikoa, Tolosaldeakoa eta Durangaldekoa ere aztertu dira. Denek daukate amankomunean sektore publikoa eta pribatuaren arteko nahitaezko elkarlana, inguruko lehiakortasunaren alde lan egiteko eta enpresa eta langileen beharrizanak estrategia ororen muinean kokatzeko.

 

Ekinn, “zure ametsak gauzatuz” programa badator…

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ekintzailea edota pertsona aktibo eta mugitua bazara, aukera paregabea duzu buruan bueltaka dabilzkizun ideia edota proiektuak gauzatzen hasteko. Urriaren 15ean programa berri bati hasiera emango diogu: EKINN “Zure ametsak gauzatuz”. Bertan, 15 pertsonek parte hartu ahal izango dute, euren enpresa proiektua garatu eta konpetentzia pertsonal eta lidergo konpetentziak lantzeko aukera izango dutelarik.

Mondragon Team Academyren lankidetzaz garatuko da programa hau eta konpetentziak eta proiektuak gauzatzeko, Finlandiako Team Academyko metodologia erabiliko da.  Ez da irakaslerik izango, Team Coach-ak gidatuko dituzte parte hartzaileak. Ez da bulego edota klaserik izango, espazio irekiak izango dira.

Urritik ekainera bitarteko programa honetan parte hartu nahiko bazenu edota bertan enkajea izan dezakeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, hautaketa prozesuarekin irailean hasiko baikara.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2 3 4
week 6 5 6 7 8 9 10 11
week 7 12 13 14 15 16 17 18
week 8 19 20 21 22 23 24 25
week 9 26 27 28

Hurrengo Ekitaldiak

2018 urtarrilak 26
Lea-Artibai Sarean
2018 otsailak 07
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia
2018 otsailak 22
Zilar ekonomiari buruzko jardunaldia