HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Leartibai Garapen Agentziaren Administrazio Kontseiluaren bilera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 7an, Leartibai Garapen Agentziaren Administrazio Kontseilua batzartu zen, Berriatua, Etxebarria, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein eta Ondarroako alkate eta herri  bakoitzeko zinegotzi bana bilduz. 2011.urteko diru-kontuak onartu eta 2012ko kudeaketa planaren lehen bi hilabetetako deskargua egitea zuen helburu bilerak. Bi gai azpimarratu zituzten batez ere:


-    Alde batetik, eskualdeko turismo garapenerako planteamendu berria. Garapen Agentziako teknikariak banakako bilerak egiten ari dira egunotan, udal bakoitzak bere lehentasunak eta asmoak argitzeko, bigarren fase batean eskualde mailako planteamendua zehazte aldera.
-    Eta bestetik, Lanbiderekin elkarlanean, eskualde bakoitzak epe motzean egin beharko duen Enplegu Plana. Oso interesgarrizat jo zen, hurrengo urteetan enpleguaren sorreran eragina izango duten proiektuen identifikazioa egitea, eskualdeko garapen ekonomikorako eragile, enpresa eta udalak bat eginda.

 

Enpresantzako laguntza eskaerak egiteko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ireki dituzte enpresen lehiakortasuna indartzeko laguntzen deialdiak. Berrikuntza prozesu eta produktuak, lehiakortasun maila handitzeko proiektuak, nazioarteratzekoak eta enpresen eraldaketarako proiektuak dira, besteak beste, laguntzak jasotzeko aukera dutenak.

Lea-Artibai eskualdeko enpresek Azaro Fundazioan jaso dezakete laguntza hauen guztien informazioa, baita enpresa bakoitzak dituen egitasmoetarako diru laguntza egokienen azterketa ere. Honez gain, enpresaren proiektua Azaro Fundazioarekin landuz gero, diru-laguntzaren kudeaketa ere Azaro Fundazioak egingo du, enpresei eskaintzen dien zerbitzu integralaren barruan.

Diru-laguntza hauei buruzko informazioa Lehiatila atalean eskura daiteke.

 

Bartzelonako ALIMENTARIA eta Bruselako SEAFOOD azoketan izan gara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 26tik 29ra Bartzelonan egin zen Alimentaria azokan parte hartu zuen Azaro Fundazioa, Leartikerrekin batera. Europako elikagai eta edarien azokarik garrantzitsuena den Alimentariak bere 19.edizioan, 75 herrialdetako ia 4.000 enpresa bildu zituen eta nazioarteko 140.000 erosleren bisita jaso zuen azokak.


Apirilaren 23tik 26ra berriz, Bruselan egin den Seafood 2012 azokan izan da Azaro Fundazioa. Itsasoko produktu bizi, fresko eta izoztuei buruzko azokarik garrantzitsuena da Seafood 1993.urteaz geroztik. Aurtengoa azokaren 20. edizioa izan da, 1.600 erakusle izan dira Brokerage Event esparruan eta mundu osoko 25.000tik gora erosle eta saltzaile bilduko dira.


European Seafood azoka topagune aproposa da nazioarteko merkatal harremanak egiteko, itsasoko produktuen industrian erabiltzen ari diren teknologia berriei buruzko informazioa lortzeko, norberaren produktuak nazioarte mailan ezagutzera emateko eta negozio aukerak bilatzeko.


Aldi berean, Nutrition and Health esparruan lanean ari diren erreferentziazko zentroekin hitzarmenak egiteko asmoa ere izan du Azaro Fundazioak azoka honetan parte hartuz, arrainean oinarritutako produktu osasuntsuak garatzeko proiektuak abiarazteko. Lea-Artibai Healthy Food estrategiaren barruan, eskualdeko enpresak beraien lehiakortasuna eta merkatuan duten posizioa hobetzeko ekimenak martxan jartzea du helburu fundazioak.


Azoka batean zein bestean, Brokerage Event egingo dira eta han izan da Azaro Fundazioa eskualdeko enpresentzat proiektu berriak eta negozio aukera berriak identifikatzeko asmoz.

 

Eskualdeko hainbat enpresa martxoaren 7an eta 9an egindako jardunaldietan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2010.ean abiarazitako Elkarguneak programak jarraipena du aurten ere, ETEei zuzendutako hiru elkargune egingo direlarik, arlo komertziala lantzeko helburuarekin. Martxoaren 7an egin zen 2012.eko lehen topaketa eta hamairu enpresak hartu zuten parte. Bentas Taldea, merkatal arloan aditua den enpresaren eskutik, plangintza eta antolaketa komertziala izan ziren hizpide. Hurrengo Elkargunea maiatzaren 14ean egingo da.

Honekin batera, Azaro Fundazioak Tutoretza Komertziala izeneko zerbitzua jarriko du Elkargune hauetan parte hartzen duten enpresen eskura, arlo komertziala indartzeko tutoretza zerbitzua eskainiz.

Bestalde, martxoaren 9an Berrikuntza Gunean egin zen “Negozio ideia berriak osasun sektorean” jardunaldian plastikoa eta kautxua lantzen dituzten eskualdeko hainbat enpresa bildu ziren, osasun arloko estrategia global eta teknologikoaren berri izateko. Manu Vizan, Leartiker eta Azaro Fundazioaren partner den B+I Strategy konpainiako kidea izan zen hizlari. Medikuntzako osagai zein aplikazio ezberdinen inguruko merkatu egitura azaltzeaz gain, joera teknologikoez eta material berriek merkatu eta produktu hoietan izango duten garrantziaz mintzatu zen. Jardunaldiaren balorazio oso ona egiteaz gain, bertan parte hartu zutenek hartu-eman ugari egiteko aukera izan zuten.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Maiatza 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 18 1 2 3 4 5 6
week 19 7 8 9 10 11 12 13
week 20 14 15 16 17 18 19 20
week 21 21 22 23 24 25 26 27
week 22 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2018 apirilak 27
Lea-Artibai Sarean
2018 maiatzak 07
Ekin pausuz pausu
2018 maiatzak 10
ORHI proiektuaren bilera
2018 maiatzak 25
BE sarearen bilera
2018 maiatzak 25
Lea-Artibai Sarean