HARPIDETZA

Sare sozialak

BERRIAK

Enpresa sortzeko eta martxan jartzeko laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lea-Artibai eskualdean enpresa proiekturen bat duten ekintzaileen bidelagun izate da Azaro Fundazioaren egiteko nagusienetako bat. Ekintzaileei, ideiaren definiziotik abiatuz, bideragarritasun plana egiten laguntzen zaie, eta enpresa sortzea erabakitzen dutenen kasuan, enpresa sortu eta martxan jartzeko prozesuan baita, diru-laguntzen berri emanez eta baita hauen eskariak tramitatuz.

Urtero legez Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa sortzeko eta martxan jartzeko dituen bi programa irekita dira jada:

1).- Langabezianeta baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonei zuzenduriko diru-laguntza:

http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=5546&idioma=EU

Onuraduna izateko, sozietatea eta zerga helbidea Bizkaian izateaz gain, dekretuaren 1.atalean zehaztutako prestakuntza eta banan-banako aholkularitza egina izatea beharrezkoa da.

Entitate onuradunak gutxienez 5.000 €ko diru-laguntza eskuratu dezake lehen urtean jarduera abian jartzeko gastuetarako, betiere, pertsona sustatzaile batek erakunde onuradunaren atalean adierazitako betebeharrak betetzen baditu. Diru-laguntza emateko prozedura norgehiagoka araubidea izango da eta horretarako balorazio irizpide batzuk aplikatuko dira.

Aurtengo deialdira 2016ko irailaren 16tik 2017ko irailaren 15era bitartean (biak barne) sortutako enpresak aurkeztu daitezke.

2).- Enpresa proiektu berritzaileak garatzeko laguntza:

http://www.bizkaia.eus/home2/Temas/DetalleTema.asp?Tem_Codigo=9758

Kasu honetan, diruz laguntzen diren gastuak jarraian aipatzen direnak izango lirateke: bideragarritasun- eta merkatu-azterlanak, eta txosten teknikoak, prototipoak, bidaiak eta azoketan parte hartzea eta proiektua garatzeko kanpoko aholkularitza.

Onuradunak berriz, ondorengoak izan daitezke:

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren pertsona fisikoak.

• Enpresa berritzaile berrien sustatzaile diren enpresak.

• Enpresa berritzaile berriak, EJZn alta eman gabeak badira edo haien EJZko altaren lehenengo data 2016ko urtarrilaren 1az gerokoa bada.

• Existitzen diren enpresak,  10 lanpostutik goradituztenak eta negozio-unitate berriak sustatzen dituztenak, beti ere BEAZ, SAUekin batera barne ekintzailetzarako diseinatutako prozesuen emaitza badira

Diru-laguntza lerro honetan lortu daitekeen gehiengo zenbatekoa 20.000 €-60.000€ bitartekoa izan daiteke, lorturiko puntuazioaren arabera.

Bi diru-laguntzen kasuan, eskaerak aurkezteko epea: irailak 15

Zalantzarik izanez gero edo informazio gehiago eskuratzeko, deitu ondorengo telefono zenbakira (Azaro Fundazioa): 94 616 91 72

 

AZARO FUNDAZIOA hizlari lanetan GARAPENek ekintzailetzaren inguruan antolatutako jardunaldian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Uztailaren 5ean, Azaro Fundazioak Garapenek (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) antolatutako jardunaldi baten parte hartu zuen hizlari moduan. Ekintzailetza ardatz hartuta, jardunaldi honetan ekintzailetza soziala, sektorekakoa eta elkarlana bezalako kontzeptuak landu ziren, azken finean, ekiteko formula berriak aztertzea izan zuen helburu.

Azarok bere partetik, gizarte ekonomiako enpresak sortzeko daukan egitasmoa aurkeztu zuen. Ekintzailetzaren inguruan eskaintzen dituen zerbitzuez gain, enpresa kooperatiboen sorrera bultzatu eta gizarte ekonomiaren inguruko filosofia hedatzeko helburuarekin Azaro Fundazioaren ekimenez eratu zen Kooperatiba Mahaia Elkartearen berri ere eman zuen; eta helburu berdinei jarraituz, inguruko eskualdeetako sustapen eragileekin duen elkarlana aipatzeko tartea hartu zuen.

Bukatzeko, gaztetxoenen artean ekintzaile izaera, balore kooperatiboen hedapena eta konpetentzia ezberdinak lantzeko eskualdeko ikastetxeekin elkarlanean aurrera eramaten dituen programak aurkeztu zituen.

Bertaratuek, beste hainbat egitasmo ezagutzeko aukera ere izan zuten: KoopFabrika proiektua (Beterri-Buruntza Udala), BIG: Bilbao Ideien Gunea (Bilbao Ekintza), Bizkaia. Network (Urbegi Fundazioa eta BBK Fundazioa) eta Koop 57 EH-ak ekintzailetza sozialaran finantziaziorako eskaintzen duen aukera.

 

Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) Elkarlanean programaren baitan zilar-ekonomiarekin eta enpresen arteko lankidetzarekin lotutako proiektu bana onartu dituzte

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Uztailean berri onak jaso ditugu, izan ere Bizkaiko Foru Aldundiak Azaro Fundazioak aurkeztutako bi proiektuak onartu ditu Elkarlanean programaren baitan.

Elkarlanean programaren helburua elkarlanaren bitartez berrikuntza sustatzeko bitarteko erakundeen arteko ekintza bateratuak indartzea da. Horretarako 14 proiektu onartu dira guztira, horietako bi Azaro Fundazioarenak izan direlarik.

Proiektu hauetako bat, Azarok 2012an definitutako osasun arloko estrategiarekin lotuta dagoena, zilar-ekonomiaren inguruan lankidetzan negozio aukerak definitzea da. Ermuako udalarekin elkarlanean garatuko den proiektu honetan estatu mailako aditu garrantzitsuenetariko batek lan egingo du, lankidetzaren bitartez ideiak definitze aldera.

Beste proiektuak Azaron aspalditik lantzen dihardugun bi kontzeptu batzen ditu: enpresen arteko lankidetza eta adimen lehiakorra. Zentzu horretan eta HEGAN (Euskadiko Aernonautika eta Espazioko Kluster Elkarteak) eta Durangoko Lehiakortasun Poloarekin lankidetzan, hurrengo proiektua onartu da: enpresen arteko lankidetzaren sustapena elkarlan zaintza lehiakorraren bitartez. Helburua enpresentzat teknologia eta merkatu tendentziak identifikatzea da, lankidetza berrikuntza proiektu zehatzak balioan jartzen lagun dezaten.

Proiektu hauen onarpena beste urrats bat da Lea-Artibain enpresa berrien sorrera sustatu eta bertako enpresa-sarearen lehikortasuna hobetzeko gure ahaleginean.

 

First Lego League

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Ekainean Innobasque eta Mondragonen artean hitzarmen bat sinatu da. Hitzarmen honi esker, taldeko kooperatibei FIRST LEGO LEAGUE programan partehartzeko aukera zabaltzen zaielarik.

Hezkuntzara bideraturiko programa honen helburu nagusia, gaztetxoen artean zientzia, teknologia eta berrikuntzarekiko interesa piztu eta sormen espiritua bultzatzea dira.

Kirol ekimen formatua duen egitasmoa honetan, taldeka gizarteari eragiten dion erronka edo gai baten inguruko proiektu zientifiko bat lantzen dute, Lego Mindstorm robota diseinatu eta programatzen dute eta aldi berean, balore ezberdinak jorratzen dituzte (talde lana, berrikuntza, aurkikuntza, …).

Enpresek eta ikerketa zentruetara eginiko bisita eta emandako hitzaldiei esker, gaztetxoek Euskadin garatzen diren I+G+b proiektu ezberdinak ezagutzeko aukera izaten dute eta baita horiei loturiko profilak ere.

2017-2018 ikasturtean programa honetan parte hartu nahi duten ikastetxeek irailaren 30a aurretik eman beharko dute izena.

Informazio gehiago ondorengo estekan aurki dezakezue:

http://www.innobasque.eus/microsite/escuela_innovacion/proyectos/fll-euskadi/

 

Errumaniako ekonomia zirkularrari lotutako praktika onak ezagutzen

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azaro Fundazioak parte hartzen duen RETRACE proiektu europarraren baitan Field Visit edo tokiko bisita deritzon bidaia berri bat egin dute bazkideek, oraingoan Errumaniako IASI hirira. Lurralde horretako eta proiektuko bazkide den ADR (Ipar-ekialdeko Garapen Agentzia) izan da seigarren field visit hau antolatu duena.

3 egunetan zehar tokiko kasu praktikoak ezagutzeaz gain talde bilerak egiteko aprobetxatu dute bazkideek, horrela, lehenengo egunean ekonomia zirkularra eta diseinu sistemikoan oinarritutako proiektu honen jarraipen bilera ospatu zen. Hurrengo bi egunak ordea, Errumaniako ekonomia zirkularrari lotutako praktika onak ezagutzen igaro zituzten proiektuko kideek: HUBRICA, WATUSER PROJECT, BRICKSTON CONSTRUCTION SOLUTIONS, KATTY FASHION, CUIB, REDU, TEHNOIND, IZZY PET eta RINOPROFIL enpresek beraien kasuak aurkeztu zituzten.

RETRACE proiektuaren helburua herrialde bakoitzeko ekonomia zirkularrari eta diseinu sistemikoari lotutako praktika onak eta horien atzetik dauden politikak ezagutzea da. Testuinguruaren ezagutza bat lortu ondoren, lurralde bakoitzak politika horien ezarpenerako beharrezkoak diren pausuen gida bat definituko du (policy roadmap).

Gure lurraldean zehazki, proiektu honetako kide diren Azaro Fundazioa eta BEAZek proiektu honen baitan azken urtean egin diren ekintzen informazioa helarazteko, Euskal Herri mailan, ekonomia zirkularrarekin lotura duten agente eta erakunde ezberdinekin bilera baterako deialdia egin dute uztailaren 7rako, stakeholder group meeting deritzon bilera, hain zuzen ere.

 

Lehen Job Lab

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Lehen Job Lab, Lea Artibai Ikastetxeak martxan jarritako programa bat da, gazteen laneratzea lortzea helburu duena. Europako Gizarte Funtsaren finantziazio partekatuan 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren baitan, maila autonomikoan, kokatzen da.

Programaren funtsa, parte hartzaile bakoitzari, bere profilari dagokion ibilbide pertsonalizatu bat diseinatu eta alternatiba ezberdinak eskaintzea da. Hiru aukera ezberdin izango dira gazteentzat: ikastaro konkretuak egitea; Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen Mekanika alorrean trebakuntza jasotzea, laneratze aukerekin; eta hirugarren aukera, Berrikuntza teknikari gisa formazioa jaso eta ostean inguruko enpresetan 6 hilabeteko praktikaldia egitea da.

Azaro Fundazioak lantzen duen azken atal honi Innovation and entrepreneurship lab deritzo eta ekainean eman zaio hasiera. Bertan, 16-29 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izan dute. Parte hartzeko baldintzak, langabezian egotea eta inolako ikasketarik egiten ez egotea izan dira.

 

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL

AGENDA

Azkeneko hilabetea Ekaina 2018 Hurrengo hilabetea
A A A O O L I
week 22 1 2 3
week 23 4 5 6 7 8 9 10
week 24 11 12 13 14 15 16 17
week 25 18 19 20 21 22 23 24
week 26 25 26 27 28 29 30