HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Elikagaien ontziratzean joera berrien inguruko mintegi monografikoa. Second Skin teknologia

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaroaren 15ean LEARTIKER-Elikagaien Teknologiak mintegi monografiko bat antolatu zuen haragi-sektoreko elikagaien ontziratzean dauden teknologia berrien inguruan.

ULMA PACKAGINGek ontziratze joerak aurkeztu zituen eta second skin (bigarren azala) deituriko hutsean ontziratutako teknologian zentratu zen. Teknologia hau geroz eta gehiago erabiltzen da produktu freskoa ontziratzeko orduan. Beste ontziratze teknologiekin alderatuz, MAP sistema kasu (eraldatutako atmosferetako ontziraketa), second skin deritzon honek abantailak ditu: teknologia honek ontziratutako produktuen balio-bizitza gehiago luzatzeko aukera ematen du eta oso estetikoa izateaz gain, azalera handietako sailetan espazioa aurreztea ahalbidetzen du.

ULMA PACKAGINGek egindako aurkezpenaren ostean bertaratutako entzuleen artean haragi-produktu ezberdinekin ontziraketa froga batzuk egin ziren LEARTIKER-Elikagaien Teknologia instalazioetan.

 

Kalatxo Kooperatibagintza argitaratu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioa ekintzailetza kultura hedatu asmoz 2005. urtetik dabil eskualdeko ikastetxe ezberdinekin elkarlanean. Hori dela eta, urtean zehar hainbat ekintza aurrera eramaten dira DBH eta Batxilergoko ikasleekin, hala nola: konpetentzien lanketa, ekintzaileen hitzaldiak, eskualdeko enpresetara bisitak, talde lana, negozio ideia baten inguruko bideragarritasun plana eta baita Kalatxo liburuxkaren lanketa ere.

Liburuxka hau, ikasturte bakoitzean gai desberdin baten inguruan izaten da eta aurtengorako aukeratu den gaia Kooperatibagintza izan da. Horrela, eskualdeko gaztetxoek kooperatiben jatorria, barauen ezaugarriak, pertsonaia ezagunak, eskualdeko kooperatibismoaren sorrera,… berri izango dute.

 

Zaldupeko ikasleak Azaro Fundaziora etorri dira bisitan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Pasa den astean, Ondarruko Zaldupe Eskola Publikoko ikasle gaztetxoak Lea-Artibai Berrikuntza Gunera hurbildu ziren instalazioetan zehar bisita bat egin eta bertan gauden enpresak ezagutzeko asmoz. Lehen Hezkuntzako 4. mailan dabiltzan gaztetxo hauek “Ingurunea” ikasgaiaren baitan kokatutako Lea-Artibai ezagutzen ekimenarekin ari dira, eta euren ezagutza prozesu horretan, Berrikuntza Gunera bisita egitea egoki ikusi zuten.

Azaroko kideok, poz pozik erakutsi genizkien hemen ditugun instalazioak, zer nolako lanak egiten ditugun azaldu zitzaizkien, eskualdeari buruzko bideo bat erakutsi zitzaien… sesioa galleta dastaketa batekin bukatu zelarik.

Azaro Fundazioko ateak zabalik daude denentzat!

 

Peruko garapen teknikariak Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikorako lan dinamiketan interesatuta

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Astelehenean, urriaren 15ean Peruko hegoaldean kokatzen den Cusco Departamentuaren bisita jaso genuen. Bertako herri ezberdinetako garapen teknikariekin eta 1979tik Tokiko Garapen Ekonomikorako Programa kudeatzeaz arduratzen den “Centro Guaman Poma de Ayala” erakundearekin ikuspuntu ezberdinak elkartrukatzeko aukera izan genuen.

Euskal Herrira etorri dira 15 eguneko misio baten, garapen agentzia ezberdinak ezagutzera. Lea-Artibai eskualdeko garapen ekonomikorako lan dinamiken berri izanda, gure errealitatea ezagutu nahi izan dute.

Zentzu honetan 1970 hamarkadatik hasitako ibilbidea kontatzeko aukera izan genuen. Alegia:

• 1970eko hamarkadan kooperatiba berrien sorrera; lehen sektoreari lotutako eskualde baten dibertsifikaziorako eta baita emakumeen lanpostuetan eragiteko

• Lea-Artibai Ikastetxearen papera eskualdearen garapenerako eragile bezala: kalitatezko formazioa, enpresei zerbitzu eskaintza eta enpresa proiektuen promozioa

• 1994. urtean partaidetzan oinarrituz, eskualdean egindako Plan Estrategikoa: teknologia jakin batzuen aldeko apustua suposatu zuena; elikagaigintza industria eta polimeroena, besteak beste

• Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentziaren sorrera eta hauen arteko elkarlana. Osagarritasun eta efizientzia printzipioetan oinarrituz, eskualdeko enpresen lehiakortasunean eragiteko eta enpresa berrien sorrera bultzatzeko

• Lea Artibai Berrikuntza Gunearen definizioa, Esperanza 2013 proiektuaren baitan

• Lea Artibai Health Unit proiektua, eskualdea karakterizatzeko kontzeptu berri batzuen inguruan: osasuna eta esparru soziosanitarioa, elikagaigintza osasungarria eta turismo jasangarria

Azken urteetan emandako pausoak kontatzerakoan gure esperientzian oinarrituz zenbait irakatsi jaso zituztela komentatu ziguten:

• Kooperatiben funtzionamendu egokia. Euren lurraldean kooperatiba modeloaren funtzionamenduarekiko desberdintasun nabarmenak antzeman zituzten, askoz eraginkorragoa baloratuz hemengo eredu kooperatiboa

• Tokiko eragile publiko eta pribatuen arteko elkarlana helburu definitu baten inguruan. Estrategikotzat jo zuten gai hau, eta beraz, eskualdean Esperanza 2013 moduko proiektuak edukitzea.

Eurekin izandako elkarrizketatik gu geu ere indarberrituta atera ginen eskualdean PROIEKTU bat edukitzearen garrantziaz eta proiektu honen definizioan eskualdeko eragile publiko eta pribatuek, eta halaber herritarrek, parte hartzearen garrantziaz. Oraintxe dugu aukera esku artean daukagun ENPLEGU PLANAREKIN. Plan honek eskualdeko enpresa sarearen lehiakortasunean, lanaren sorreran eta enplegagarritasunean eragiteko balio behar du!

 

39.000 euro lortu ditugu eskualdeko 13 enpresentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

52.000€ lortu dira Cheque+Innova diru-laguntzaren bitartez eskualdeko enpresentzat. Azaro Fundaziotik konkretuki, 39.000€ bideratu ditugu, lanean dihardugun 13 enpresekin. Hona hemen txekeen bidez Azaro Fundazioa enpresa ezberdinekin lantzen ari diren gaiak eta gai bakoitzeko enpresa kopurua:

• Berrikuntzarekin lotutako proiektuak: 4 enpresa

• Nazioartekotzea lantzen: 2 enpresa

• Arlo Finantzarioa: 3 enpresa

• Posizionamendua: enpresa 1

• Plan estrategikoa eta barne antolakuntza lantzen: 3 enpresa

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Otsaila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 5 1 2 3
week 6 4 5 6 7 8 9 10
week 7 11 12 13 14 15 16 17
week 8 18 19 20 21 22 23 24
week 9 25 26 27 28

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe