HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

EMPRENDE 2012n izan gara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, EMPRENDE 2012 ekitaldian parte hartu du. SPRIk antolatuta, bere hirugarren edizioan Emprende 2012 ekintzaileei zuzendutako ekitaldi moduan egonkortu da dagoeneko; garai zail hauetan merkatura modu lehiakorrean irteteko pieza guztiak lotu behar dituzten pertsona ausartei dago zuzenduta. 200 ekintzaile eta 2.000 bisitaritik gora bildu ziren irailaren erdialdean ospatutako ekitaldian; erakundeak, enpresak, profesionalak eta ekintzailetzarekin erlazionatutako enpresak, besteak beste.

Emprende 2012, eztabaida bultzatu eta agente ezberdinen arteko esperientzien elkarbanatzea ahalbidetzen duen topagunea da. Eskaintza eta eskaria elkarlotzen dituen gunea.

 

Global innovation day, Biospain2012 eta Valued Added Seafood

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Irailaren 17ko asteak hainbat zita garrantzitsu ekarri ditu bere baitan eta horien artean Bilboko Euskalduna Jauregian ospatu den Global Innovation Day berrikuntza sustatzeko eguna eta Barakaldoko BEC-en ospatu den Biospain2012, bizitza-zientziekin lotutako azoka eta konferentziak.

Irailaren 20an  udaren ostean berrikuntzarekin berriro topo egiteko Global Innovation Day 2012 (GID) foroa ospatu  zen. Aurtengo leloa “ikasten dutenengandik ikasteko” izan da eta horrela Santiago Niño Becerra,  Ramon Llull Unibertsitateko Katedraduna; Mikel Lejarza, Antena 3ko zuzendaria; edota Eduardo Alcorta, Cafe Fortalezako Zuzendariarengandik ikasteko aukera izan genuen, besteak beste.  Ezagutza partekatu eta elkarrengandik ikasteko gune desberdinak eta proiektu berritzaileak ezagutzeko aukera izan genituen, horien artean Leartiker eta Azaro Fundazioa parte diren Gosasuna egitasmoa,bizimodu osasungarriarekin ekimenak sustatzeko plataforma. Egitasmo honen baitan osasunarekin zerikusia duten hainbat proiektu berritzaile aurkeztu ziren.

Irailaren 19-21 bitartean Biospain2012 bizi-zientzien inguruan antolatzen den azoka eta konferentzietan ere egon ginen.  Biozientzien sektorea Euskal Autonomi Erkidegoan hazten dagoen alorra da eta aukera interesgarriak eskaintzen ari da sektore helduetako enpresei dibertsifikatzeko orduan. Horrekin lotuta oso interesgarria izan zen “bizitza-zientzian inbertitu: zer dago hor niretzako?” hitzaldia. Bertan, Etxe-tar, Gaindu edo eta Goizper S.Coop. sektore helduetako enpresek menperatzen dituzten teknologiak bizitza-zientzien sektore honetan aplikatuz  garatzen ari diren negozio berrien  inguruko aurkezpenak egin zituzten.

Nahiz eta ekitaldi ezberdinak izan, hainbat kontzeptu errepikatu ziren. Hemen jasotzen ditugu gure iritziz, esanguratsuenak:

• Berrikuntza

• Sektoreen arteko elkarlana

• Sinergien aprobetxamendua

• Porrotaren beharra ikaste prozesu eta arrakastarako bide bezala.

Beste alde batetik, Azaro Fundazioa Londresen ospatuko den XI. Value Added Seafood Konferentzian ere izango da. Lea-Artibai eskualdean arrantzaren transformazioarekin eta erauzketarekin erlazionatutako enpresa sare handia dagoela ikusirik, bidaia honen helburua arrantzaren sektoreko joerak eta berrikuntzak identifikatu eta elkarlanen sarea hedatzea izango da. Irailaren 26 eta 27an ospatuko den seminario honetatik ateratako balorazio eta emaitzen berri hurrengo Newsletterrean emango dugu.

 

Badator EKINN

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, Mondragon Team Academy (MU) eta MIK S.Coop.ekin elkarlanean, EKINN programa garatu du lan-taldean oinarritutako teknologien bidez ekintzailetza sustatzeko.

• Proiektu errealetan lan egiteko aukera izango duten 10-15 laguneko taldea osatuko da.  Lan-taldean oinarritzen den eta Mondragon Team Academy-n garatutako ikasketa metodologia finlandiarraren bidez gaitasun pertsonalak landuko dituzte partaideek.

• Programa urriaren 15ean hasiko da eta 2013ko ekainaren 30ean bukatu. Interesatuta daudenak Azaro Fundazioarekin harremanetan jar daitezke programa honetan izena emateko.

Programaren helburu orokorra enpresaren sorrera eta autogestionatutako ekipoen lidergoa modu egokian eramateko gai diren profesionalak trebatzea da. Existitzen diren enpresetan zein garatze-prozesuan direnetan, aldaketa-eragile bezala duten gaitasuna azpimarratu, mundu globalizatu eta eleaniztun batean lan egiteko prest eta Berrikuntza lehiakortasun-giltzarri duen ezagutzaren gizartearen garapenari laguntzeko prestatu direla erakutsiz.

 

Ikastetxe Mahaia aurten ere abian da…

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Aurten ere, eskualdeko sei ikastetxek beraien ikasleen artean kultura ekintzailea lantzen jarraitzea erabaki dute. Jada, zortzigarren edizioa da aurtengo ikasturtea eta urtero legez, Azarok eta Ikastetxeetako arduradunek, urteko gestio plana definitu eta martxan jarri dute.

Azaroren dinamizaziopean eta Foru Aldundiaren babesarekin, 250 ikasleen artean hainbat gaitasun landuko dira.

 

Eskualdeko enpresak +Innova Txekeak eskatzen dabiltza

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SPRIk abiarazitako enpresen lehiakortasuna sustatzeko "+Innova Txekea" programako aholkulari modura homologatua izan zen Azaro Fundazioa. Burutzapen eta eragin azkarra duten ekimenen bitartez, berrikuntza eta lehiakortasuna hobetzea helburu duen programa hau abian da jada, eta, irailaren 7an bukatuko da txeke hau eskatzeko aukera. Eskualdeko enpresak hasiak dira txekeak eskatzen eta beste hainbat dira "+Innova Txekea" tramitatzeko interesa agertu dutenak. Txeke hauen tramitazioaren atal bat Lea-Artibai Garapen Agentziaren bidez egin behar da.  Arrakasta gehien izaten ari den txeke mota hausnarketa estrategikoak eta finantzarioa dira.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urria 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 40 1 2 3 4 5 6 7
week 41 8 9 10 11 12 13 14
week 42 15 16 17 18 19 20 21
week 43 22 23 24 25 26 27 28
week 44 29 30 31