HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Hainbat bilera maiatzean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Patronatu kideak. Maiatzaren 18an, Azaro Fundazioko  Patronatua bildu zen ohiko batzarrean. Hiru helburu nagusi zituen bilerak. Alde batetik, auditoritza pasatu berri duten 2011ko kontuen onarpena eta 2012ko lehen 4 hilabeteko kudeaketaren jarraipena.Patronatukideek Zubizarreta Consulting enpresak auditaturiko kontuak onartu zituzten eta urteko lehen hilabeteko gestioa ere positibotzat jo zuten. Azkenik, Patronatu honetan, Presidente berria ere izendatu zen: Isabel Mendiguren Laka Anderea, Lea Artibai Ikastetxeko Zuzendari Nagusia.

POPV-FEDER 2007-2013 programaren Jarraipen Bilera. Maiatzaren 24ean berriz, Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitzan Europar Batzordeko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzakoak eta Plan Operatibo honen eragile bitarteko garenok bildu ginen 2011ko emaitzen jarraipena egiteko. Dirulaguntza hauei esker Lea Artibaiko Berrikuntza Guneko eraikin berriaren kofinantzazioa ahalbidetu du Azaro Fundazioak. Justifikazio fasean aurkitzen da orain.

Orokorrean, POPV-FEDER 2007-2013 programaren lorpen maila ontzat jo zuten parte hartzaileek. Diru laguntza hauei esker, Lea Artibaiko Berrikuntza Guneaz gain, Bilboko Metroa, Elgoibarko emugi proiektua, AIC , biscayTIK, Munitibarko Bengola proiektua (energia berriztagarrien interpretazio zentroa) edota hasteke dagoen Aulestiko Murla proiektua finantzatu dira, besteak beste. POPV-FEDER 2007-2013, Lisboako Estrategian oinarritu da.

 

Innobasqueren batzar nagusia eta PCTI 2015 aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak, Innobasqueko bazkide bezala, erakunde honek, maiatzaren 22an egin zuen Batzar Orokorrean parte hartu zuen. Bilera honetan 2011ko kontuak onartzeaz gain, zuzendaritza talde berria aukeratu zen, non Guillermo Ulacia presidente karguan berretsi zuten.

2012 urtean lau zutaberen inguruan egituratuko du bere jarduna Innobasquek: Eko-berrikuntza; Efi-Saludable; Euskadi Ekintzailea eta Laugarren sektorea. Lau esparru hauetan, berrikuntza irekian oinarrituz, ezagutza hedatu nahi du eta proiektuen definizio eta garapenean eragingo du. Erronka berri bat ere finkatu du: Berrikuntza neurtzeko sistema bat definitzea.

Batzar honetan, Patxi Lopez Lehendakaria, Innobasqueko Ohorezko Lehendaria izendatu zuten. Ondoren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza 2015 Planaren aurkezpen ekitaldia hasi zen, UPV/EHU, Tecnalia eta IK4, Mondragon, Ikerbasque, Confebask, Etorbizi eta Owl Genomics enpresetako ordezkarien partehartzearekin.  Plan berriak finkatu duen helburua, I+G inbertsioa BPGaren %3ra iristea da, egun %2an dagoen adierazlea. Euskadik, plan honekin, zientzian, tenologian eta berrikuntzan erroturiko hazkunde eredu berria indartu nahi du.

 

10 urteko ibilbidea ospatuz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak aurten 10 urte betetzen dituela eta, esanahi berezia eman nahi izan diogu 2012.urte honi, hamarkada hau ospatzeko hainbat ekitaldi antolatuz.

Maiatzaren 14ko astean bildu ditugu ekitaldirik garrantzitsuenak: hitzaldiak, mahai inguruak, topaketak eta sari banaketak izango dira aste horretan zehar. Enpresa txiki eta ertainen elkargunea eta Ekintzaileen II. Topaketarekin batera, maiatzaren 14ean astelehenez, Enpresa Ideia eta Lehiakortasuna Hobetzeko Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dugu.

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentziak antolatuta, ekintzaileen ahalegina eta lana saritzea helburu duen lehiaketara 10 proiektu aurkeztu dira; gehienak eskualdeko ekintzaileek aurkeztutako proiektuak dira, Markina-Xemein, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio; egitasmo bakarra da eskualdetik kanpokoa, Gernikako ekintzaile batek aurkeztua.

Maiatzaren 17an berriz, Berrikuntza Metologien inguruko jardunaldia egingo dugu, Innobasque, Esade Creapolis, Beaz, MIK eta Cikautxo S.Coop.en parte hartzearekin. Egun honetan ere izango da sari banaketarik, hain zuzen ere eskualdeko enpresetan aurrera eramandako berrikuntza proiekturik onena sarituko baitugu. 18 enpresa izan dira aurten berrikuntza ideiak aurkeztu dituztenak, produktu berrien garapena eta merkatu berrietara sarrera lantzen ari diren enpresak hain zuzen, lanpostuak mantendu eta ahal den neurrian berriak sortzeko helburuarekin.

 

Zazpi enpresa berri sortu dira azken sei hilabeteetan, Azaro Fundazioaren laguntzaz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2011ko urriaz geroztik, zazpi enpresa berriren sorrera ahalbidetu du Azaro Fundazioak; jarduera ezberdinetako negozioak dira, besteak beste kudeatzaile lanak eskaintzen dituen profesional bat; argiketariak; produktu ekologikoen salmenta; diseinu grafikoa eta komunikazio zerbitzuko enpresa bat; diseinua, komunikazioa eta dekorazioa eskaintzen dituen enpresa bat; enpresentzat aholkularitza teknikoa eskaintzen duen profesionala; eta grabazioak eta produkzio zuzendaritzako enpresa bat.

Honenbestez, norbere negozioa abiarazi nahi duenari laguntza eta babesa emateko xedez Azaro egiten ari den lanak emaitza onak ematen jarraitzen du.

 

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Iraila 2019 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 35 1
week 36 2 3 4 5 6 7 8
week 37 9 10 11 12 13 14 15
week 38 16 17 18 19 20 21 22
week 39 23 24 25 26 27 28 29
week 40 30

Hurrengo Ekitaldiak

Ekitaldirik gabe