HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

3000€ra arteko saria lortzeko aukera aurten ere…

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, Leartibai Garapen Agentziarekin batera, beste urte batez, ENPRESA PROIEKTU ONENA SARITUKO du. Maiatzaren 24ra arte egongo da  lehiaketara aurkezteko epea zabalik. Beraz, parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zure ideiak saria eramango ez balu ere, Azaroko eta Agentziako teknikariok, negozio plana zurekin batera landu eta dirulaguntzetara aurkezten lagunduko dizugu; sorrerako tramiteetan asesoritza eman… eta sortu eta gero ere zeure bidelagun izango gara… Animatu eta parte hartu!

Deskargatu programa

 

Elikagaien industrian ere berritzen da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

“Elikagaien industrian berrikuntza: produktu osasungarri eta seguruen garapena"

Apirilaren 19an, Markina-Xemeinen Leartiker-Elikagaiakek antolatutako jardunaldi teknikora elikagaien industriako sektore ezberdinetako 30 entzule inguru bildu zen.

Jardunaldiaren irekiera Naia Andonegi, Leartiker-Elikagaien Teknologiako Arduraduna, eta Maria Txakartegi, Azaro Fundazioko Teknikariak zuzendu zuten. Merkatuko joeren ikuspegi globaletik abiatuz, IV eta V gamako produktuen sorreran gaur egun erabiltzen diren produktu osasungarrien kontzeptu eta teknologia berriei buruz hitzeginez eman zioten hasiera jardunaldiari.

ICTAN-CSIC, Madrileko Institutu eta Teknologia Zentrutik hizlari lanetan haragi- eta esne-sektoreetan adituak etorri ziren. Landutako gai ezberdinen artean, in vitro haragia sortu arteko haragi-bizi lehengaiaren berrikuntza azpimarratu behar da, kontutan hartu behar baita haragian eskaria geroz eta handiagoa dela eta hornigaia falta dela. Esnearen sektoreari dagokionez, gai hauen kontsumoari lotutako onurak kontutan hartuta berrikuntzak sektore honetan duen garrantziari buruz hitz egin zen; hezurren osasuna, osasun kardiobaskularra, hortzetakoa, digestiboa eta buruko gaixotasunen inguruan egindako ikerketak ere bai.

TATE&LYLE osagaien enpresarekin sucralosa deituriko azukrearen aldaera berriak eskaintzen dituen aukeretaz ikasteko parada izan genuen. Sucralosa osasungarriagoa izanda eta azken produktuan koste gutxiago sortzen duen heinean, gaur egun edariak gozotzeko erabiltzen den osagai bat da, gehienetan freskagarriak.

Hurrengo hitzaldia UNILEVERen eskutik etorri zen eta produktu osasungarri berrien merkaturatzeari buruz hitzegin zuten. Adibide moduan Flora PROACTIV margarinaren merkaturatzea jarri zen: gizarteak kolesterolaren arazoa konpontzeko duen beharrizanera lotutako produktuaren kontzeptutik hasi; Margarinari esterol begetalak barneratzeko egindako ikerketa zientifikoa eta Europar Batasunean elikagaiaen alegazioetan jarraitu beharreko arauzko pausuak.

Jardunaldian izandako beste hitzaldi interesgarrietako bat urdaiazpiko onduan gatzaren murrizketa prozesuari buruz IRTAk emandakoa izan zen. Elikagaien industriari irtenbideak emateko teknologia berrien ikerketan jarduten duen Zentro Teknologikoa da.

Azkenik, ELIKA FUNDAZIOko Edurne Gantxegik elikagai funtzionalen etiketatuan osasun eta nutrizio alegazioen araudiak egun duen egoera azaldu zuen.

Jardunaldiari amaiera emateko lunch bat egon zen eta bertan jardunaldira hurbildutako publikoak hizlariekin egoteko aukera izan zuen. Jardunaldiari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri kontaktuan Azaro Fundazioa edo Leartikerrekin.

 

Sinaval Eurofishing Azoka ospatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ozeanoa, aukeraz beteriko itsasoa

Sinaval Eurofishing (apirilak 16-18) Azoka dela eta, AZTI-Tecnaliak "Green Innovation-Blue Growth. Mares y océanos sostenibles" jardunaldia antolatu du. Bertan, Ekonomia Urdina (itsasoa eta bere baliabidei lotutakoa) Europako ekonomiaren garapen eta hazkuntzarako "aukera handi" bat dela azpimarratu da. Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Ingurunearen Garapenerako sailburuordea, izan da jardunaldia irekitzeaz arduratu dena hazkunde ekonomikoan arrantzak duen ekarpenari buruzko hitzaldi batekin.

Itsas Politika Integratua bultzatzeko Europako Batzordeak ezarritako bost sektore estrategikoetan zentratu da jardunaldia. Ardatz hauek itsas-turismoa, itsas-mineralen baliabideen estrakzioa, akuikultura, itsas-bioprospekzioa eta itsasoko energia berriztagarriak dira.

Ekonomia urdinaren barruan aurrera eramaten ari diren ekimen lokalak erakusteko balio izan du jardunaldiak: itsas zabaleko akuikultura, arrantza jarduera bideragarri eta iraunkor gisa, itsaso eta kostaldeko aisialdia, edo itsas-baliabide biologiko berrien bilaketa.

Azpimarratzekoa da, Lea-Artibai eskualdeko enpresak esperientzia ezberdinetan akuikulturaren aldeko apustua egiten ari direla (Europan osoko hedapena izaten ari den sektorea). Adibideetako bat, AZTI-Tecnaliak garatutako proiektua da: Ondarroako kostan itsaso zabalean moluskuen hazkuntza eta gizenketa; eta beste proiektua, INNOVACTek zuzenduta, enpresa eta Arrantzale Kofradiek osatuta, itsas zabalean arrainen gizenketarako urperatutako kaiolen prototipoa garatzeko.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5
week 19 6 7 8 9 10 11 12
week 20 13 14 15 16 17 18 19
week 21 20 21 22 23 24 25 26
week 22 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe