HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Azaro Fundazioak ETEei zuzendutako “Elkarguneak” antolatzen ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

AZARO FUNDAZIOA Lea-Artibai eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzeko lanean ari da, eta helburu horren lorpenerako, beste hainbat ekimenen artean, ETEei zuzendutako “Elkarguneak” antolatzen dira. Elkargune horien xedea trebakuntza, metodologia eta tresnak eskura jarri eta enpresen arteko harreman sarea indartzea da, eskualdeko enpresen kezka eta erronkei erantzun ahal izateko.

Oraingo honetan, eskualdeko enpresek arlo komertziala lantzeko aukera izango dute “Grupo Bentas”-en eskutik, salmenta, negoziazio eta alor komertzialaren formakuntzan adituak direnak. Parte hartzen duten enpresei ezagutzak eta tresnak eskainiko zaizkie, ikasitakoa enpresan bertan garatu ahal izateko.

Zehazki, formakuntza saio honetan lortu nahi diren helburuak hauek dira:

-       Metodo bidez planifikatu eta miatzeko garrantziaren inguruan hausnartu, merkatu-hobi, berriak, kontu berriak, solaskide berriak...aurkitzeko. Bezero-kopurua gehitzen lagundu gaitzaten.

-       Bezeroa aholkatu bere interesak identifikatu eta aztertuz, dituen behar eta aukeren ezagutzaren bitartez.

-       Merkataritza kudeaketari “Venta Consultiva”  ikuspuntutik ekiteko jarraibideak, jasotako balioa saltzeko.

-       Bezeroarekin topaketa ezberdinak planifikatu, era eraginkor baten.

 

 

 

 

 

 

 

IZENA EMATEA:  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu   / 946169172.

 

Zaintza eta adimenean oinarritutako berrikuntza jardunaldiaren bigarren edizioa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

Datorren urriaren 3an, Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean “Zaintza eta adimenean oinarritutako berrikuntza” jardunaldiaren bigarren edizioa ospatuko da, Azaro Fundazioak antolatuta, kasu praktikoetan ardaztuko dena.

Horrela, lehenbiziko edizioaren arrakasta errepikatzeko helburuarekin, gai horretan adituak diren hainbat gonbidatu izango dira ekimenean. Horiek, zaintza eta adimenean oinarritutako berrikuntza prozesuetan jasotako ikasgaiak erakutsiko dituzte. Oraingo honetan, Copreci eta Leartiker enpresek, besteak beste, beraien esperientziak azalduko dituzte. Lehenengoak patenteen zaintza oinarri izanda berrikuntza nola lortu argituko du. Leartikerrek, aldiz, zentro teknologiko baten berrikuntzaren kudeaketan zaintzak eta adimenak duen garrantziaren inguruan hitz egingo du.

Kasu praktikoez gain, “Banpro” enpresako Tomas Elorriagak berrikuntzan arrakasta izateko gakoak emango dizkigu Berrikuntzaren 12 sistematikak hitzaldiaren bidez.

Zain izango gaituzue Markina-Xemeinen, datorren urriaren 3an. Egitaraua ikusteko eta izena emateko egin klik hemen.

 

Azaro Fundazioak Lea-Artibaiko ekintzaileentzako formakuntza saioak eskaintzen jarraitzen du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

2019. urtean zehar aurrera eramaten ari diren formakuntza saioekin jarraituz, Azaro Fundazioak hilabete honetan Pribatutasuna eta Internet gaien inguruko formakuntza eskainiko du, Lander Muruaga adituaren eskutik.

Lander Muruagak 17 urte baino gehiago daramatza alor digitalean lanean. Produktu eta zerbitzu digitalak diseinatu, kontzeptualizatu eta moldatzen ditu, erabiltzaileen etorkizuneko beharrak oinarritzat hartuz eta negozio helburuak kontuan hartuz, betiere estrategia eta ikerketan zentratuz. Gainera, hainbat herrialdetako erakunde, start-up eta gobernuekin proiektu interesgarri askotan parte hartu du. Horrek kontaktu-sarea handitzeaz gain, merkatuaren eta erabiltzaileen beharrak ezagutzea ahalbidetu dio; ondorioz, hainbat baliabide eskuratu ditu produktu eta zerbitzuak diseinatzeko orduan.

Azaro Fundazioak hilero antolatzen ditu Ezagutza pildorak deituriko formakuntza saio hauek, Lea-Artibaiko ekintzaileen beharrei erantzun eta beraien ibilbide profesionalean laguntza emateko xedearekin. Enpresa munduari lotutako formakuntza saio dinamikoak eta praktikoak dira eta adituek ematen dituzte.

 

Ekonomia Zirkularra. Barne-ekintzailetzarako aukera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

I 2019ko iraila I
 

Urriaren 24an, Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean, Ekonomia Zirkularrari buruzko jardunaldi bat ospatuko da, Azaro Fundazioak antolatuta Innobasque eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean.

Jardunaldi hau RIS3 Euskadi plana (Espezializazio Adimentsu Estrategia) lurralde mailan ezagutzera emateko ekimen sorta baten parte da. Ekonomia Zirkularra zeharkako gaia da eta sektore asko ukitzen ditu. Gainera, plan horren hainbat eremutan dago eta eragin zuzena du bere garapenean. Horregatik, ekimen honen helburua bikoitza izango da: remanufaktura, ekodiseinua eta zerbitizazioa kontzeptuekin lotutako kasu praktikoen bitartez Ekonomia Zirkularra enpresa mundura gerturatzea; eta RIS3eko Euskadiko estrategia plana ezagutzera ematea.

Jardunaldia goizeko 9:00etatik 11:00etara izango da, eta Azaro Fundazioaren aurkezpenarekin hasiko da. Ondoren, ekimenera gonbidatutako hizlariek hartuko dute hitza. Horrela, Ihobek Ekonomia Zirkularraren estrategia eta egungo tresnen aurkezpena egingo du. Aclimarekin ingurumenaren eragina eta enpresen lehiakortasunaren elkarrenganako loturaren inguruan hausnarketa egingo du. Halaber, remanufaktura, ekodiseinua eta zerbitizazioa kontzeptuekin lotutako hitzaldiak emango dira MU (Mondragon Unibertsitatea) eta enpresa erreferenteen eskutik.

Jardunaldi honek plaza mugatuak ditu, eta Ekonomia Zirkularrean interesa duten enpresei zuzendutako dago. Joan nahi dutenek Azaro Fundazioan eman dezakete izena.

RIS3 Euskadi Estrategia

RIS3 Estrategia, Europako Batzordearen gidaritzapean, lurralde ezberdinek 2014-2020rako definitu duten espezializazio adimentsurako estrategia da. Helburu nagusia lurralde bakoitza, mundu mailan, lehiakor izan daitekeen ekonomiaren eremuetan espezializatzea da, eta Euskadin hiru lehentasun ezarri dira: fabrikazio aurreratua, biozientziak/ osasuna eta energia. Bere xedea I+D+i-aren garapenerako dauden baliabideak hiru eremu horietan kontzentratzea da, hazkundea eta lana sortzeko. RIS3 Estrategia hainbat erakunderen lankidetzari esker ari da gauzatzen: agintari publikoak; enpresa komunitatea; ezagutzaren eta unibertsitatearen mundua; eta gizarte zibila.

 

                            

  

 

ORHI proiektu europarraren partzuergoaren laugarren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

I 2019ko iraila I

Azaro Fundazioa *ORHI proiektu europarraren partzuergoaren laugarren bileran izan zen, pasa den irailaren 10etik 13ra bitartean, Toulousen. 2018ko urtarrilean hasitako proiektu honen helburua POCTEFA lurraldearen mendebaldeko Nekazaritzako Elikagaien Industriaren balioa azpimarratzea da, honako hauen bidez: sinergia garapena lurralde bietako enpresen artean; balio erantsiaren erabilera berriak sustatuko dituzten Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien nazioarteko eta mugaz bestaldeko identifikazioa; eta materia organiko eta plastikoen emariaren erabilera eragile eta eraginkorra enpresetan.

Bazkideek, bileraren lau egunetan, sustatutako ekintza bakoitzean orain arte egindako aurrerapenak errepasatu zituzten eta hurrengo sei hilabeteetarako lan egitasmoa ezarri zuten.

Landutako gaiak hauek izan ziren:

·       Herrialde bakoitzak lehenetsitako erronkak, erronka amankomunak eta identifikatutako sinergiak errepasatu.

·       POCTEFA lurraldeko Teknologia Berritzaile eta Negozio-Eredu berrien irtenbide erabat komertzialen eta POCTEFA lurraldetik kanpo bilatzeko azpikontratazioen emaitzen aurkezpena. Irtenbideen azken katalogoa 2019ko abendurako idatziko da.

·       Baionako mugaz bestalde eta Narbonako lurraldean egindako tailerretan lortutako emaitzen aurkezpena.

·       Teknologia Berritzaile, Negozio-Eredu berrien eta kontsumo-gaien transferentzia tailerrak nola egin erabaki.

·       Tranferentzia edota implementazio proiektuen identifikazioa eta horiek lurralde bakoitzean dituzten ebaluaketa jarraipena egin zen.

·       Komunikazio-planaren jarraipena.

Aipatu behar da, Limouxen kokatutako, Cavale Cooperative enpresara egindako bisitaldia. Bertan, ardoaren ekoizpenetik sortutako output edota hondakinekin ongarriak eta bioerregaientzako lehengaiak egiten dituzte, besteak beste.

Momentu honetan, Azaro Fundazioan irtenbide berritzaileen azken katalogoan eta eskualdeko enpresentzako transferentzia proiektuen antolamenduan ari dira lanean. Halaber, Nekazaritzako Elikagaien Industriaren sektoreari deialdia zabaltzen zaio Negozio-Eredu Zirkularren Transferentzia Jardunaldira joateko, Aclima enpresaren egoitzan ospatuko dena, urriaren 15ean goizeko 9:00tatik 11:30etara.

Azkenik, gogorarazi ORHI-ren webgunean Teknologia Berritzaileen hornitzaileak beraien irtenbideak argitaratu ditzaketela online bidezko formularioan.

Proiektuaren hurrengo bazkide bilera azaroan egingo da, Skype bidez, ekintzen jarraipena egiteko.

*Proiektu hau Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (FEDER) % 65ean finantzatuta dago Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 36 1 2 3 4 5 6
week 37 7 8 9 10 11 12 13
week 38 14 15 16 17 18 19 20
week 39 21 22 23 24 25 26 27
week 40 28 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe