HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Lea-Artibaiko enpresak Europako azoka garrantzitsuenetan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Apriril honetan Azaro Fundazioak sustatutako bi enpresa-taldek Europa mailako azoka garrantzitsuetan parte hartuko dute beraien produktuak eta gaitasunak munduari erakusteko. GOURMELIK eta METLAN Lea-Artibaiko eta inguruetako enpresek osatutako taldeak dira, eta Salón Gourmets eta Salón Industrie azoketan parte hartuko dute hurrenez hurren. Partaidetza horrek erakusten duen moduan, lankidetzaren bitartez urrutiago iritsi eta helburu bateratuak lortzea posible da, saiatuz gero.

Hasteko, apirilaren lehen astean, Lea-Artibaiko Metlan enpresa taldea Lyonen ospatuko den Salon Industrie nazioarteko azokan egongo da. Frantzian ospatzen den ekipamendu-ondasunen azoka garrantzitsuena da eta Europako bost azoka garrantzitsuenen artean kokatzen da. Azokaren helburua erakusleentzat negozioak sortzea eta bisitariei prozesu berrien bilaketan laguntzea da.

METLAN osatzen duten kideetako batzuk beraz, bertan egongo dira, hala nola Lekoizpe S.L., Zabala MT S.A., Xelko Logic Control S.L. eta Markola margo aplikazioak. Enpresa hauetako ordezkariek euren enpresen eta Metlan taldearen gaitasun teknologikoak erakutsi eta bezero potentzialekin bilerak izateko aukera paregabea izango dute.

Bestalde, GOURMELIK taldeak Madrilen ospatzen den 2017ko Salon de Gourmets azokan parte hartuko du. GOURMELIK Lea-Artibai eta inguruko elikadura enpresak batzen dituen proiektua da, Azaro Fundazioak sustatua eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatua.

Elkarrekin merkatu berrietara irekitzeko bat egin duten Barrenetxe, Axpe, Heisa eta Ondare enpresek akzio plan bateratua daukate. Nahiz eta lehen ekintza 2015eko urrian Kolonian ospatu zen Anuga azokara bisitari moduan joatea izan zen, stand propioarekin parte hartzen ere badaukate  jada esperientzia, 2016an Bartzelonan ospatutako Alimentaria azokan egon baitziren. Oraingoan ere erakusketari moduan parte hartuko dute apirilaren 24tik 27ra Madrilen ospatuko den Salón de Gourmets azokan.

Salón de Gourmets delicatessen munduari eskeinitako Europako ekimen nagusiena da. Mundu osoko produktu gastronomiko berritzaile eta abangoardistenak batzen dira bertan, eta ekoizle eta erosleek negozioak egin eta sektoreko berriena ezagutzeko topagunea da. Zehazki, ospatzen den edizio bakoitzean 1.396 nazioarteko erakusketari baino gehiago, 80.000 bisitari profesional inguru eta 1.600 kazetari eta komunikabide akreditatu biltzen dituen ekimena da azoka hau.

Taldekoak Gipuzkoako Merkataritza ganberarekin jarri dira kontaktuan Euskal Herriko gainerako enpresekin batera parte hartu ahal izateko, eta GOURMELIKek 24mizango ditu bere produktu guztiak erakusteko.

Bisitatzeko interesa daukaten guztientzat, helbide honetan aurkituko dituzue: Av. Partenón, 5 (IFEMA), P4 Stand 4B361

 

InTOOL Azaro Fundazioaren Adimen Lehiakorreko sistema, urtetik urtera hobetzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den martxoaren 22an InTOOL Azaro Fundazioaren Adimen Lehiakorreko sistemak arazo gabe gainditu zuen beste behin UNE 166:006: I+G+B-aren kudeaketa: zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorra arauaren auditoria. Honekin jada lau urte igaro dira aipatutako arauaren auditoria hasi genuenetik. Ziurtagiri hau lortzeko arrazoia Azaro Fundazioak etengabeko hobekuntzarekin daukan konpromesua da. Agiria izateak urtero bezeroen beharrei egokitzen diren hobekuntzak egiten joan behar izatea suposatzen digu; informazioaren atzemate, prosezatze, kudeaketa, banaketa eta analisia errazten duten funtzionaltasunak integratzen joatea. Azken urte honetan InTool sisteman ezarri diren hobekuntzetako batzuk hurrengoak dira:

-Zaintza unitate bakoitzari adierazle bat eta akzio bat ezartzea.

- Iturrien analisi sakonagoa lortzeko dashboard bat zaintza unitate bakoitzarentzat.

-Informazioaren bistaratze erakargarriagoa, informazio modu azkar eta eraginkorragoan baloratzeko.

-Patenteen bistaratze askoz zabalagoa.

-Iturrien inportazio eta exportazioa.

-Alor/sektoreka segmentatutako 3.000 informazio iturri baino gehiagoren sartzea.

-Erakundearen araberako tresnaren pertsonalizazioa.

-Kanpo datu-baseetara konektatzeko aukera

Hala ere, bada oraindik hobekuntzarako lekurik, eta horretan gabiltza etengabe. Gure helburua ezta ziurtagiri soil bat lortzea, bezeroaren beharrak asatzea baizik, eta zentzu horretan laguntzen digu ziurtagiriak. Urtero azterketa bat pasatu behar izateak eta kanpoko pertsona batek jarraipena egin eta baloratzera etortzeak beti adi egotera garamatza eta, egunero eta urtetik urtera, hobetzera.

 

 

 

Lea-Artibaiko enpresen beharrizanak eta arazoak elkarbanatzeko enpresa-topaketa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Joan den otsailaren 10ean, Lea-Artibai Berrikuntza Gunean, Azaro Fundazioak zuzentzen duen TransferINN proiektu europarraren baitan antolatutako enpresen topaketa bat ospatu zen.  Proiektu honen helburuak berrikuntza dinamikak ezartzeko laguntza behar duten mikroenpresa eta ETEen berrikuntza sustatu eta nazioarteko harremanak indartzea dira.

Jardunaldiak enpresen topagune bat izan nahi zuen, alde batetik, eskualdeko enpresen interesei buruzko informazio bildu, eta bestetik, enpresei TransferINN proiektuan parte hartzeko aukera eskaini berrikuntza eta nazioartekotze alorretan konponbideak bilatzeko aukera gisa. Parte hartu zuten eskualdeko 8 enpresek egunerokotasunean dituzten behar eta arazoak partekatu zituzten. Harremanak estutu eta enpresak benetan kezkatzen dituzten gaiak lantzeko ideia trukaketa bat, azken finean.

Jardunaldia goizeko 9:00etan hasi zen eta Hobest Consultores-eko aholkularia den Maite Darceles-ek zuzendu zuen. Eskualdeko enpresak, Azaro Fundazioko kideak eta aholkularia bera partaide izan zituen taldekako eztabaida bat izan jardunaldiaren dinamika.

Lehiakortasun desleiala, dibertsifikazioa, gertuko hornitzaileak aurkitzeko beharra, belaunaldi-ordezkapena, diru-laguntzak edota eskualdeko enpresa sareari buruzko ezjakintasuna izan ziren jardunaldian zehar landu ziren gai nagusiak. Ariketa oso baliagarria izan zen; problematika orokorra lantzeaz gain, tokiko arazoei ere arreta eskaini zitzaien eta.

Landutako gai bakoitzaren inguruan konponbide eta estrategia aukera ezberdinak mahaigaineratu ziren. Esaterako, garraiorako salneurri minimo bat ezartzea, Interneten hobeto ezagutarazi eta saltzeko metodoak, edota, hornitzaileak bilatzeko orduan harremanak errazteko asmoz, eskualdeko enpresen datu-basea eguneratu eta konpetentzien mapa ezagutaraztea. Gainera, eskuragarri dauden diru-laguntzen eta bestelako laguntzen errepaso bat eta eskabideak nola egin gogorarazi ziren.

Azaro Fundazioak etengabe egiten du lan Lea-Artibai eskualdearen garapen sozioekonomikoaren alde, eta horrelako ekimenak ezinbestekoak dira eskualdeko enpresen beharrizanen ezagutza erreal bat lortzeko.

 

Emakume ekintzaileen topaketa Lea-Artibain

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Martxoaren 8an Nazioarteko emakumeen eguna dela eta, Leartibai Garapen Agentziak eta Azaro Fundazioak elkarlanean Emakume Ekintzaileen Topaketa Irekia antolatuko dute. Jardunaldi honen helburu nagusia eskualdeko emakume ekintzaileek elkar ezagutzea eta beraien beharrizanak azaleratzea da. Horregatik, dinamika parte hartzailea izango da, non emakume ekintzaileak beraien esperientzia kontatzeko aukera izateaz gain  kezkatzen dituzten gaiak azaleratzeko aukera izango duten, sormena oinarritzat hartuz. Parte hartzaileak jardunaldiko protagonista izango dira eta EMAKUMEEKIN, Euskadiko Emakume Ekintzaileen Elkarteko Izaskun Ramak, ekintzaile alorreko aholkulari eta hezitzaileak dinamizazio lanetan lagunduko du.

Gauzak horrela, ekitaldia MARTXOAren 8an izango da Markina-Xemeingo Berrikuntza Gunean, ondorengo egitarauarekin:

14:15-14:30 Ongi etorria eta Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentziaren aurkezpena

14:30-15:15 Hasiera eta kontaiguzu zure esperientzia!, sormenean oinarritutako jokoen bitartez landuko da

15:15-16:00 Beharrizanen mahaingurua

16:00-16:45 Coffee break, kafetxo bat hartuz elkar ezagutu eta esperientziak elkarbanatuko dira

16:45-17:00 Jardunaldiaren bukaera

Izena eman nahi izanez gero, deitu 94 683 34 95 (Yaiza) edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera martxoaren 3a baino lehen.

 

Bizkaia enpresa bilera ospatu da Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Otsailaren 20an BEC-en ospatu den Bizkaia enpresa bilera 2017-an parte hartu du Azaro Fundazioak.

Bertan, Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia entzuteko aukera izan dugu. Bere hitzetan datozen aldaketak aukera bihurtu behar dira, baina horretarako Bizkaia birposizionatu egin behar da, erakundeetatik hasita enpresetaraino. Lurralde eta merkatu ikuspuntutik erakargarriak  eta lehiakorrak izan behar dugu, eta horretarako berrikuntza ezinbestekoa da.

Unai Rementeria: «Mundua aldatzen ari da, eta geure burua berriro posizionatu behar dugu»

Bilera honetan On Bizkaia enpresen sariak banatu dira. Sari hauek azken 2 urteetan garatutako 5 proiektu onenak saritzen dituzte, eta baita ere spin off eta start up bat egindako ibilbideagatik.  Sarituak Irrintzi Soluciones Adaptadas, Electrorecycler, Permar Sistemas de Almacenaje, Egoin, Cookplay Cuisine, Lointek eta RETA enpresak izan dira.

400 enpresatik gora batu dituen ekitaldia leku ezin hobea izan da enpresak hazkunderako erabiltzen duten estrategiaren inguruan galdetzeko. Beaz-eko zuzendari nagusia den Ainara Basurkok gidatuta, bertaratu diren enpresei galdetu zaie: %47ak berrikuntza aipatu du hazkunderako estrategiatzak,  %24ak nazioartekotzea eta eta 22%ak lankidetza.

Bukatzeko, Ekonomia eta Lurralde Garapenerako Foru Diputatua den Imanol Pradales izan da hizlaria. hazkunde ekonomiko baten aurrean gaudela adierazi du eta hazkunde horretan laguntzeko Bizkaiko Foru Aldundiak enpresen eskura jarriko dituen tresnen berri eman du, besteak beste berrikuntza eta elkarlanerako diru laguntzak.

Diru laguntza hauen berri izan nahi duen oro Azaro Fundazioarekin jarri daiteke harremanetan.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Urtarrila 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 1 1 2 3 4 5 6 7
week 2 8 9 10 11 12 13 14
week 3 15 16 17 18 19 20 21
week 4 22 23 24 25 26 27 28
week 5 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

2017 azaroak 29
Seniorlab proiektuaren aurkezpena
2017 azaroak 29
Ekin pausoz pauso
2017 azaroak 30
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 01
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 04
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 05
Ekin pausoz pauso
2017 abenduak 15
Lea-Artibai Sarean