HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibaiko Ekintzailearen Eguna eta Enpresa Berrien V. Azoka

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

(2016ko Ekintzaile Egunean parte hartu zuten ekintzaileak)

Apirilaren 29an, larunbata, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziak Lea-Artibaiko Ekintzailearen Egunaren edizio berri bat antolatu dute Berriatuan. Egun horretan baita ere, urtero egiten den Nekazal eta Arrain Kontserben Azoka ere izango  da.

Azken urteetan egin ohi den bezala, Ekintzailearen Eguna ospatzeko Enpresa Berrien V. Azoka ere antolatu dute bi erakundeek egun horretarako. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte, bertara hurbiltzen diren guztiek eskualdeko enpresa berrien produktu eta zerbitzuen erakustoki bihurtuko den azokaz gozatzeko aukera izango dute.

13:30etan, XI. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari  banaketa ospatuko da. Hiru modalitatetan banatutako beste horrenbeste sari emango zaizkie enpresa ideia onenei:

• Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresen arteko enpresa proiektu onenarentzat 1.500 euroko saria.

• Oinarri teknologiko/berritzailea duten enpresa industrial eta zerbitzuetakoen artean proiektu onenarentzako 2.000 euroko saria banatuko da.

• Kooperatiba izaera juridikoa duen enpresa proiektu onenari 2.000 euroko saria.

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak eskualdeko ekintzaileen lana saritu eta azalaratzeko asmoz urtero antolatzen duten lehiaketa honek, urtetik urtera arrakasta handiagoa dauka, geroz eta proiektu gehiago aurkezten baitira lehiaketara. Ekintzaile Eguna eta Enpresa Berrien Azoka ere, ekintzaileen presentzia areagotu eta ezagutzera ematen laguntzeko ekimen garrantzitsua bihurtu da eskualdeko enpresa hasi berrien artean.

 

Azaro fundazioak ere Korrikarekin bat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 30ean Otxandion hasita 11 egunez gelditu gabe Korrikak Euskal Herria zeharkatu du 20. aldiz Iruñean bukaera emanez. Apirilaren 5ean pasatu zen Markina-Xemeinetik 20.Korrika eta Leire Aranaetxebarria eta Yaiza Martinezek eraman zuten Azaro Fundazioko lekukoa.

Euskararen aldeko ekimen erraldoi honek 1980.urtean eman zituen lehenengo pausuak eta gaur egun euskararen alde egiten den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuena da. Bi urtetik behin egiten den ekitaldi honek bi mila kilometro baino gehiago egiten ditu euskararen alde adin eta mota guztietako milaka partaiderekin gau eta egun gelditu gabe. Eskuz esku, kilometroz kilometro Euskal Herri osoa zeharkatu duen aurtengo Korrikaren  mezua Joseba Sarrionandiarena izan da eta balorazioa egin ondoren inoizko Korrikarik handiena, indartsuena eta jendetsuena izan dela adierazi dute Korrika Arduradun Asier Amondo, AEK ren koordinatzaile  Mertxe Mugika eta AEK ren Artezkaritza Kontseiluko kideak.

Azaro Fundazioak gure hizkuntzaren eta kultur izaeraren alde egiten du eta beraz, aurten ere Korrikarekin bat egin du.

Azaro ere euskararen alde!

 

Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordetzaren bisita jaso dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2017ko martxoaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Estibaliz Hernáez (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea), Iosu Madariaga (Teknologia eta Estrategiako zuzendaria) eta Aitor Urzelai (Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria) Markina-Xemeingo Lea-Artibai Berrikuntza Gunean izan ziren.

Bisita goizeko 9:30ak aldera hasi zen Leartikerreko Elikagaien Teknologia eraikinean eta ondoren Lea-Artibai Berrikuntza Gunea bisitatu zuten Polimeroen Teknologiari dagozkion instalazioak ezagutzeko, eta baita, Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziako bulegoak bisitatzeko. Lea-Artibai 2020 proiektu estrategikoaren aurkezpena egin zitzaien Hernáez, Madariaga eta Urzelairi. Eskualdea hobeto ezagutzeko lehiakortasun mapa batetik abiatuz, 2020 urtera begira toki garapena sustatzeko aurreikusita dituzten helburu eta ekintzak azaldu zizkieten Leartiker, Azaro, Garapen Agentzia eta Lea Artibai Ikastetxeko ordezkariek, eragile bakoitzak bere alorrean egingo duen ekarpena azpimarratuz. Azaroren kasuan ekintzailetza, enpresa berrien sorrera eta enpresa sarearen lehiakortasuna hobetzea izango dira etorkizuneko erronka nagusiak.

 

TransferINN proiektu europarraren jarraipen bilera Bartzelonan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 2 eta 3an Azaro Fundazioa Bartzelona izan zen TransferINN proiektu europarraren jarraipen bileran. 2016an martxan jarri zen eta EGEF-ek (Eskualde Garapenerako Europako Funtsak) kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektu honetako lider gisa, Azaro Fundazioa gainerako kideekin elkartu zen Bartzelonan, orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

Bilerak iraun zuen bi egunetan zehar, partaide ezberdinek landu dituzten gaiei buruzko aurkezpenak egin zituzten, eta hurrengo eman beharreko pausuak adostu ziren. Kideek, garatu dituzten Adimen Estrategiko Sistemei buruz hitz egin zuten, esaterako Mondragon eta Azarok batera lan egin dute  makina herramintaren, automobilgintzaren eta aeronautikaren alorretako enpresetan ardaztutako zaintza sistema bat garatzeko. Horrez gain, Ingeniaritza Talde Integratuen formazioa, komunikazio plana, ziurtapen prosezua, gastu bateratuak eta praktika onak ere landu ziren bileran.

Halaber, proiektuaren hurrengo faserako nodoak ere ezarri ziren. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lan taldeak dira. Hartutako erabakiari jarraituz, lau izango dira nodoak. Lehelengoak nekazaritzako elikagaiak landuko ditu, bereziki elikadura osasuntsua eta elikadaura-segurtasuna. Bigarren eta hirugarren nodoak ekoizpen aurreratuari eskainita egongo dira eta laugarrena, IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismori.

Proiektuaren lider gisa, Azaro Fundazioa aurreko seihilekoan (2016ko iraila-2017ko otsaila) lortutako adierazle eta aurrekontuen errepasoa egiteaz arduratu zen eta hurrengo seihilekorako helburuak ere aurkeztu zituen.

Hurrengo bilerarako data irailean jarri zen, oraingoan Akitanian.

 

Azaro Fundazioak hizlari bezala parte hartu du Innobasqueren Astearteetako “Mugaz gaindiko berrikuntza” jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, martxoaren 21ean, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean ospatu den “Mugaz gaindiko berrikuntza” jardunaldian parte hartu du hizlari gisa. Jardunaldi hau Innosbasqueren Astearteak ekimenaren baitan kokatzen da eta Eusko Ikaskuntzaren babesarekin ospatu da.

Bertan, Azaro Fundazioak egun garatzen ari den TransferINN proiektuaren berri eman du. Europako funtsen bidez finantzatutako proiektu honen helburua berrikuntza ekosistemak indartzea da enpresa txiki eta ertainetara ezagutza transferituz. Mugaz gaindiko proiektu honetan Europako toki ezberdinetako 7 erakundek parte hartzen dute eta 150 enpresetan berrikuntza proiektuak garatu eta berrikuntza dinamikak ezartzea du helburu.

TrasnferINN proiektuaz gain jardunaldi honetara hurbildu direnak beste proiektu batzuk ezagutzeko aukera izan dute, besteak beste Tecnalia partaide duen Transfron3D, BIOEF (Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioa) parte hartzen ari den Innosasun eta REFBIO 2, Tknikaren lanbide heziketako mugaz gaindiko kanpusa edo Bidasoa Bizirik-en Lankidetza Ekintzan proiektua. Horrez gain, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak Bihartean ekimena ere aurkeztu du eta Akitania-Euskadi-Nafarroako Lurralde Lankidetzarako Europar Taldeak bere lan ildo nagusiak azaldu ditu.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean