HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Innobasqueren batzar nagusia eta PCTI 2015 aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, Innobasqueko bazkide bezala, erakunde honek, maiatzaren 22an egin zuen Batzar Orokorrean parte hartu zuen. Bilera honetan 2011ko kontuak onartzeaz gain, zuzendaritza talde berria aukeratu zen, non Guillermo Ulacia presidente karguan berretsi zuten.

2012 urtean lau zutaberen inguruan egituratuko du bere jarduna Innobasquek: Eko-berrikuntza; Efi-Saludable; Euskadi Ekintzailea eta Laugarren sektorea. Lau esparru hauetan, berrikuntza irekian oinarrituz, ezagutza hedatu nahi du eta proiektuen definizio eta garapenean eragingo du. Erronka berri bat ere finkatu du: Berrikuntza neurtzeko sistema bat definitzea.

Batzar honetan, Patxi Lopez Lehendakaria, Innobasqueko Ohorezko Lehendaria izendatu zuten. Ondoren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planaren aurkezpen ekitaldia hasi zen, UPV/EHU, Tecnalia eta IK4, Mondragon, Ikerbasque, Confebask, Etorbizi eta Owl Genomics enpresetako ordezkarien partehartzearekin.  Plan berriak finkatu duen helburua, I+G inbertsioa BPGaren %3ra iristea da, egun %2an dagoen adierazlea. Euskadik, plan honekin, zientzian, tenologian eta berrikuntzan erroturiko hazkunde eredu berria indartu nahi du.

 

10 urteko ibilbidea ospatuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak aurten 10 urte betetzen dituela eta, esanahi berezia eman nahi izan diogu 2012.urte honi, hamarkada hau ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuz.

Maiatzaren 14ko astean bildu ditugu ekitaldirik garrantzitsuenak: hitzaldiak, mahai inguruak, topaketak eta sari banaketak izango dira aste horretan zehar. Enpresa txiki eta ertainen elkargunea eta Ekintzaileen II. Topaketarekin batera, maiatzaren 14ean astelehenez, Enpresa Ideia eta Lehiakortasuna Hobetzeko Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dugu.

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatuta, ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen lehiaketara 10 proiektu aurkeztu dira; gehienak eskualdeko ekintzaileek aurkeztutako proiektuak dira, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio; egitasmo bakarra da eskualdetik kanpokoa, Gernikako ekintzaile batek aurkeztua.

Maiatzaren 17an berriz, Berrikuntza Metologien inguruko jardunaldia egingo dugu, Innobasque, Esade Creapolis, Beaz, MIK eta Cikautxo S.Coop.en parte hartzearekin. Egun honetan ere izango da sari banaketarik, hain zuzen ere eskualdeko enpresetan aurrera eramandako berrikuntza proiekturik onena sarituko baitugu. 18 enpresa izan dira aurten berrikuntza ideiak aurkeztu dituztenak, produktu berrien garapena eta merkatu berrietara sarrera lantzen ari diren enpresak hain zuzen, lanpostuak mantendu eta ahal den neurrian berriak sortzeko helburuarekin.

 

Zazpi enpresa berri sortu dira azken sei hilabeteetan, Azaro Fundazioaren laguntzaz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2011ko urriaz geroztik, zazpi enpresa berriren sorrera ahalbidetu du Azaro Fundazioak; jarduera ezberdinetako negozioak dira, besteak beste kudeatzaile lanak eskaintzen dituen profesional bat; argiketariak; produktu ekologikoen salmenta; diseinu grafikoa eta komunikazio zerbitzuko enpresa bat; diseinua, komunikazioa eta dekorazioa eskaintzen dituen enpresa bat; enpresentzat aholkularitza teknikoa eskaintzen duen profesionala; eta grabazioak eta produkzio zuzendaritzako enpresa bat.

Honenbestez, norbere negozioa abiarazi nahi duenari laguntza eta babesa emateko xedez Azaro egiten ari den lanak emaitza onak ematen jarraitzen du.

 

 

Zaintza teknologikorako sistemaren ziurtapena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azarok behatoki lanak egiteko erabiltzen duen zaintza teknologikorako sistema UNE 166:006 arauaren bidez zertifikatuko da. 166:006 arauak  behatoki teknologikoa garatzeko beharrezkoak diren prozesuak modu ordenatuan martxan jartzen laguntzen die erakundeei. Era honetako sistemek garapen eta tendentzia teknologiko berriak ezagutzea eta negozio linea berriak detektatzea ahalbidetzen du.

Behatokia garatzeko eta UNE 166:006 araua lortzeko neurrira egindako programa informatiko baten laguntzarekin, behatoki teknologiko hau burutzea errazten duten beharrezko baliabideak martxan jarri ditu Azaro Fundazioak.

 

140.000 euroko laguntza Lea-Artibain h+g proiekturako eta Feder funtsetako ia milioi bat euro proiektu europar bat garatzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Bizkaiko Foru Aldundiak 140.000 euroko diru laguntza erabaki du Lea-Artibain Hobeto eta Gehiago proiektua garatzeko. Azaro Fundazioak aurten martxan jarritako egitasmo hobek hiru lan ildo nagusi ditu:
•    Errendimendu altuko ekintzailetza
•    E2 programa: ekintzaileak erakarri
•    Ko-kreazio mahaiak

Honenbestez, Azarok ekintza berriak eta ezberdinak abiaraziko ditu aurten helburu eta erronka hauei erantzute aldera.

Aldi berean, Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak, Saiolan eta Garazi-Baigorri eta Iholdi-Oztibarreko Indar Garapen Agentziekin batera aurkeztutako proiektu batek Feder Funts europarren babesa jaso du. Interreg Espainia-Frantzia-Andorra 2007-2013 Lurralde Lankidetzarako programa operatiboa egitasmora aurkeztutako programak, eskualde bakoitzean bi enpresa berritzaile sortzea aurreikusten du, hiru urteko epean. Proiektuaren berrikuntza, antena lokalen eta nazioarteko antenen arteko lankidetzan oinarritzen da; eskualde bakoitzean, bertako konpetentzien mapa egin eta eskualde bakoitzaren balio proposamena zehaztuta, nazioarteko antenak kokatuko dira, munduko puntu ezberdinetan sustatu nahi diren proiektu motaren arabera. Enpresa proiektuen sustapenerako nazioarteko joerak arakatu eta gureganatzeaz gain, negozio aukera zehatzak identifikatzen saiatuko dira  nazioarteko antenok, tokian tokiko antenekin elkarlanean, azken xedea, enpresa berritzaileak Lea-Artibain, Debagoienan eta Garazi-Baigorri/Iholdi-Oztibarrenen kokatzea baita.

Europako Feder Funtsetatik 915.975,20€ko diru laguntza jasoko dute lau erakundeok datozen hiru urtetako lana finantzatzeko.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4 5
week 32 6 7 8 9 10 11 12
week 33 13 14 15 16 17 18 19
week 34 20 21 22 23 24 25 26
week 35 27 28 29 30 31