HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

“Compite Enpresak 2012” laguntza eskatzeko epea zabalik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

SPRIren Compite Enpresak programaren 2012.urteko deialdia zabalik dago. Euskal Autonomi Erkidegoko enpresetan Lehiakortasuna Hobetuko duten ekintzak garatzea du xede, laguntza eskainiz Lehiakortasun Posizionamendu hobea bilatzen duten Proiektuak Gauzatzeko. Proiektu horiek elkarlanean arituko diren eta lurralde, sektore, balio-kate edo kluster irizpideen bidez antolatuko diren enpresa talde baten bidez garatu ahal izango dira; edo bestela, enpresek bakarka ere garatu ahal izango dituzte.

10 eta 250 langile bitarteko enpresentzat aukera ezin hobea da proiektu txikiak finantzatzeko. Merkatu berriren bat aztertu nahi izanez gero, produktuan hobekuntza txikiren bat egin, bezeroen bilaketan sakondu, hornitzaile edo/eta lehiakideen azterketa… hau da aukera proiektuak martxan jartzea, kanpo aholkularitzaren %50a eta enpresaren barne orduak finantzatzeko. Azaro Fundazioak era honetako lanak eskaintzen ditu, enpresa bakoitzaren beharrizanetara egokituz.

 

Enpresaren berrikuntza kudeatzeko gakoak. Manuel Olariaga, Tecnalia.

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Manuel Olariaga, Tecnaliako Berrikuntza eta Gizarte arloko Zuzendariaren esanetan, enpresa bakoitzak bere bidea egiten du eta egin behar du. Dena dela, berrikuntzaren kudeaketa zuzen baterako bost gako aipatzen ditu:

Erronkarekin konprometitutako giza-taldea. Jarrerak, kultura, informazio trukaketa... testuinguru egokiak diseinatu behar dira. Motibatutako pertsonak, baina aldi berean orientatuta daudenak. Erakundea orientatuta egon behar da. Zertan berritu nahi da, norantz jo nahi da...

Definitutako prozesua. Berrikuntzara bideratutako jarduerak sistematizatu egin daitezke. Berrikuntzak etengabeko burutazio sekuentzia bat izan behar du. Berrikuntza sistema baliabidez esleitu beharra dago, metodo bat eman behar zaio. Guzti honetarako erakundearen gorengo egituraren babesa eta uste osoarekin kontatuko duen berrikuntza arduradun bat izatea garratzitsua da.

Ideiei negozio dimentsioa eman. Ideiak ustiapen kontura heldu behar dira.

ELKAR: ELKARrekin lan egin, ELKARrekin sortu, ELKARbanatu... berritzeko ezinbestekoa delako berrikuntzari humiltasunez eta anbizioz aurre egitea. Beste gauza batzuei buruz dakitenekin lan egin behar da. Ez dakigu guzti-guztia.

Iraunkortasuna. Hau maratoi baten antzekoa da, horregatik egunero entrenatu beharra dago.

 

Enpresa bakoitzak bere bidea egiten du. Ez dago guztientzat kaferik”.

“Berrikuntza es da urrearen sukarra, honentzako parazetamola baino”.

“Ederra da teknologiari kudeaketa geruza bat eranstea”.

Manuel Olariaga. Tecnaliako Berrikuntza eta Gizarte arloko Zuzendaria.

 

Azaro Fundazioaren 10. urteurrena ospatzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Aurten Azaro Fundazioak 10 urte bete ditu eta hori ospatzeko maiatzaren 14tik 17ra ekintza ezberdinak antolatu ziren: Enpresa Proiektu Lehiaketaren sari banaketa, Ekintzaileen II.Topaketa, eskualdeko kazetariekin bisita gidatua eta Berrikuntzaren Dinamikak izeneko jardunaldia. Gainera, 10 urteko ibilbide honetan egindako jarduera guztien berri emateko txosten bat prestatu da. Buletin honen "Argitalpenak" atalean aurkituko duzun txosten honetan Azaro Fundazioak bere lehen pausuak eman zituen egunetik gaur arte izan duen bilakaeraren berri izango duzu.

Maiatzaren 14an Ekintzaileen II.Topaketaren txanda izan zen. Grupo Bentaseko ordezkari baten laguntzaz, Merkataritza Kudeaketaren inguruko tailerra antolatu zen, ekintzaileei bezeroarekin kontaktu egituratu baten beharrizanaz ohartarazteko eta kudeaketa komertziala era eraginkor batez lantzeko jarraibide batzuk era erraz batean aurkezteko asmoarekin. 2010 urteaz geroztik eratutako edo eraketa-bidean diren enpresetako 14 ekintzaile bertaratu ziren tailer honetan parte hartzera. Krisiak egun duen eragina eta lan komertzialaren garrantzia izan ziren topaketa honetan landu ziren gaietako batzuk. Bukaeran tailerrean komentatutako gauzen artean garrantzitsuena zein iruditu zitzaien galdetuak izan zirenean, ekintzaile asko bat etorri ziren lan komertzialak duen garratziaz ohartaraztean eta horretan indar gehiago jartzeko desioan. Topaketari amaiera emateko, Enpresa Proiektu Lehiaketako sari bi banatu ziren: zerbitzuetako edo industriako enpresa berritzaileak edota oinarri teknologikoa dutenak modalitatearen barruan Euarixi Boards izan zen saritua, Longboard taula eta osagarrien diseinua, ekoizpena eta salmentan oinarritutako enpresa. Merkataritza, turismo eta zerbitzu sektoreko enpresen modalitatean berriz, Ekologikoak izan zen saritua, produktu ekologikoen on-line bidezko salmentan oinarritzen den enpresa. Bakoitzak 3.000€ko saria eraman zuen enpresa proiektua abiarazi eta garatzeko. Saria emateko orduan kontutan hartutako irizpideetako batzuk hauek izan ziren: proiektu berritzailea edota originala izatea, bideragarria, enplegua sortzeko potentzialitatea izatea eta Lea-Artibai eskualdea aurrera eramateko aukera eta egokitzapena izatea, besteak beste.

Maiatzaren 16an eskualdeko kazetariekin bisita gidatu bat egin zen Azaro Fundazioaren instalakuntzetan zehar. Ordu eta erdi inguru iraun zuen bisita honetan kazetariekin Azaro Fundazioak bere eraikinean dituen eremu ezberdinak bisitatzeaz gain, fundazioak 10 urtetan egindako ibilbidearen barri eman zitzaien.

Azkenik, ostegunean (maiatzak 17) Berrikuntza-dinamikak jardunaldia antolatu zen.

 

 

 

Berrikuntza, maiatzaren 17ko jardunaldiaren ardatz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Berrikuntza izan da hizketagai nagusi maiatzaren 17an Berrikuntza Guneko auditoriumean; hasteko, eta Berrikuntza ardatz hartuta, Azaro Fundazioak antolatutako mahai ingurua egin zen, Tecnalia, Esade Creapolis, Innobasque, MIK eta BEAZ erakundeen parte hartzearekin.

Ainara Basurko, Azaro Fundazioko zuzendariaren gidaritzapean aritu ziren Manuel Olariaga, Tecnaliako Berrikuntza eta Gizarte arloko zuzendaria; Edgar Jordá, Bartzelonako Esade Creapoliseko Business Developer; Ignacio Lacunza, Innobasqueko Enpresa Azeleratzaile programaren arduraduna; Jon Aldazabal, MIKeko proiektu arduraduna; eta BEAZeko Prozesu Operatiboen arduradun Joseba Mariezkurrena.

Berrikuntza Dinamikei buruzko gogoetak egin zituzten hizlariek, ko-kreazio eta barne-ekintzailetzaren bidez berrikuntza proiektuak sortzeko metodologiak aztertuz: berrikuntzaren kudeaketa, berrikuntza gaitasuna etabar…

Mahai ingurua amaituta, berrikuntza metodologiak aplikatu dituen enpresa baten eskarmentua ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek; Cikautxok berrikuntza nola kudeatu duen azaldu zuen Gonzalo Martin, enpresako Berrikuntza arduradunak, baita negozio berriak identifikatu eta martxan jartzeko prozesua nola bideratzen duen ere.

Ekitaldiari amaiera emateko, Berrikuntza proiektu onenaren Saria banatu zen. Markina-Xemeinen kokatutako Itsaskorda enpresa izan zen, enpresek aurrera eramandako berrikuntza proiektu onenaren saria jaso zuena, 5.000 euroko saria hain zuzen ere, Off-shore amarreen garapena proiektuari esker.

Lea-Artibai eskualdeko hainbat enpresetako kide eta arduradunak hurbildu ziren Berrikuntza Gunera, berrikuntzari buruzko jardunaldian partehartzeko, guztira 40tik gora lagun.

Berrikuntza Dinamikak txostena ikusi

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Abuztua 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 31 1 2 3 4
week 32 5 6 7 8 9 10 11
week 33 12 13 14 15 16 17 18
week 34 19 20 21 22 23 24 25
week 35 26 27 28 29 30 31

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe