HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Value Added Seafood Konferentzian egon gara

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Pasa den hileko buletinean azaltzen genuen bezala irailaren 26 eta 27an Azaro Fundazioa “Value Added Seafood” konferentziara joan zen. Konferentzia honen gai zentrala itsaski edo arrain oinarria duten balore gehigarridun produktu arrakastatsuen garapena izan zen.

Konferentzian zehar sektoreko esparru ezberdinak aztertu ziren: merkatuko joera eta aukerak, espezie eta osagai berriak, eta elikagaien sektorean balore gehigarridun produktuen garapenerako jarraitu beharreko pausuak eta esperientziak ere aztertu ziren.

Aipatutako gai hauek aurkezteko sektorean eta merkatu, produkzio, packaging diseinu, akuikultura... bezalako esparru ezberdinetan esperientzia handia duten hizlariak egon ziren. Hauekin Networking bat egin da etorkizunean Lea-Artibaiko enpresekin elkarlana sustatzeko.

Konferentziak iraun zuen egunetan sektore helduetako (Espainia, Italia, Frantzia, Alemani, Erresuma Batua)  kontsumo eta komertzializazio joerak bildu ziren eta oso interesgarriak izan ziren arrainaren kontsumo praktikoagoa eta osasungarriagoa bultzatzeko aurkeztutako ekimenak, besteak beste “Fish Simple” ekimena (honen helburua, arrainaren kontsumoa hiru pausutan modu osasungarri eta errazean kozinatzeko aukera sustatzea da: lehenengo, arraina aukeratu; bigarren pausua, plateraren zaporea eta azkenik, hau lantzeko bidea).

Azkenik, hazkuntza sustengarriari buruz ere hitz egin zen, kontutan izan behar diren espezie berriak eta gaur egun beharrezkoak diren ziurtagiriak.

Laister hasiko da Azaro Fundazioa sektore honetako enpresen artean informazioa partekatzen.

 

Madrideko Pharma azoka bisitatu dugu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urriaren  9, 10 eta 11n CPhl (Pharmacetical ingredients event) azoka ospatu zen Madriden.  Industria farmazeutikorako osagai, ekipamendu eta zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresak batzen dira azoka honetan eta aurten 140 herrialde ezberdinetako  enpresak batu dira, sektorea osatzen duten balio kateko enpresak hain zuzen ere. Horien artean, farmako generikoak egiten dituzten enpresak, farmako hauek  egiteko behar diren osagaiak ekoizten dituzten enpresak, hauek guztiak ekoizteko behar diren ekipamendu hornitzaileak, (fermentadore, bioreaktore, dosifikadore, eta abar..)  eta logistika eta zerbitzuekin zerikusia duten enpresak.

Bisitaren helburua  sektore honetan ematen ari diren aldaketak eta horiek eskaini ditzaketen negozio aukerak identifikatzea izan zen. Horretarako 30 elkarrizketa egin ziren. 

Orain dela 10 urte arte sektore kontserbadorea izan bada ere (margen handia eta sarrera hesi handiko sektorea), hainbat sendagairen patenteen kadukatzea eta beste sektore batzuetan bezala, kostuen murrizketa eta produktibitatearen handitzeen eraginak, farma sektorea, sektore oso dinamikoa bihurtu dute.

Hurrengo urteetarako identifikatutako tendentzia esanguratsuenak hurrengoak izan dira:

R&D ourtsorcing:  farmakoak sortzeko orduan enpresek balio katearen  ikerketa eta garapen atala azpikontratatzen  ari dira. Produktu berrien garapenean adituak bihurtzen ari diren enpresak azpikontratatzen, alegia.

"Single use" erabilera:prozesuen esterilizazioa behar beharrezkoa da farmakoak eta bere lehengaiak ekoizteko orduan. Esterilizazio prozesu hauek garestiak dira eta behin erabili eta botatzeko produktuak gero eta leku gehiago hartzen doaz. 

Medikamentuen kontsumitzeko formatu aldaketak: formatu aldaketak ekipamendu berriaren sorrera edo eta egungo ekipamenduetan hainbat berrikuntza txertatzea ekartzen ari da.  

• Ingurumena eta jasangarritasuna:sektore honetan ere eragina izaten ari diren kontzeptuak dira. Birziklapena, hondakinen kudeaketa, energiaren erabilera eta abar.

 

Azaro Fundazioa Ihobe, Eve eta SPRIk antolatutako SUSTEEN Programaren aurkezpenean izan da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Susteen programaren helburua sektore zehatz batzuetako ETEei lehiakortasuna eta sustengarritasuna hobetzeko laguntza ematea da. Programa honek 80 enpresa txiki eta ertainei ingurumenaren eta eraginkortasun energetikoaren arloan aholkularitza jasotzea ahalbidetuko die Spri, Eve eta Ihobe elkarteen laguntzari esker.

Programa hau honako sektoreetara zuzenduta dago: metalen produkzio eta transformazioa, elikagaien industria, gailu elektroniko eta elektrikoen fabrikazioa, industria kimikoa eta hondakinen kudeaketa.

Aipatutako elkarte laguntzaileek ingurumen eta eraginkortasun energetikoa, ingurumen eta energia kontu-ikuskaritza, eta balore altuko ingurumen eta energia zerbitzu berrien proposamen eta definizioa bezalako gaietan aholkularitza zerbitzu espezializatua eskeiniko dute.

Susteen programan interesa duten enpresek elkarte partehartzaileek antolatuko dituzten workshop-etako baten parte hartu ahal izango dute. Lehenengoa urriaren 31n izango da, mekanizatu prozesuak, metalen produkzio eta transformaziora zuzenduta egongo da. Azaroaren 29an sektore kimikora zuzendutakoa ospatuko da (composite eta plastikoen transformazioa) eta azkenik, urtarrilaren 24an elikagaian sektorearen txanda izango da (edariak, kontserbak eta esnekiak).

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2020 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 23 1 2 3 4 5 6 7
week 24 8 9 10 11 12 13 14
week 25 15 16 17 18 19 20 21
week 26 22 23 24 25 26 27 28
week 27 29 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe