HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibai Sarean, ekintzaileen hileroko hitzordua

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Hemendik 3 urtera non egon nahi dut?

Galdera horri erantzuten ekin zioten Ekintzaile Sareko kideek Lea-Artibai Sarean dinamikaren bigarren saioari. Pasa den hilabetean jarri genuen egitasmo hau martxan, eskualdean negozio berri bat jarri dutenentzat hileroko saioak antolatzeko helburuarekin, euren ahulezi edota ardurak landu eta hobetze aldera.

Azken saioan etorkizunera begirako estrategia izan zen hizpide, eta bakoitzak bere negozioaren ikuspuntutik hausnarketa egin eta besteekin partekatu zuen.

Dinamika honetan parte hartu zuten enpresak, hauek izan ziren: Barnetik Koop. Elk. Txikia, Enertek Koop. Elk. Txikia, EZE Barrizar, Herribixi Koop. Elk.Txikia eta Iku Argazkiak. Dinamizazio lanetan Zurekin Emprendeko kide den Izaskun Rama aritu zen.

Hurrengo saioa urtarrilaren 26an izango da, eta beste gai bat jorratzeaz gain elkarlanerako dinamikak landuko ditugu.

 

Ekonomia Zirkularreko diagnosiak Lea-Artibaiko lau enpresatan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ekonomia Zirkularreko lan lerro estrategikoari dagokionez,Azaro Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiaren “Bizkaia Lehiakorra” programaren baitan Lea-Artibai eskualdeko lau enpresatan Ekonomia Zirkularrarekin lotutako diagnosiak bideratzen ari da.

Helburua ekonomia zirkularra, enpresa industrialetan txertatzea da, lehiakortasuna hobetzen lagundu eta ingurumenarekin jasangarriagoak diren dinamikak bultzatuz. Guzti hau ahalbidetzeko, Aldundiak, IK Ingeniería aholkularitza du bidelagun, enpresa baten lehengai, hondakin eta ekoizpen prozesuaren analisietatik abiatuz ekonomia zirkularrean oinarritutako jarduerak identifikatu eta definitzen adituak.

Diagnosi prozesu guztia Aldundiak finantzatuta dago, Azaro Fundazioak enpresa interesatuak identifikatzen eta prozesuko agente ezberdinen arteko interlokuzioa ahalbidetzen lagundu duelarik. Enpresa parte hartzaileen aldetik, datuen bilketa izango da lanik garrantzitsuena prozesuan zehar. Hasierako lan bilerak egin dira eta emaitzak martxorako izatea espero da. Aurrerantzean ere joango gara informazio zehatzagoa ematen

 

TEP Challenge: 24 ordu erronka bati aurre egiteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Pasaden abenduaren 4 eta 5ean, Leartikerrek kudeatzen duen TEP (Technology Entrepreneurship Program) polimeroen teknologiari buruzko formakuntza programaren lehenengo faseari amaiera emateko, TEP Challeng-a ospatu zen. Lehen fase hau bi hilabeteko formakuntza teorikoa izan da, eta orain zazpi hilabeteko praktikaldiak hasiko dira. Nazioarteko 10 parte hartzaileek, Leartikerrek eta ekintzailetza formakuntzaren arduraduna den Azaro Fundazioak proposatutako erronkari erantzuna eman behar izan zioten.  Gaia kiroletarako zelaien kautxua izan zen, eta erronkari aurre egiteko epea aldiz 24 ordukoa.

Challenge-ean lortutako emaitzak eta ondorioak oso positiboak izan dira bai antolatzaile zein parte hartzaileentzako. "Oso esperientzia ona izan da lan taldean erronka berri bati erantzuna ematea, errepikatzeko gogoekin nago", komentatu zuen Leire Etxeberriak, TEP programako parte hartzaileetako batek.

 

Ekonomia Zirkularra sinbiosi industrialaren bitartez

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Abenduaren 20an Azaro Fundazioa Tecnicalia-k antolatutako sinbiosi industrialaren bidezko ekonomia zirkularrari buruzko  jardunaldian izan zen.

Jardunaldian ekonomia zirkularra ekoizpen zikloak ixten dituen eredu ekonomiko bat bezala azaldu zen, baliabideak optimizatu eta ingurumen-eragina murriztu dezakeena. Ekonomia honen atzean ze alderdi garrantzitsu dauden ere aipatu zen jardunaldian, eta baita industria sinbiosiaren onura zehatzak ere. Izan ere, sinbiosi honek enpresa bati baliabide “soberakinetatik” probetxua ateratzea ahalbidetzen dio, hondakin eta lehengaien kudeaketa gastuak jaitsiz eta gainera ingurumen-eragina murriztuz.

Jardunaldian Barna bezalako enpresek hartu zuten parte hizlari moduan, arrantza sektoreko hondakin eta subproduktuei balioa nola eman erakusten duen adibide argia den enpresa. Gainera, Europa naiz Euskadi mailan gai honen inguruan dauden politika eta finantziazio aukerak ere eman ziren ezagutzera.

Bukatzeko, sinbiosi industriala bultzatzeko dauden tresna eta metodologiak aurkeztu ziren, gai oso interesgarria Azaro Fundazioak sinbiosi mota hau Lea-Artibaiko enpresa ehunean probatzeko aukera izan dezan.

 

Lea-Artibai eskualdeak "toki garapenarekin izandako esperientziak partekatu ditu “toki garapenaren erronkak eta desafioak" kongresuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdea Toki Garapenaren Erronkak eta Desafioak Kongresuan egon da gonbidatu moduan, zehazki toki-mailan eredu ekonomiko berrien ezarpenari buruzko mahai-inguruan parte hartzen. Eztabaida-mahaia Bartzelona, Zaragoza eta Santiago de Compostela bezalako hiriekin partekatuz, Leire Arrizabalagak Lea-Artibaik ekonomia zirkularra eta ekonomia urdina bezalako eredu ekonomikoen ezartzearekin izandako esperimentazio esperientziak konpartitu zituen bertaratuekin. Izan ere, eredu hauek lan-ildotzat definitu ziren 2012ko enplegu planaren baitan. Zehazki, etorkizunerako lau espezializazio ildo definitu ziren orduan; osasuna, elikadura osasuntsua, turismo jasangarria eta negozio eredu berrien ezarpena, sozialki zein ingurumen ikuspuntutik jasangarria den eskualde mailako garapen ekonomikoan eragina izateko.

Jardunaldian tokiaren dimentsio ezberdinetatik onura erkidearen ekonomia, ekonomia urdina eta ekonomia sozial eta solidarioa bezalako eredu ekonomiko ezberdinen aldeko apustua egiten ari dela ikusi zen, eta toki-mailan ekonomia hauek ezartzerakoan tokiko garapen agentziek izan behar duten paperari buruz eztabaidatu zen. Atera zen ondorio nagusietako bat “aldaketaren aldaketa tokitik hasten dela” izan zen, eta aldaketa horren gauzatzerako ibili beharreko bidean garapen agentziek ezinbesteko papera daukatela.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31